Industria

Zineuskadi-Aretoei-Laguntza-Zinea

33 zinema-areto diruz lagundu ditu Zineuskadik

Zineuskadi elkarteak 160.000 euroko diru partida baliatu du film europar eta iberoamerikarrak programatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zinema aretoak laguntzeko. Orotara 33 aretok jaso dute babesa, bi taldetan banatuta. 00

Gasteiz-Ikus-entzunezko-Laguntza-Zinea

Gasteizko Udalak aditzera eman du ikus-entzunezko laguntzen ebazpena

Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia abian zutela jakinarazi zuen iragan azaroan, eta urte berriarekin batera hiru film luze, lau labur, garapen bidean dauden beste hiru proiektu eta bi gidoiren sorkuntza babestuko dituztela…

66-Zinemaldia-Deialdia-Zinea

Zabalik da 66. Donostia Zinemaldira filmak aurkezteko deialdia

Proiektuak jaialdiaren 66. edizioara online aurkezteko epea zabaldu du gaur, urtarrilak 15, Donostia Zinemaldiak. Sail guztietan izena emateko aukera izango da ekainaren 29ra arte, Zinema Eraikitzen, Glocal in Progress eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketetan izan ezik; sail horiek berezko deialdiak…

Laburrean-2018-Zinea-02

Ostiralean egingo dute Laburrean topaketa Sopelan

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean IV. Laburrean film laburren topaketa egingo dute ostiralean, urtarrilak 19. 20:00etan hasita, lau euskal ekoizpen eskainiko dituzte doan. Dena den, gonbidapena aldez aurretik eskuratu beharko da kutur etxean bertan. 00

Ficma-Zinea-01

FICMA jaialdiko lanak Artiumen izango dira ikusgai datozen asteetan

FICMA Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 24. edizioko lanak Gasteizko Artiumen eskaintzen ari dira urtarrilaren 9az geroztik, eta hilaren 25era arte, ingurumenarekiko errespetuzko aldaketa sozialaren inguruko hausnarketa sustatzen duten bederatzi film eskainiko dituzte. Blanca de la Torre arte komisarioak, halaber, arteak…

Ver-el-sonido-BilbaoArte-Zinea

‘Ver el sonido, oír el pensamiento’ zikloa bueltan da BilbaoArten

2017an izandako arrakastaren ostean, Ver el sonido, oír el pensamiento zikloa indarberrituta itzuli da BilbaoArte Fundaziora. Gaur hasi eta otsailaren 16ra bitarte, musika izarrak hizpide hartuta, sei emanaldi eskainiko dituzte ostegun eta ostiralero 19:00etan Art House Zineman. +20

Donostia-Zinemaldia-Logoa-Aldaketa-Zinea

Donostia Zinemaldiak irudi korporatiboa aldatuko du

Gaur goizean bidalitako prentsa-ohar laburrean, Donostia Zinemaldiak irudia modernizatzeko gogoeta abiatu duela aditzera eman dute, eta 2018an irudi berria izango duela jaialdiak. Gainera, 2011z geroztik festibalaren kartelak aukeratzeko antolatzen duten lehiaketa bertan behera geratuko da aurtengoan. Maiatz hasieran aurkeztuko dute…

Chaplin-Azkuna-Zentroa-Zinea

Charles Chaplini eskainitako zikloa, Azkuna Zentroan

Charles Chaplin omenduko dute urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra Bilbon. Hamasei filmez osatutako zikloan, Charlot pertsonaiaren bidez mundu osoko hainbat belaunaldirentzat ikono bilakatu den figura ahaztezina berreskuratzeko aukera izango da ostegunero Azkuna Zentroko Zinematekan.  +10

Artea-Leioa-Zinea

Yelmo etxeak hartuko ditu Arteako zinemak

Leioako Artea merkataritza-guneko 2.219 eserlekuko zinema aretoak bere gain hartuko ditu Yelmo etxeak, Cinesak aretoen alokairuagatik 1998az geroztik indarrean zuen kontratua amaitu ostean. Otsailaren 4an itxiko dituzte zinemak, eta egokitzapenak egingo dizkiete ikus-entzuleak erakartzeko. 00