Guillermo de Oliveira eta Jack Taylor zinemagileak sarituko ditu FANT jaialdiak

Datorren Maiatzaren 2tik 11ra ospatuko da Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25.edizioa, eta antolatzaileak urteurrenaren harira atondu duten egitarau bereziaren pilulatxoak askatzen ari dira gutxinaka. Berriki jakin dugu Guillermo de Oliveira zinemagile galiziarra izango dela Fantrobia sariduna, eta Jack Taylor antzezleak jasoko duela Ohorezko Fant saria.

By |2019-04-09T12:39:48+02:00apirila 9, 2019|

Eneko Olasagasti (‘Ahizpatasun hariak’): “Borrokak irabazten saiatzea, hori da zinegileon lana”

Larunbatean, apirilak 6, Sincro ekoizpen etxearekin osatutako Ahizpatasun hariak dokumentala estreinatuko du Eneko Olasagasti zinegileak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XVII. edizioan. Matazak indarkeria sexistaren aurka egitasmoaren jarraipena egiten du lanak, eta filmeko protagonistez inguratuta emango duten dokumentala Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan.

By |2019-04-05T10:26:02+02:00apirila 5, 2019|

Fikzioa eta errealitatearen artean

Joan den astean film dokumental onenaren oscar saria irabazi zuen Free solo ikusteko aukera izan nuen. Alex Honnold eskalatzailearen istorio zirraragarria kontatzen du filmak, eta gazte estatubatuarra Yosemite parkean dagoen El Capitan pareta sokarik gabe eskalatzeko saiakeraren jarraipena egiten du.

By |2019-04-04T11:29:24+02:00apirila 4, 2019|

Estreinaldiak: Apirilak 5

Alfonbra majikoa Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat... Etxeko txikientzat aukera berezia izateaz gain, euskaraz ikusteko aukera izango dute Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari

By |2019-04-04T11:02:15+02:00apirila 4, 2019|

‘Tira ahala tira’ dokumentala aurkeztu dute

Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak Tira ahala tira: generoen trataera Egunkarian eta BERRIAn aurkeztu berri dute, Euskaldunon Egunkariak eta BERRIA komunikabideek genero gaietan izandako eragina ikertzen duen dokumentala. Ikusgai da jada BERRIAren sareetan, zein Martin Ugalde kultur parkearen Vimeo kanalean.

By |2019-03-27T14:40:29+02:00martxoa 27, 2019|
Load More Posts