Estreinaldiak: Azaroak 17

El sueño de la sultana (Isabel Herguera) Animazioa | Drama | Feminismoa 1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inesek iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila. 2023 | Donostia Zinemaldia: Euskal Zinemaren Irizar saria; Euskal Gidoigileen Elkartearen saria gidoi onenari https://vimeo.com/482309928 . . La ermita (Carlota Pereda) Fantasia | Beldurra | Drama Emmak mendetan baseliza batean harrapatuta dagoen neskato

By |2023-11-16T12:57:06+02:0016 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 10

Doraemon: Nobitaren dinosauro berria (Kazuaki Imai) Animazioa | Fantasia | Abentura Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira

By |2023-11-10T10:39:55+02:009 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 1

Boo Kwai eta museoaren lapurreta (Eduardo Schuldt) Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera

By |2023-11-03T12:01:01+02:002 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 27

Esta ambición desmedida (Santos Bacana, Cristina Trenas, Rogelio González) Dokumentala | Musikala El Madrileño diskoaren arrakastaren ondoren, C. Tanganak bere ibilbideko birarik handinahiena sortzeko eta zuzenekoaren kontzeptua iraultzeko erronkari aurre egin beharko dio. Artistaren atzetik egindako lau urtetik gorako bidaia da. Kuban diskoa sortu zuen garaitik abiatuz, beste hainbat alderdi biltzen ditu: show-a kontzeptualizazioa, negoziazioen gogortasuna, entseguak, elkarrizketa deserosoak, ospakizun intimoenak eta Espainia eta Latinoamerika

By |2023-10-27T11:24:50+02:0026 urria, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 11

O corno (Jaione Camborda) Drama | 70ko hamarkada | Landa bizitza Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko

By |2023-10-11T14:12:08+02:0011 urria, 2023|

Kutsidazu 338. ‘Amets Nagusia, ametsa jai bihurtu zen’

Sustatzailea: Bilboko Konpartsak Urtea: 1971 Iraupena: 104 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Bilboko Aste Nagusirik. Garai horietan, Bilbo abuztuan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen. Frankoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko, baita jaien esparruetan ere. Baina 1978an zerbait gertatu zen. Bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek

By |2023-09-07T14:58:22+02:0018 abuztua, 2023|

Kutsidazu 335. ‘NOTHING COMPARES’

Zuzendaria: Kathryn Ferguson Urtea: 2022 Iraupena: 97 min. Herrialdea: Irlanda Generoa: Dokumentala | Biografikoa Sinéad O’Connor abeslariaren bizitza eta itzala aztertzen duen dokumentala. 1987-1993 urteetan irlandarrak mundu mailako fama nola lortu zuen erakutsiko du, baina baita ere haren nortasun ikonoklastak eragindako ondorioak. O’Connorren jokaera profetiko eta desafiatzailean ardaztuta, aitzindari ausart honen ondareari buruzko hausnarketa egiten du filmak, ikusmolde modu feminista garaikide batetik. Filma estreinatu eta urtebetera

By |2023-07-28T08:50:59+02:0028 uztaila, 2023|

Kutsidazu 332. ’NAGORE’

Zuzendaria: Helena Taberna Urtea: 2010 Iraupena: 77 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Nagore Laffage erizain ikaslearen erailketa bortitzari buruzko dokumentala. Biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu lanak; tartean, parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, istorioaren hari eroale gisara, eta baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak… Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria

By |2023-07-07T10:18:11+02:007 uztaila, 2023|

Estreinaldiak: Ekainak 23

No Hard Feelings (Gene Stupnitsky) Komedia Haurtzaroko etxea galtzeko zorian dagoenean, Maddiek (Jennifer Lawrence) lan-iragarki bitxi bat aurkituko du: guraso kontrolatzaile dirudun batzuk bere 19 urteko seme lotsati eta motelarekin, Percyrekin, hitzordua egiteko prest dagoen emakume baten bila ari dira, mutila unibertsitatera joan aurretik norbaitek bizkortu dezan. Percyren baldarkeria, ordea, ez da horren alda erraza izango. https://www.youtube.com/watch?v=P15S6ND8kbQ . . Una vida no tan simple (Félix

By |2023-06-28T09:35:36+02:0022 ekaina, 2023|
Go to Top