Berrehundik gora ume ‘Grufaloa’ filmaren estreinaldian

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez euskaratutako Grufaloa film arrakastatsuaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute berrehundik gora umek, datorren igandean, maiatzaren 13an, Donostiako Principe Aretoan. Goizeko 11:00etan egingo dute emanaldia, eta sarrera doakoa izango da  SADE TXIKI zein EiTBko HIRU3 kluben bazkideentzat.

By |2018-05-10T16:52:58+02:0010 maiatza, 2018|

Estreinaldiak: Apirilak 20

Jusqu’à la garde  Myriam eta Antoine Besson dibortziatu berri den bikote ohia da. Banaketa dela eta, Myriamek Julien semearen zaintza osoa eskatuko du, haurra bere aita bortitzetik babesteko. Antoinek, ordea, bere burua defendatuko du, eta epaimahaiak kustodia partekatuaren alde joko du. Julien gazteak muturreko egoera batera bultzatua ikusiko du bere burua, geroz eta handiagoa den gurasoen arteko borrokak irentsita. Filmak  Zuzendari Onenaren eta Opera Prima Onenaren

By |2018-04-19T11:06:24+02:0019 apirila, 2018|

Estreinaldiak: Apirilak 13

Insyriated (Alma Mater) Oum Yazan hiru seme-alaben ama da, eta setiatuta dagoen hiri bateko etxe batean bizi da, giltzapeturik. Gerratik babesteko, etxea pisu franko bilakatu du familiakide eta bizilagunentzako. Bonbardaketak eraikina ingurtatzen hasten direnean, frankotiratzaileek patioak hilerri bihurtzen dituzte, eta lapurrek etxeak eta ondakinak miatzen dituzte altxor ezkutuen bila. Bizirauteak, beraz, errutina isil bat mantentzea eskatuko du, ikustezin bihurtzea. Nazioarteko arrakastak pilatu ditu filmak urtebeteko ibilaldian. Besteak

By |2018-04-13T16:50:46+02:0012 apirila, 2018|

Estreinaldiak: Martxoak 28

Ready Player One 2045. urtea. Wade Watts nerabea da, ilunerantz doan mundu errealetik ihes egiteko, Oasis izeneko utopia jokoan gau eta egun jardungo dena. Munduan zehar izurrite kutsakorrena bezala zabaltzen ari da jolasa, eta haren sortzaileak, izugarri aberatsa eta bitxia den zaharrak, bere aberastasuna eta jokoaren jabetza eskainiko dio, bidieojokoaren antzera, altxorraren bilaketa landu baten irabazle suertatzen denari. Steven Spielberg zuzendari arrakastatsuak egindako azkena da, zientzia-fikzioz, akzio

By |2018-03-28T10:28:57+02:0028 martxoa, 2018|

Estreinaldiak: Martxoak 23

Thelma Emakume berezia da Thelma (Eili Harboe). Sinistun eta etsiturik, etengabe errezatzen dio jaungoikoari: bestelakoa izan nahiko luke, kalterik eragiten ez duena. Gurasoek ere ez diote alabaren botere bereziari jaramonik egiten, misteriotsuak dira eta lasai azaltzen dira alabaren arazoen aurrean. Pertsona bat ezagutuko du Thelmak, eta orduan emozio zein sentimenduak kontrolatzen ikasi beharko du, baldin eta bikotea ondoan mantendu nahi duen. Asteko harribitxia dakarkigu Joachim

By |2018-03-22T12:13:40+02:0022 martxoa, 2018|

Estreinaldiak: Martxoak 16

Tomb Raider Nerabe garaiari eutsi berritan, horrenbeste maite zituen abentura horietako batean galdu zuen aita Lara Croft gazteak. Egun, 21 urte ditu, eta East Londoneko kale kaotikoak ditu bizileku. Mezulari lanetan aritzen da, baina nekez ordaindu dezake alokairua bizikletan ematen dionarekin. Ez du desagertutako aitaren enpresa denarekin ezer jakin nahi, eta bere bide propioa egiteko ahaleginean biziko da. Egun batean, eguneroko lanak atzean utzi, eta

By |2018-03-16T15:45:32+02:0015 martxoa, 2018|
Go to Top