Kutsidazu 351. ‘I, DANIEL BLAKE’

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2016 Iraupena: 100 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Film-soziala | Lan-mundua Bere bizitzan lehen aldiz, Daniel Blake 59 urteko zurgin ingelesak gizarte-laguntzara jo beharko du, bihotzeko osasun-arazoak medio. Medikuak lan egitea debekatu badio ere, administrazioak lanpostu bat bilatzera behartuko du zigorra jaso nahi ez badu. Enplegu bulegoan, Katie ezagutuko du, emakume ezkongabea, bi haur txikiren ama. Britainia Handiko administrazio-amarruan preso,

By |2023-11-27T14:50:02+02:0024 azaroa, 2023|

‘THE OLD OAK’: Haritz zahar eta gogorrarena

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2023 Herrialdea: Erresuma Batua Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri bat. Bizilagunak lurraldea uzten ari dira tokiko meategiak ixtearekin batera herrian zabaldutako prekarietatea atzean utzi nahian. Ihes egiteko aukera ez dutenek, ordea, The Old Oak taberna zaharraren baitan kokatzen dute bere erresistentzia, balore zaharren ikur lez. Esperantza edo ametsik ez da, dena galdu duen herrian. Eta hala eta guztiz ere, harrera-leku egokia dela iritzita

By |2023-11-27T12:39:00+02:0022 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 17

El sueño de la sultana (Isabel Herguera) Animazioa | Drama | Feminismoa 1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inesek iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila. 2023 | Donostia Zinemaldia: Euskal Zinemaren Irizar saria; Euskal Gidoigileen Elkartearen saria gidoi onenari https://vimeo.com/482309928 . . La ermita (Carlota Pereda) Fantasia | Beldurra | Drama Emmak mendetan baseliza batean harrapatuta dagoen neskato

By |2023-11-16T12:57:06+02:0016 azaroa, 2023|

‘LA CONTADORA DE PELÍCULAS’: Bizitza propio bat

Zuzendaria: Lone Scherfig Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia   60ko hamarkada, Txilen. Atacamako basamortuan kokaturiko meatze-eremu betean, baldintza sozioekonomiko zailetan bizi den arren, Maria Magnolia bere alabari, Maria Margaritari, artearekiko grina transmititzen saiatzen den emakumea da. Irudimenez beteriko haurra, herriko istorioen kontalari bilakatuko da, zinema-sarrera ordaintzeko diru nahikoa ez duten komunitateko kideen mesederako. Izan ere, neskak pantailako irudiak gogora ekartzeko duen gaitasuna egoera mingarriei aurre egiteko

By |2023-11-15T11:57:33+02:0015 azaroa, 2023|

Kutsidazu 349. ‘GOOD BYE, LENIN!’

Zuzendaria: Wolfgang Becker Urtea: 2003 Iraupena: 118 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama | Komedia Berlin, 1989ko urria. Harresia erori baino egun batzuk lehenago, Alexen ama, bere ideia komunistez harro dagoen emakumea, koman sartu da. Zortzi hilabete geroago esnatzen denean, bere semeak ahal duena eta ezina egingo du Alemania bateratu eta kapitalista batean bizi dela jakin ez dezan. Familiaren apartamentua iraganean ainguratutako uharte bihurtzea izango du helburu,

By |2023-11-17T09:49:24+02:0010 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 10

Doraemon: Nobitaren dinosauro berria (Kazuaki Imai) Animazioa | Fantasia | Abentura Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira

By |2023-11-10T10:39:55+02:009 azaroa, 2023|

Kutsidazu 348. ‘TWISTER’

Zuzendaria: Jan de Bont Urtea: 1996 Iraupena: 113 min. Herrialdea: AEB Generoa: Ekintza | Thriller | Drama Ekaitzak eta tornadoak ikerketa gai dituzten bi zientzialari taldek, emaitzak lortzen lehenak izateko lehian daude etengabe. Oklahomako azken mende erdiko ekaitzik handienaren berehalako iritsieraren berri izango dutenean, are gehiago biziagotuko da norgehiagoka. Baliabide gutxien dituen taldeko kidea da Jo Harding, dibortziatzear dagoen emakumea, senarrari laguntza eskatu beharko diona.

By |2023-11-03T12:01:13+02:003 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 1

Boo Kwai eta museoaren lapurreta (Eduardo Schuldt) Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera

By |2023-11-03T12:01:01+02:002 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 27

Esta ambición desmedida (Santos Bacana, Cristina Trenas, Rogelio González) Dokumentala | Musikala El Madrileño diskoaren arrakastaren ondoren, C. Tanganak bere ibilbideko birarik handinahiena sortzeko eta zuzenekoaren kontzeptua iraultzeko erronkari aurre egin beharko dio. Artistaren atzetik egindako lau urtetik gorako bidaia da. Kuban diskoa sortu zuen garaitik abiatuz, beste hainbat alderdi biltzen ditu: show-a kontzeptualizazioa, negoziazioen gogortasuna, entseguak, elkarrizketa deserosoak, ospakizun intimoenak eta Espainia eta Latinoamerika

By |2023-10-27T11:24:50+02:0026 urria, 2023|
Go to Top