Jatorrizko hizkuntzan

Gaizka Izagirre

Ez al da iritsi Euskal animazioa aldarrikatzeko ordua?

Sorpresa eta film bikain ugari deskubritu ditugu azken urteotan Euskal zinemagintzaren itsaso txikian: Loreak, Amama, Handia, Oreina, Aupa Etxebeste, 80 egunean, Bertsolari, Urte berri on amona, Sipo Phantasma, Irrintziaren Oihartzunak eta abar. Baina, ez al duzue hutsune bat somatzen zerrenda horretan? Zer falta da? Bada genero bat, euskal zinema nazio mailan puntakoa eta nazioartean lehiakorra gertatzen dena eta oso gutxitan aipatzen dena: animaziozko euskal filmak.

By |2019-03-12T11:18:07+02:0012 martxoa, 2019|

Hasieratik besaulkira itsatsita

Film baten gidoia osatzerako orduan zaila izaten da hasiera bortitzak dituzten istorioak jorratzea. Film bortitzak diodanean, baina, ez naiz lehen segundotik irudi basatiak ala akziozko sekuentziek erakusten dituzten filmez ari, planteamendu- eta egituraketa-lan bikainak dituzten pelikulez baizik. Askotan, filma errodatu ostean, muntatzerakoan, hartzen den erabakia izaten baita. Dena den, ikuslea hasieratik climax egoeran sartzeko, lehen unetik harrapatzeko ala besterik gabe, istorioak berak horrela eskatzen duelako,

By |2018-02-08T15:43:20+02:006 otsaila, 2018|

Nor da Carla Simon eta zergatik da ‘Estiu 1993’ urteko filma?

Abendua. Urteko film onenen errepasoa egiten hasi, eta kosta egiten zait Katalunian jaio den Estiu 1993 filmak utzi didan arrasto berbera beste ekoizpenetan topatzea. Lan honen atzean, 1986an jaio zen Carla Simon dugu. Universitat Autònoma de Barcelonan Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen emakumearen izena bolo-bolo dabil nazioartean filma estreinatu zenetik. Sei urte zituela, HIES gaitzak bere gurasoak eraman zituen, eta Gironako Ampurdán herrira joan behar izan

By |2017-12-11T15:07:47+02:0012 abendua, 2017|

Bloga: Ruben Östlund: fikzioaren mugak

Ruben Östlund zuzendari suediarraren izena 2014ko Force Majeure film bitxia ikusi ondoren entzun nuen aurrenekoz. Familia suediar perfektu bat, bikote gaztea, alaba eta semea. Frantziako Alpeetan astebeteko oporraldia igarotzeko asmoz, resort turistiko dotore batera helduko dira. Tabernako terrazan daudela, bat-batean, sekulako elur-jauzi bat gainera datorkiela ikusiko dute. Adi sekuentziari: https://youtu.be/saNvY4tD3wA Ongi ikusi duzue, bai. Amak bi seme-alabak besarkatu dituen bitartean, aitak mugikorra hartu eta hanka

By |2017-10-31T17:08:14+02:0017 urria, 2017|

Bloga: Errol Morris, dokumentalak eta ‘Interrotron’ makina

Aitortu behar dizuet orain urtebete blogarekin hasi nintzenetik arantza txiki bat izan dudala azalean, oso zalea naizen arlo bat ukitu gabe bainuen orain arte: dokumentalena. Eta horretarako izen garrantzitsu batekin estreinatzea bururatu zait: Errol Morris. Dokumentalen munduan ezinbesteko izena dela esango nuke, bere lanen artean bitxikeria sinestezinak aurki baititzakegu, askotan, fikzioarekin mugan daudenak. Tartean, 1978ko Gates of Heaven. Garai hartan Morris ez zen batere ezaguna, eta

By |2017-10-09T14:06:37+02:0027 ekaina, 2017|

Emakume zuzendari europarren harrobia, indartsu

Sarritan esaten da zinema eraldaketa sozialaren aitzindari dela. Zazpigarren arteari buruz aipatzen diren hainbat datu (genero berdintasunari dagozkionak, bereziki) alboratuta, gizartean dagoenaren isla dela, alegia, Kasu honetan, Les Arcs  zinema jaialdi europarrak argitaratutako ikerketa aztertuko dugu, genero berdintasuna gurera oraindik iritsi ez dela (beste behin) frogatzeko. Baina lasai, gaur oso positibo esnatu naiz eta datozen urteetan datu penagarri horiek aldatzeko gai izango diren izen batzuk aipatu

By |2017-05-02T10:00:02+02:002 maiatza, 2017|
Go to Top