Mel Arranz: “Ez dut uste lan guztiek mezu bat izan behar dutenik”
Mel Arranz gasteiztar gaztearen lehen laburra da Azaletik azalera, Kalakalab laborategiaren babesarekin ekoitzitako animazioa. Kimuak 2021 katalogorako hautatua izan da filma, eta pixkanaka nazioarteko jaialdietan hartuko du parte. Filmaren sortze prozesuaz, izandako kontraesanez eta jasotako babesaz mintzatu zaigu Arranz.