‘Los reyes del mundo’, 70. Donostia Zinemaldian nagusi

Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 70. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Los reyes del mundo  izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Genki Kawamurak jaso du, eta aurten bigarrenez banatu duten Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra Carla Quílez (La maternal, Pilar Palomero) eta Paul Kircher (Le Lycéen, Christophe Honoré) aktoreek partekatu dute, ex

By |2022-09-24T22:21:10+02:0024 iraila, 2022|

Usteak, erdi ustel?

Konturatzerako pasa zaigu gainetik zurrunbiloa. Igaro da astebete eta iritsi gara Zinemadiko bigarren larunbatera. "Akabo lan-orduak, akabo ordena. Ez du gehiago behar nahikoa duenak..." kantatzen zuten Zazpi Eskale taldeko kideek, eta ZINEAn ere hala pentsatzen dugu. Hamar eguneko lan gogorraren ostean, bagoaz deskantsu apur bat hartzera: loa berreskuratu, ganoraz jan eta zain dauzkagun garagardo horiek hartzera. Baina hori baino lehenago, azken puntua jarri nahi diogu

By |2022-09-24T11:50:56+02:0024 iraila, 2022|

‘WALK UP’: Betiko Hong

Zuzendaria: Hong Sangsoo Urtea: 2022 Herrialdea: Hego Korea Saila: SAIL OFIZIALA Mahai bat, bizpahiru pertsonaia eta alkohol asko. Nork ez luke Hong Sangsooren film bat identifikatuko? Erritmo nekaezinean, urtero bi pelikula sortzera ere iristen den zinemagile hegokorearrak Walk Up aurkeztu du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, bere estilo puru eta minimalistaren azken erakustaldia. Eta erakustaldia diot, ez maisulana iruditu zaidalako, bere planteamendu estetikoaren enegarren adibidea delako

By |2022-09-24T11:00:56+02:0024 iraila, 2022|

‘KONG XIU/A WOMAN’: Emoziorik gabeko kanpo-begirada

Zuzendaria: Wang Chao Urtea: 2022 Herrialdea: Txina Saila: SAIL OFIZIALA XX. mendeko 60ko hamarkadaren amaieratik 80ko hamarkadaren hasierara arte bizitakoak kontatuko ditu Zhang Xiu Zhen idazleak Dream eleberri autobiografikoan -emakume langile arrunt batek dituen lan-baldintzak, bi senarrekin izandako gorabeherak eta pairatutako tratu-txarrak, eta idazle bihurtu arteko aldia-, eta protagonistarekin guztiz identifikatuta sentituz, Wang Chao zinemagileak pantaila handira ekarri du haren egokitzapena: “Liburua irakurri nuenean nire gurasoak ekarri

By |2022-09-24T11:50:08+02:0024 iraila, 2022|

#70SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 23

Donostia Zinemaldiak 70. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Izan ere, pandemiak txikitutako bi urteren ostean, ospakizunak handia behar zuen, ezinbestean. ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero. Lan horretan, Urko Ortega zinemagile izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu behar?

By |2022-09-24T09:58:23+02:0024 iraila, 2022|

ANDER IRIARTE: “Guretzat oso garrantzitsua izan da bihotza eta burua bereiztea”

Karpeta urdinetan sailkatuta daude tortura kasuak. Milaka izan dira Euskal Herrian azken 50 urteotan, eta Ander Iriarte zinegileak ere bere aitak halakoak pasa zituela pentsatu zuen une batez. Bada, hark idatzitako biografia berriro irakurri eta zuzenean galdetu zion Joxe Iriarte 'Bikila' aitari. “Torturaren fenomenoa ikertzen eta ulertzen” eman ditu urte batzuk. Paco Etxeberriak zuzendutako ekipoarekin bildu, forentse, mediku, psikologo, antropologo eta abarrek osaturiko torturaren azterketa

By |2022-09-24T09:08:28+02:0024 iraila, 2022|

‘Something You Said Last Night’ filmak irabazi du Sebastiane saria

70. Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak atalean lehiatzen ari den Something You Said Last Night filmak irabazi du Sebastiane saria. GEHITU Elkarteak Zinemaldian proiektatutako filmen artean LGTBI kolektiboaren errealitateak, askatasunak eta aurrerabide sozialak hobekien islatzen dituen filmari banatzen dio golardoa urtero.

By |2022-09-24T11:50:21+02:0024 iraila, 2022|
Go to Top