Kinetix proiektuak eskuratu du Zinemaldiko Startup Challenge saria

3D animatzaileei eta estudioei beren lana erraztu eta sinplifikatzeko adimen artifizialeko balibaideak eskaintzen dizkien Kinetix proiektuak lortu du Donostia Zinemaldiko aurtengo Startup Challenge garaikurra. Bost finalisten artean nabarmendu da, eta 10.000 euro, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC bateko inkubaziogune batean urtebetez dohan aritzea eta 500.0000 eurora arteko finantzaketa eskuratu ditu.

Egilea |2021-09-25T10:19:56+02:0024 iraila, 2021|

‘Ilargi guztiak’, 69. Zinemaldiko azken egunetan

Igor Legarreta zinemagileak udaberrian estreinatu zuen Ilargi guztiak film fantastikoa, pandemiaren eraginez, otsaileko data baztertu ostean, eta udan Montrealgo Fantasiazko Nazioarteko Jaialdi entzutetsuan saritu dute lana. 69. Donostia Zinemaldiak ere tarte bat eskaini nahi izan dio banpirismoaren mitoa abiapuntu duen proiektuari, eta Zinemira sailean izango da ikusgai gaur eta bihar, lehiaketaz kanpo.

Egilea |2021-09-25T10:20:10+02:0024 iraila, 2021|

Samara Velte: “Egunkariaren itxieraren ardura hartzea ez zaio inori interesatzen”

Samara Velte kazetari eta ikerlariak, eta Josu Martinez ikerlari eta zinemagileak Euskaldunon Egunkariaren itxiera lehen pertsonan bizi izan zutenen testigantzak bildu dituzte Paperezko Hegoak dokumentalean. Gertaeren hemezortzigarren urteurrenean ikusi zuen argia proiektuak EiTBn, iragan otsailean, eta orain, 69. Donostia Zinemaldian eskaintzeko hautatu dute.

Egilea |2021-09-29T16:41:51+02:0024 iraila, 2021|

Zinemaldiko EiTB galan estreinatu dute ‘Ikusi arte’ telesaila

Atzo iluntzean, irailak 22, 69. Donostia Zinemaldiko EiTBren galan estreinatu zuten Pausoka ekoiztetxeak sortutako haur eta gaztetxoentzako proiektu berria: Irabazi arte. Javier Garcia de Vicuña da zuzendaria, eta neska nerabez osatutako futbol-talde baten gorabeherak ditu aztergai. Go!azen fenomenoaren ondorengoa izan nahi du, eta datorren urtean ikusiko du argia.

Egilea |2021-09-25T10:20:25+02:0023 iraila, 2021|

Bi lan nabarmendu dituzte 20. Nest sarietan

Irailaren 20tik 22ra, astelehenetik asteazkenera, gauzatu dituzte 69. Donostia Zinemaldiko Nest saileko jarduerak. Nazioarteko hamalau zinema eskolatako beste horrenbeste ordezkari izan dira hirian, eta film laburren emanaldietan ez ezik, hiru ekintza osagarritan parte hartzeko aukera ere izan dute. Atzo, proiekzioak amaituta, jakinarazi zituen epaimahaiak 20. ekitaldiko proiektu irabazleen izenak: U sumi / In the Woods eta Podul de piatrâ.

Egilea |2021-09-25T10:20:35+02:0023 iraila, 2021|

Zinemaldiko kritika: ‘PAPEREZKO HEGOAK’

Zuzendariak: Josu Martinez eta Samara Velte Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira “Nahi zuten, eta ahal zuten. Eta egin zuten” Nola kozinatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsonaia ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra? Hemezortzi urte igaro diren honetan, galdera

Egilea |2021-09-27T16:23:25+02:0023 iraila, 2021|

Zinemaldiko Industria ataleko sariak banatu dituzte

Atzo, irailak 22, banatu zituzten 69. Donostia Zinemaldiko Industria ataleko jardueretan nabarmendu diren proiektuentzako sariak, hamar orotara. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren Treeline Banaketa eta Jaialdietako Aholkularitzaren saria, esaterako, Amparo Climenten Las cartas perdidas egitasmoarentzat izan da, eta IBAIA saria, ostera, Laura García Andreuren Domingo domingo-rentzat.

Egilea |2021-09-25T10:20:43+02:0023 iraila, 2021|

‘Erlauntza’-k Zinemaldiko pantaila hartuko du

2020ko azaroaren 6an heldu zen zinema aretoetara Erlauntza, Kepa Errastik idatzitako eta Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlan izenkidean oinarritutako filma. Haurtzaroko lagun talde batek landetxe batean igaroko duen asteburua du oinarri, eta arrakasta polita erdietsi zuen zinema aretoetan, hilabete eta erdiko epean, 12.000 lagun inguruk ikusi baitzuten. 69. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, lehiaketaz kanpo, bistaratuko dute gaur eta bihar.

Egilea |2021-09-25T10:20:50+02:0023 iraila, 2021|

Bigarren Donostia Saria, Johnny Depp aktoreari

Johnny Depp aktore, zuzendari eta ekoizleak jaso du bart Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko bigarren Donostia Saria. Sariaren iragarpenak sortutako polemikari entzungor, ala ez, ekitaldi xumea prestatu zuten Kursaal Auditoriumean; Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztu du, eta Zinemaldiaren zuzendari Jose Luis Rebordinosek eman dio saria Deppi.

Egilea |2021-09-23T11:41:20+02:0023 iraila, 2021|
Go to Top