‘Inventory’: Meta-fikziozko joko interesgarria

Zuzendaria: Darko Sinko Urtea: 2021 Herrialdea: Eslovenia Atala: ZUZENDARI BERRIAK   -Meta-fikziozko joko interesgarria- Zer egingo zenuke, egun arrunt batean, etxeko idazmahaian irakurtzen zabiltzala, ezerezetik eta arrazoirik gabe, leihoz kanpoko norbaitek tiro egingo balizu? Zer egingo zenuke, nork tirokatu zaituen eta zergatik jakiterik ez bazenu? Poliziari hilketaren arrazoiak argitzen laguntzeko zantzurik ez balego, eta ikerketa hasi bezain laster bertan behera utzi beharko balute? Horixe gertatzen

By |2021-09-29T10:17:49+02:0029 iraila, 2021|

Aurtengo Sebastiane saria, ‘The Power of the Dog’ lanarentzat

GEHITU Euskal Herriko Gai, Lesbiana, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Elkarteak Donostia Zinemaldiko filmen artean banatzen duen Sebastiane saria Jane Campion sortzailearen The Power of the Dog lanarentzat izan da aurtengoan. Kolektiboaren errealitateak, askatasunak eta gizarte-aurrerapausoak hoberen islatzen dituen filma nabarmentzen du golardoak.

By |2021-09-25T15:19:10+02:0025 iraila, 2021|

Genero-berdintasuna bermatzeko hainbat konpromiso hartu ditu Zinemaldiak

Donostia Zinemaldia eta (H)emen elkarteak genero-berdintasunarekin lotutako auzien inguruan eztabaidatzeko jardunaldia egin zuten atzo, irailak 24, 69. Donostia Zinemaldiaren programazioaren baitan. Bertan, emakumeek zuzendutako filmen parte-hartzea zaindu eta areagotzeko konpromisoa hartu du jaialdiak, baita genero-identifikazio txostena indartu eta kategoria berriak bilatzekoa ere. Eta horrez gain, ohorezko sariei lotuta, kode etiko bat eztabaidatuko dute datozen hiletan.

By |2021-09-25T13:56:21+02:0025 iraila, 2021|

Zinemaldiko kritika: ‘AZTARNAK’

Zuzendaria: Maru Solores Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Zinemaldiko Zinemira saila itxiko du Maru Solores donostiarraren Aztarnak proposamenak. Haurtzaroko esperientziek, eta horien aurretik, amaren sabelean, erditzean, lehen aste eta hilabeteetan… sentitutako maitasun eta arretak, beragan utzitako arrastoaren bila abiatu da sortzailea. Bidaia pertsonal horretan, noizbait izan zen haurrarengana hurbiltzeko ahalegina egin du, bere amatasunari zentzua ematen lagunduko dioten erantzunen bila. Eta guraso izateko

By |2021-09-25T13:56:08+02:0025 iraila, 2021|

Film Commission saria, ‘Ilargi guztiak’ fantastikoarentzat

X. San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission sariaren epaimahaiak gaur, irailak 24, eman du aditzera ebazpena: Igor Legarretaren Ilargi guztiak proposamenak eskuratu du errodatua izan den lekuetako balore urbanistiko, natural, kultural eta sozialak hoberen islatzen dituen filmarentzako aitortza. 10.000 euroko sariaren zati bat, 7.000 euro, ekoiztetxeak jaso du, eta gainerako 3.000 euroak film batzorde laguntzailearentzat izango dira, kasu honetan, San Sebastian Film Commissionentzat eta Bilbao

By |2021-09-25T10:19:39+02:0024 iraila, 2021|

‘Blue Moon’ filmak jaso du 69. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 69. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Crai nou / Blue Moon izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Tea Lindeburgek jaso du, eta aurten aurrenekoz banatu duten Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra EX-AEQUO banatu diete Jessica Chastain eta Flora Ofelia aktoreei.

By |2021-09-25T22:46:28+02:0024 iraila, 2021|

Europako zortzi jaialdik egin dute bat Brasilgo Zinematekaren aldeko komunikatuarekin

Brasilgo zinematekako langileek herrialdeko gobernu federalak azken urteetan erakundea abandonatu duela salatu dute, eta haien aldarrikapenak babesteko asmoz, komunikatua osatu dute Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak. Haiekin bat eginez, Europako zortzi jaialditako arduradunek sinatu dute Change.org orrialdeko eskera, Jair Bolsonaroren gobernuaren utzikeriak kultura zinematografiko globala larriki kolokan jartzen duela ohartarazteko.

By |2021-09-24T11:00:35+02:0024 iraila, 2021|
Go to Top