Estreinaldiak

Estreinaldiak: Otsailak 14

Captain America: Brave New World (Julius Onah) Ekintza | Thrillerra | Marvel Captain America frankiziaren laugarren atala, Marvel unibertsoaren baitakoa. Thaddeus Ross AEBetako presidente hautatu berriarekin bildu ondoren, Samek nazioarteko krisialdi baten erdian nahastuta aurkituko du bere burua. Konplot global negargarri horren atzean dagoen arrazoia bilatu beharko du, berandu baino lehen. https://www.youtube.com/watch?v=1pHDWnXmK7Y . . Bridget Jones: Mad About the Boy (Michael Morris) Drama | Komedia

By |2025-02-13T13:11:18+02:0013 otsaila, 2025|

Estreinaldiak: Otsailak 7

Basatiak /Sauvages (Claude Barras) Txikientzat | Animazioa | Zinema Euskaraz Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute. Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz egitasmoari esker, filma euskarara bikoiztuta helduko

By |2025-02-06T12:19:48+02:006 otsaila, 2025|

Estreinaldiak: Urtarrilak 31

Azerik eta erbik basoa salbatzen dute (Mascha Halberstad) Animazioa | Abenturak | Txikientzat Basoko soilgune batean, Castor animalia harroputzak bere maisulan handia inauguratzen du: presa bat. Bi arratoiren laguntzaz, erreka baten ibilgua blokeatzen du eta, horren ondorioz, uraren mailak gora egiten du, basoa hondoratzen duen aintzira bat sortu arte. Bere obraren sorkuntzaren arrazoi berak eragozten du, ordea, gainerako animaliek hura mirestea. Zinema Euskaraz programari esker,

By |2025-02-03T09:48:50+02:0030 urtarrila, 2025|

Estreinaldiak: Urtarrilak 24

Itoiz udako sesioak (Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka) Dokumentala | Musika | Itoiz 70eko hamarkadaren amaieran Mutrikuko mutil batek Rock-talde bat sortu nahi zuela erabaki zuen. Hamar urte beranduago, talde horrek aretoak bete eta salmenta-markak hausten zituen. Euskal musikaren panoraman erreferente bilakatu zen Itoiz. 10 urteko historia labur baina arrakastatsuaren ondoren, Juan Carlos Perezek abentura amaitutzat eman zuen. Kritikari eta zaleen harridurarako, unerik gorenean

By |2025-01-23T12:48:44+02:0023 urtarrila, 2025|

Estreinaldiak: Urtarrilak 17

The Seed of the Sacred Fig (Mohammad Rasoulof) Drama | Familia | Thrilerra Iman instrukzio epaile batek paranoiari aurre egin beharko dio, Teherango istilu politikoen erdian, pistola desagertuko zaionean. Haseratik emaztea eta alabak joko ditu susmagarritzat, eta neurri drakoniarrak ezarriko ditu haiek jazartzeko. Horien ondorioz, eta gizarte-arauak erori ahala, familia-loturak ere tenkatzen joango dira. 2024 | Donostia Zinemaldia: Donostia Hiria Publikoaren Saria Europako Film Onenari

By |2025-01-16T11:03:20+02:0016 urtarrila, 2025|

Estreinaldiak: Urtarrilak 10

Ciento Volando (Arantxa Aguirre) Dokumentala | Biografikoa Udako egunsentia. Donostiako neska gazte bat Haizearen Orrazira doa. Eduardo Chillida zaharra datorkio gogora, txikitatik maiz joaten baitzen eskultorea hara. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari, eta haren bila joango dela hitz ematen du. 2024

By |2025-01-09T13:02:16+02:009 urtarrila, 2025|

Estreinaldiak: Urtarrilak 1

Heretic (Scott Beck, Bryan Woods) Beldurra | Thrillerra | Erlijioa Bi misiolari gaztek beren fedea frogatu beharko dute, ate okerra jo ondoren, Reed jaunak harrera egingo dienean. Izan ere, hirurak katuaren eta saguaren joko bortitz batean murgilduko dira ekaitz gau luze batean. 2025 | Urrezko Globoak: Aktore protagonista onenaren sarirako hautagai https://www.youtube.com/watch?v=O9i2vmFhSSY . . Better Man (Michael Gracey) Musikala | Drama | Biografikoa Robbie Williamsen

By |2025-01-03T16:27:09+02:002 urtarrila, 2025|

Estreinaldiak: Abenduak 25

Klara eta hazi magikoen misterioa (Will Ashurst) Animazioa Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan. 2024ko Zinema Euskaraz programaren baitako hamaikagarren filma. https://youtu.be/Qjrdts5zf-g Parthenope (Paolo Sorrentino) Drama Parthenoperen bizitzaren bidaia luzea, jaio zenetik (1950) gaur egun arte.

By |2024-12-26T12:12:42+02:0026 abendua, 2024|

Estreinaldiak: Abenduak 20

La guitarra flamenca de Yerai Cortés (Antón Álvarez) Dokumentala | Musika | Flamenkoa Antón Álvarezek -C.Tanganak- Yerai Cortés ezagutu zuenean, erabat liluratuta geratu zen bere talentuarekin eta bere familia-historiarekin. Flamenkoaren munduan musikari ezohikoa da Yerai; ijito tradizionalistenek bezainbeste errespetatzen dute bera partaide den olatu berriko artista abangoardistek. Film hau −Yerai Cortés protagonista duena− ezinbestean kontatu beharreko familia-sekretu bati buruzkoa da. 2024 | Donostia Zinemaldia: Zuzendari Berriak

By |2024-12-19T11:49:47+02:0019 abendua, 2024|

Estreinaldiak: Abenduak 13

Chaplin: Spirit of the Tramp (Carmen Chaplin) Dokumentala | Biografikoa Elkarrizketa esklusiboen eta Chaplinen ondarean barrena egindako aurrekaririk gabeko murgiltzearen bitartez, artistaren herentzia erromaniaren esplorazio argigarria da filma, elkarrizketa intimoetatik, film-zatietatik, etxeko filmetatik eta gaur egungo artista erromani ospetsuen ekarpenetatik abiatuta. 2024 | Donostia Zinemaldia: ZINEMIRA - Euskal Zinemaren Irizar saria https://www.youtube.com/watch?v=PNXi828XYk0 . . Quand vient l'automne (François Ozon) Drama Michelle sasoi betean dagoen emakumea

By |2024-12-12T14:03:23+02:0012 abendua, 2024|
Go to Top