Aurkezpena

Gernikaren-Egiak-Zinea-02

‘Gernikaren Egiak’ dokumentala urriaren 26an aurkeztuko dute

GITE-IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak, Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete diren honetan, Gernikaren Egiak izeneko proiektua jarri du martxan. Bertatik liburu bat eta ikus-entzunezko dokumental bat sortu dira, eta azken hori urriaren 26an, osteguna, Bilbon eta Gernikan aurkeztuko dute….

Etorkizuna-eraikiz-GFA-Zinea

Euskarazko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko jardunaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza bultzatzeko laborategia prestatu du Euskarazko ikus-entzunezkoen etorkizuna lelopean. Orotara hiru jardunaldi egingo dituzte, urriaren 6an lehena, urriaren 21ean bigarrena, eta azaroaren 16an hirugarrena. Lehen topaketan izena emateko epea zabalik da. +1-1

Bideoaldia-Larrotxene-Zinea-Slide-02

Ekainaren 30ean egingo dute XXIX. Bideoaldia

Larrotxene Bideok 2016-2017 ikasturtean egindako lanen emanaldia antolatu du ekainaren 30ean, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gidoigintza, ekoizpena, soinua eta irudia, zuzendaritza eta beste hainbat alor landu dituzte ikasleek, eta egindako praktiketatik eratorritako emaitzak izango dira ikusgai emanaldian. +10

PelotaII-Zinea-Aurkezpena-02

‘Pelota II’ dokumentala aurkezteko bira txikia egingo dute datozen egunetan

Olatz González Abrisketaren eta Jorgen Lethen Pelota II dokumentala aurkezteko saioak egingo dituzte datozen egunetan Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Logroñon. Lana iazko Donostia Zinemaldian estreinatu zuten, eta Lethek berak 1983an aurkeztu zuen Pelota filma du oinarrian, oraingoan pilotak aukeratzeko prozesuan…

Glocal-Donostia-Zinemaldia-Deialdiak-zinea

Abian da Glocal in Progress deialdiaren lehen edizioa

Ekainaren 30era arte zabalik izango da Donostia Zinemaldiak antolatutako Glocal in Progress deialdira proposamenak aurkezteko epea. Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzendutako egitasmoa da, eta jaialdian postprodukzio-fasean dauden hiru film luzek hartuko dute parte. +10

Zineuskadi-maiatzean-Otsoak-eta-ardiak-Richard-Zikoina-Zinea

Maiatzean, haurrentzako bi film euskaraz helduko dira zinemetara

Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, animaziozko bi film euskaraz estreinatuko dituzte maiatzean: Ardiak eta otsoak (Andrey Galat eta Maxim Volkov, 2016) eta Richard zikoina (Toby Genkel eta Reza Memari, 2017). Maiatzeko lehen bi asteburuetan helduko dira Euskal Herriko hainbat…

Herederos-de-la-bestia-Alex-de-la-Iglesia-Zinea-eus-01

Saio berezia ostegunean Tabakaleran, Alex de la Iglesiarekin

Alex de la Iglesia zinegile bilbotarraren El día de la bestia filmak hogei urte bete zituen 2005ean, eta omenaldi gisa, Herederos de la bestia dokumentala osatu zuten David Pizarro eta Diego López zinegileek. Filma Sitges, Buenos Aires eta Malagako zinema…

Irrintzia-Dokumentala-Zinea

‘Irrintzina’ dokumentala ekainean helduko da Euskal Herrira

Klima aldaketaren aurkako Bizi! kolektiboak eta Ipar Euskal Herritik Frantzia osora hedatu den Alternatiba mugimenduak 2015ean Parisen egin zuten COP21 Aldaketa Klimatikoari buruzko Goi-bileraren harira dozenaka aldarrikapen ekintza burutu zituzten; guzti horiek biltzen dituen dokumentala osatu dute Pascal Hennequin eta…

Aurkezpena-MU-Zinea-Ganbara-01

Mondragon Unibertsitatean izan gara Zinea eta Ganbara aurkezten

Joan zen ostiralean EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako aurkezpenaren ostean, gaur, martxoak 13, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), Aretxabaletako campusean, izan gara, Ikus-entzunezko Komunikazioko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei Zinea eta Ganbara proiektuak azaltzen….