Deialdiak

Ekainaren 9ra luzatu dute Gaztezulo Bideo Lehiaketaren epea

Euskaraz sortutako lanak ekainaren 9ra bitartean aurkeztu ahalko dira, antolatzaileek epea luzatu ondoren; ohi bezala, gutxienez minutu bat eta gehienez hiru minutu izan beharko dituzte bideoek. Epaimahaia Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz herri ekimeneko ordezkariak, @elemelonsv TikToker eta eduki sortzaileak eta Iruñe Astitz kazetari eta eduki sortzaileak osatuko dute.

By |2023-05-26T10:42:51+02:0026 maiatza, 2023|

Audiovisual Project Lab 2023: aukeratutako sei proiektuak

Gidoiaren idazketan, proiektuaren ekoizpenean edota haren iraunkortasunean aholkularitza eta proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza eta mentoretza-saioak eskainiko dizkiete deialdian hautatutako proiektuei. APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak antolatuta, maiatza eta azaroa bitartean egingo dira lan saioak.

By |2023-05-24T12:48:08+02:0024 maiatza, 2023|
Go to Top