1

Cliff de Horyren akuilua

Cliff de Hory

Jainkoak ez dit barkatzen

Aurtengo Donostiako zinemaldian, jakina, film aipagarri bat baino gehiago erakutsi dute. Besteak beste —eta nik ikusitakoen artean— gogora etortzen zait guztiz gomendagarria den Pajaros de verano kolonbiarra. Izan ere, maisuki kontatzen du nola kalamuaren salmentak astindu egin zuen komunitate indigenen gizarte tradizionala duela 40 bat urte; beraz, kartel ospetsuak sortu aurretik.

By |2018-10-10T10:34:56+02:0010 urria, 2018|

Scorseseren bikoiztasunaz

  Iaz jakin genuen nork eta Netflixek ekoitziko zuela The Irishman, Martin Scorseseren hurrengo lana. Agerian dago Scorsese zuzendari handienetako bat dela; aitzitik, Silencek —hark zuzendutako azken lanak— artistikoki porrota izan gabe ere, sekulako diru-galera eragin zion Paramount etxeari.

By |2018-05-22T15:27:39+02:0022 maiatza, 2018|

Sugeak harrapatuta

Diego Urrutxi produktoreak aipatu zidanean Josetxo Anitua eta Jon Zamarripari buruzko dokumental bat filmatzen ari zirela, ideia zoragarria iruditu zitzaidan. Izan ere, biak ala biak ibiliak ziren 80ko hamarkadan gehien gustatzen zitzaizkidan Euskal Herriko taldeetako batzuetan. Jon Zamarripa, Los Extraños laukotean. Gogoan dut oraindik nola, hamarkadaren erdialdera-edo, Pablo Cabezak Alguien te está escuchando gaueko irratsaioan etengabe programatzen zuen haien Eres irreal. Abesti hark txoratu egiten

By |2017-11-27T18:22:45+02:0028 azaroa, 2017|

Bloga: ‘La línea de Sombra’, itzalaren marra gainditu duzunean

Minbiziak erlastutako ahots jipoituarekin ekiten dio Alberto García Alix argazkilariak kameraren aurrean egingo duen biluzketari. Izan ere, esanguratsuki izenburu Conradtarra duen La línea de Sombra dokumentalean (Itzalaren marra), lagun umo, zahar, zauritu bat agertzen zaigu. Bertan autorretratu bat egiten dio bere buruari. Hustuketa bat ispiluaren aurka. Omenaldi bat, oinazeari egindakoa, non motorrak, neskak, neskalagunak, Willy anaia (eta hainbat hildako gehiago), larruzko txamarrak, xiringa konpartituak, pisu

By |2017-10-31T17:08:05+02:0019 urria, 2017|

Bloga: ‘Errementari’, euskarazko beste film bat baino askoz gehiago

Bilboko Fant Zinemaldi Fantastikoan aurkeztu zuten Errementari, Paul Urkijoren lehendabiziko film luzea. Aurrekari onak zeuden. Pare bat hilabete lehenago, Berlinalen, Alex de la Iglesiak filmaren ekoizpenean parte hartuko zuela iragarri zuen. Gerotxoago, soka horretatik etorri zen, baita ere, Filmax International-ek banatuko zuela gasteiztarrak zuzendutako filma. Pelikula ikusi aurretik ere, kontuan hartzeko datu harrigarri eta pozgarriak dira guztiak; hortaz, Errementariren orain arteko ibilbidea zeharo itxaropentsua gertatu

By |2017-10-09T14:07:13+02:0020 ekaina, 2017|

L’odyssée

Duela gutxi, hegaldi batean, L'odyssée (Odisea) filma ikusteko aukera izan nuen. Film hau iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten lehiaketatik kanpo, baina nik neuk ez nuen ikusteko paradarik izan. Ordutik hona egin duen ibilbidea ez da samurra izan. Kritikak eta industriak ez dute goxotasunez tratatu eta, adibidez, ez diote sari batere eman, ezta bigarren mailako Cesar bat ere. Filmak, aldiz, aurrekontu oparoa izan zuen, eta lortutako

By |2017-04-26T10:30:23+02:0026 apirila, 2017|

Urrea hauts bihurtzen

Orain dela hilabete batzuk blog honetan bertan idatzi nuen euskaldunok jarraitzen dugula jokatzen duela hamarkada batzuk bezalaxe nahiz eta digitalizazioaren iraultza gure zine aretoetara aspaldi heldu. Alegia, mundua eta gure ingurua erabat aldatu diren arren, ez garela enteratu. Kontua ez da nolanahikoa. Duela gutxi gure kultur eragile argienetako batek, Bernardo Atxagak, Berrian argitaratutako elkarrizketa batean honako hau adierazi zuen hitzez hitz: “Hizkuntzarekin daukagun arazorik handiena

By |2017-03-27T14:04:53+02:0014 otsaila, 2017|

Donald Cried

Donald Cried (2016) da Zinebiren azken edizioak utzi digun aurkikuntzarik interesgarrienetako bat. First Film pelikula luzeentzako sail berrian lehiatu zen eta, aukerarik izanez gero, benetan gomendatzen dizuet ikustea areto komertzialetan estreinatzen denean. Hala ere, jakinarazi nahi dizuet ez dela film konbentzionala. Kris Avedisianek, umore larri gordin baten bidez —behin baino gehiagotan ikuslea ondoez arraro batera daramana—, opera prima pertsonal eta goi-mailakoa erdietsi du. Gidoia idazteaz

By |2017-03-27T14:05:32+02:003 urtarrila, 2017|
Go to Top