Laugarren pareta zulatuz

Jon Sánchez

Sweet TRANSvestite!

Ikus-entzunezko kontakizun moldeak TRANSizio prozesu bitxia bizitzen ari dira, mainstream produkzioaren ikuspuntutik begiratuta noski. Zinemak, esate baterako, telebistako telesail izan nahi du, Marvel eta Star Wars frankiziek hasitako ibilbide arrakastatsua jarraituz. Telesailek, ordea, zinema izan nahi dute, filme handien egitura eta formak erreferentzia zuzenatzat hartuz. https://youtu.be/Jm05hs8HvcY AAA kategoriadun bideo-jokoekin antzeko gauza gertatzen da: zinemako superprodukzioen estiloa eskuratu nahi dute, betiere egitura-narratibo irekiak mantenduz. Eta telesail

Egilea |2019-05-22T10:34:48+02:00maiatza 22, 2019|

CUT-UP!

Minuturo, 300 ordu eduki igotzen da Youtubera.  Eta hori, Youtuben bakarrik, beste UGC (User Generated Content) plataformak kontuan hartu gabe, TikTok berria edo Instagram zaharra esate baterako. Honelako kopuru handien esanahia irudikatzea zaila denez, erabil dezagun konparazio bat: eman dezagun haurtxo bat jaiotzen den unean bertan, Youtubeko autoplay botoiari ematen diogula, bere bizitzako etengabeko irudi eta soinu banda bilakatuz. 100 bizitza oso beharko lituzke haurtxo

Egilea |2019-03-26T11:49:23+02:00martxoa 26, 2019|

Choose Your Destiny!

Duela zenbait aste, Netflix plataformak berrikuntza narratibo-teknologikoa jarri zuen abian: Black Mirror: Bandersnatch. Berrikuntza honen oinarrian, interaktibitatearen kontzeptua aurkitzen dugu, kontzeptu berria ez bada ere.

Egilea |2019-01-29T11:32:40+02:00urtarrila 29, 2019|

Dark Side Of The Stream

Duela gutxi, zinemaren kontsumo digitalarekin zerikusia duen gertaera tamalgarria jazo zen. Filmstruck plataformak, bere zerbitzua etetzeko erabakia hartu zuen. Filmstruck, Netflix, Amazon edo HBO plataformen negozio-logikan oinarritzen zen, baina bereizgarri garrantzitsuarekin: bere katalogoa autore-zineman eta zinemaren historian gako diren obretan oinarritzen zen, Criterion bilduma entzutetsua barne. https://www.youtube.com/watch?v=wJ4xpKwvI60 Badirudi, zinemaren historia handia osatzen duten filmeek ez dutela leku handirik streaming plataformen errealitatean. Baina ez hori bakarrik,

Egilea |2018-11-27T13:31:22+02:00azaroa 27, 2018|

Singin’ in the (Digital) Rain

Soziologiako maxima batek dio gizakiok sortzen ditugun errealitateek, euren logikak inposatzen dizkigutela. Nolabait, sorkuntzek Demiurgo papera hartzen dute eta gizakiaren bilakaera bideratzen eta baldintzatzen dute. Esan ohi da, bi pertsonek ilara bat osatzen badute, hirugarren bat elkartuko zaiela, nahiz eta zergatia ez jakin. Eta halabeharrezko patu hori, argi eta garbi ikusten da teknologia digitalen inpaktoan. Pentsa dezagun adibidez, mugikorrek gure eguneroko ohituretan eragin duten eraldaketan.

Egilea |2018-10-05T16:46:52+02:00urria 2, 2018|

Transmedia Bidaia Gida Galaktikoa

Emily Dickinson idazleak bere bizitzako azken urteak etxetik irten gabe igaro zituen. Are gehiago, Japoniako gaur egungo hikikomorien antzera, ez zen bere logelatik behin ere atera. Garai haietan ordea, ez zegoen Internetik eta kanpoko mundu bortitz eta arriskutsua modu seguruan erakutsi zezakeen pantailarik. Ez, Emily Dickinsonek ez zuen kanpoko errealitate hori ezagutzeko modurik. Baina berdin zitzaion.

|2018-08-09T10:15:48+02:00abuztua 9, 2018|

VR vs AR, ROUND 1, FIGHT!

Hemen da behin betiko guda. Teknologia berrietan adituek eta batez ere ekintzaile digitalek antolaturiko borroka handia. Ringaren alde batean Errealitate Birtuala. Ringaren  beste aldean Errealitate Areagotua. Zein irtengo da garaile? Bietako zeinek eramango du urrezko gerrikoa? Baina, lehenik eta behin, begiratu dezagun gerrikoa hurbiletik: “Disruptore” hitza dago bertan grabatua, diamantezko letrekin eginikoa, noski. Bietako zeinek eragingo ditu inbertsio handiak eta etekin eskergak?

Cookie-politika
Facebook
Twitter
YouTube
Instagram