Beauvoirren laguna

Irati Cano Alkain

Artxibozainak

Zinema ondarearen hilabetea da eta Elias Querejeta Zine Eskolako Artxiboko ibilbidea egiten nagoenetik, geroz eta kontzienteago naiz honen inguruan. Azken asteetan laborategi ‘’lehorrean’’ pasa dugu denbora gehien, bertan irudi edo hotsak euskarri magnetiko, fotokimiko eta digitaletan identifikatzen aritu gara. Honetan ibiltzen garenok ‘’artxibozainak’’ gara.   https://www.youtube.com/watch?v=fyKsNOTIwJk

By |2018-11-05T14:31:42+02:0030 urria, 2018|

Irati Canoren ‘Eguzkilorea’ saritu dute Valentzian

Sari bikoitzarekin itzuli da Irati Cano Alkain zuzendaria Docs Valencia jaialdian egindako parte hartzetik. Erakustaldiaren DOCSLAB garapen espazioan parte hartu du zinegile donostiarrak, eta epaimahaiaren aipu berezia eta ‘Premi Agencia Freak’ sariak ekarri ditu bueltan. Ibilbide laburra izanagatik, erreferentziazko jaialdia bilakatzen ari da zinemaldi valentziarra fikziozko filmen generotik aldentzen diren sortzaileentzat zein zinemazaleentzat. Iaz ospatu zuten lehen aldiz, eta film ‘berezi eta desberdinak’ sortzerako orduan dagoen

By |2018-05-08T11:27:47+02:008 maiatza, 2018|

Yours Truly

Aspalditik nire proiektu propioak korrespondentzien inguruan izan dira beti eta aurreko astean, Punto de Vistan (Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia), sekzio ofizialean alegia, Maddi Barber naparraren pelikula bat estrenatu zen. Nola ez, posta-trukea filmaren ildoarekin. Yours Truly filma Manchesterreko Unibertsitatean burutu zuen beste bi klasekideekin, Christopher Murray y Charlotte Hoskinsekin alegia, Ikus-Antropologia Masterrean.

By |2018-10-18T14:04:20+02:0020 martxoa, 2018|

Europa, Futuro anterior

Iaz Tabakalerak, Donostia 2016rekin elkarlanean, ikerketa-artistikorako egonaldien deialdiaren bidez, Pablo La Parra Pérezek aurkeztutako Europa, Futuro anterior proiektua ekoitzi zuen. La Parra Pérez frankismo berantiarrean eta trantsizio garaian sortutako kultura zinematografiko militantea arakatzen duen doktore tesia egiten ari da New Yorkeko Unibertsitatean (NYU). Europa Futuro Anterior proiektuak bere interesekoa den kultura zinematografiko horretan jarri du arreta, eta programa publiko oparo eta interesgarri baten bidez, “60ko

By |2017-03-27T14:04:45+02:006 martxoa, 2017|

Bien bitartean

Azken urte honetan beste zinema etiketa horren barnean sartu daitezkeen hainbat euskal film luze ekoitzi dituzte. Sipo Phatasma (Koldo Almandoz, 2016), El último verano (Leire Apellaniz, 2016) eta Pasaia Bitartean (2016, Irati Gorostidi). Bitxia da hiru pelikula hauen arteko lotura, izan ere, hirurek badute memoriaren balioaren inguruko hausnarketa, bakoitzak bere modura eta lantzen duen gaiaren inguruan. Aipatutako azken lana, Pasaia Bitartean, duela gutxi estreinatu dutea

By |2016-11-24T09:27:53+02:0024 azaroa, 2016|

Gela bat norberarena

Gizonezkoen beharrak asetzeko sorturiko kultura menperatzaile honetan, zenbait emakume zinegilek gure behar eta eskubideak aldarrikatu dituzte. Badira, beraz, hori aldarrikatu duten zenbait sortzaile, baina badira beste asko egunerokotasun hori filmatu dutenak. Horietako bat dugu Chantal Akerman. Akermanen filmetako gai nagusiak gorputza, sexualitatea eta harremanak dira. Lan gehienak espazio itxietan filmatu ditu, emakumea giltzapeturik balego bezala. Horma biluziei zentzua eman nahian, oinordetzan jasotako zama kaltetuari eta

By |2018-03-20T10:22:32+02:0011 urria, 2016|

Ildo bereko korrespondentzia

Pasa den larunbatean, Hendaiako hondartzan Izpi berdea (Eric Rohmer, 1986) ikusi nuen lagunekin, eta eguzkia sartu bezain laster, azken bainuko ur tantek hotzikara eragin zidaten gorputzean. Hotz gelditu nintzen, Dennis O’Rourkeren Canibal Tours (1988) filma ikusi nuenean bezala, hotz eta pentsakor, udak ematen dizkigun buruari eragiteko tarte horiek probestuz. Eta, han, hondartzan, Rhomeren Le rayon vert (1986) filma oroitu nuen une hartan, hurrengo hileetan zer

By |2017-03-27T14:07:06+02:0030 abuztua, 2016|
Go to Top