Ander Makazaga

Orrialde zuriarekin bueltaka

Ez dira gutxi izan historian zehar orrialde zuria delakoa aztertu eta fenomenoaz hausnartu duten artista eta pentsalariak. Baina Stéphane Mallarme poeta frantziarra iritsi zen, beharbada, abiapuntu horren garrantzia eta balioa aldarrikatzera. Orrialde zuria garbitasun formalaren, hutsaltasunaren isla eta ispilua dela…

The Human Interest Story

Bokazio hitza sarri erabiltzen dute batean zein bestean aritzen diren profesionalek. Lan esparru ezberdinetatik badatoz ere, historia istorio bihurtzea bizitzeko modu bat da beraientzat. Teknologiak hala ahaldundu duen arte, tradizionalki, arkatz, bolaluma eta idazmakina baliatuz milioika gertaeren berri eman digute…

Esklusibitate printzipioak

Orain dela pare bat aste ZINEAko Jon Sanchez blogariak VOD (Video On Demand) plataformen auzia jorratu zuen -Filmstruck zerbitzuaren itxiera aitzakia hartuta- Dark Side Of The Stream sarreran. Artikulua irakur dezazuen gomendatzen dizuet, izan ere, hausnarketak bideo eta dokumental oso…

9 egun, 35 pelikula, 26 kritika

Gogoan dut orain dela urte dezente -ez dakit zenbat izango nituen, baina txikia behar nuen izan-, telefono mugikor smart eta galaktikoen aitzindari izan ziren, eta jatorriz, dei egitea beste funtziorik ia ez zuten tamaina handiko aparatu soil horietan, bazela denbora-pasarako…

Veneziako 75. Mostra: kontuan izan beharreko zenbait auzi

Cannesko zinema jaialdiaren 70. ekitaldian, Festival de Cannes: scandales et controverses erakusketa antolatu zuen Thierry Frémaux zuzendariak. 1939ko lehen Festival international du film hartatik gaur egun arteko eskandalu, txistualdi eta boikot guztietatik ibilbide bat proposatu zuen bertan. Martxa honetan baina, erakusketaren…

Zinemarekin hezi, zinemarekin hazi

Kasualitatea izan edo ez, zineman ikusi dudan azken filmak eta irakurri berri dudan liburuak badute zerbait berezia. Elkarrengandik oso hurbil daude, nahiz eta bide ezberdinetatik sortutako lanak izan. Lehena, 2017ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Le lion est mort…

Alain Resnais eta bere ‘Guernica’: isildutako memoriaren aldarrikapena

Denborak lagatako markak Harkaitzetatik hasi eta Pablo Picasso artista handiak oihal gainean utzitako horietara -zuhaitz, paisaia, gorputz azal edota paper gainekoetatik igarota-, Bernardo Atxagak Markak. Gernika 1937 argitalpenean denboraren joanak lagatako marken inguruan –Gernikako bonbardaketaren garrantzia sinbolikoa oinarri hartuz- proposatutako…

Fetitxistak ote gara?

Kuriosoa da bizitza. Gutxien espero duzunean Donostian zaude, Zinemaldiko gazteriaren epaimahaiaren zereginetan ilusionatuta. Egunean derrigorrezko 3-4 film, eta denbora libreak aprobetxatzeko gainerako sailetara eskapadatxoak, ezikusiarena egin eta Jean Pierre Léaud aktore frantziar handiren prentsaurrekora ere, trikimailu bat edo beste eginda,…

Gogoaren fotogramaz…

“Zinea ikasi nahi dut”, esaten diet beti ingurukoei. “Zuzendaria izan nahi al duzu?”, erantzuten didate, ordea, haiek. +7

Michelangelo Antonioni: Komunikazio ezaren trilogia (III) – ‘La notte’

L’avventura zuzendu ostean, Michelangelo Antonionik La dolce vita (Federico Fellini, 1960) filmarekin mundu mailako ospea (eta gizon emakumezalearen irudia) irabazi zituen. Marcello Mastroiani italiarra, eta urte bereko Jules et Jim (Françoi s Truffaut) miresgarrian parte hartu zuen Jeanne Moreau aktoreak aukeratu…