Aleak

Euskal ordezkaritza izango du Cannesko Marché du Film merkatuak

Hilaren 14tik 25era Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdira begira izango dira zinemagintzaren eragile eta aktore nagusiak, eta mundu mailako proiekzioa izango dute bertatik pasako diren film eta proiektuak. Euskal zinemagintzaren ordezaritza bat ere han izango da, Marché du Film merkatuan. 0

Maiatzaren amaieran zabalduko ditu ateak 2DEO laborategiak

Jarduna urte hasiera abiatu bazuen ere, propio sorturiko eremutik kanpo aritu dira lanean 2DEO Ikus-entzunezko Laborategiaren zerbitzuen onuradunak. Maiatzaren amaieran egingo dute 2deo espazioaren irekiera ofiziala, eta hainbat ekintza atondu dituzte datozen asteetarako. +1

Martxan da V.Kritika Lehiaketa

Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta eta Zigor Etxebeste izan ditugu gurekin lanean, eta orain, 2019ko ekainetik urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi…

‘Pokemon: Pikatxu Detektibea filmaren estreinaldia, euskaraz

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, eta  BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideek REC grabaketa estudioarekin sinatutako akordio puntuala medio, Pokemon Pikachu detektibea filma euskaraz ikusteko aukera izango da Hego Euskal Herriko areto askotan. 0

Hernanin, Donostian eta Urnietan izango da Mendi Tour

Donostian, Buruntzaldean eta Beterrin egingo du geldialdia egunotan Mendi Tourrek,  Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak biltzen dituen mostra ibiltariak. Gipuzkoako hiriburuko Antzoki Zaharrean, Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean egingo dituzte saioak maiatzaren 8, 9 eta…

‘Soinujolearen semea’, Ipar Euskal Herrian ikusgai

Antzerkirako egin zuten moldaketak jasotako arrakastaren ostean, zinemarako egokitu dute ere Bernardo Atxaga idazlearen eleberri ezaguna. Iragan apirilaren 12an heldu zen Hego Euskal Herriko aretoetara, eta Iparraldearen txanda da orain: hamar zinema areto desberdinetan proiektatuko dute maiatzaren 6tik 16ra bitartean….