Albisteak

Estreinaldiak: Urtarrilak 27

Yuku eta Himalaiako lorea (Arnaud Demuynck, Rémi Durin) Animazioa | Abenturak | Marrazki bizidunak | Fantasia | Haurtzaroa | Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko

By |2023-02-01T10:26:01+02:0026 urtarrila, 2023|

‘Ikus-entzunezko garaikideak’ ikastaroa, Sormen Olaren baitan

Loraldiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzeko bost tailer prestatu dituzte. Bizkaia Aretoan gauzatuko dira, eta erreferente diren sortzaileek gidatuko dituzte. Paul Urkijok euskal zinemaren gaur egungo egoera izango du hizpide, apirilaren 29an.

By |2023-01-26T11:48:38+02:0026 urtarrila, 2023|

‘DECISION TO LEAVE’: Ahalik eta urrunen

Zuzendaria: Park Chan-wook Urtea: 2022 Herrialdea: Hego Corea -Ahalik eta urrunen- Pelikulak aztertzeko bideak ugariak izaten dira beti. Akaso pentsa genezake pelikula zenbat eta mamitsuagoa izan orduan eta helduleku gehiago eskaintzen dituela. Tira, honek ez du zertan hala izan (norabide bakarreko pelikula soil zoragarriak badira, eta beste batzuk, horrenbeste elementuz puztuak, bere kontzeptu horretan ito eta koherentzia galtzen dutenak), baina Decision to leave bezalako pelikularen

By |2023-01-25T12:01:05+02:0025 urtarrila, 2023|

Filmografiak I: ELOY DE LA IGLESIA

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta  osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Eloy de la Iglesia (Zarautz, 1944 – Madril, 2006) duzue lehen protagonista. Gipuzkoarra jaiotzez, gai sozial eta deserosoak jorratzen zaildu zen, betiere, bizi izan zen testuinguruaren eraginpean. Telebistarako hainbat proiektutarako

By |2023-01-24T12:39:32+02:0024 urtarrila, 2023|
Go to Top