Generazinema Sustapena deialdia zabalik da
Lurraldeko ikus-entzunezko sektore profesionalaren baitako filmak sustatzeko eta hedatzeko ekintzak lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak 2025ean ere. Hiru modalitate zehaztu dituzte.
Lurraldeko ikus-entzunezko sektore profesionalaren baitako filmak sustatzeko eta hedatzeko ekintzak lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak 2025ean ere. Hiru modalitate zehaztu dituzte.
Fikziozko gidoiak galdegin ditu Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkarteak. Idazkiak gaztelaniazko edota euskarazkoak izan daitezke, eta apirilaren 29an (12:00etan) itxiko dute izen-ematea.
Apirilaren 19an, 20:30ean, Le Select zineman pantailaratuko dute Asier Urbietaren opera prima. Zinemagile errenteriarrarekin eta aktoreekin solasaldia egingo da emanaldiren ostean.
CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak 49. edizioko lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu berri du. Mundu osoko argazkilari eta zinemagileak galdegin dituzte argazki, film labur eta itsaspeko dokumentalak aurkeztera, 2025eko irailaren 15a baino lehen.
Patxi Bisquerten opera prima apirilaren 15ean (asteartea) pantailaratuko dute; saioa 19:00etan abiatuko dute eta zuzendaria bertan izango da. Hilaren 29an Bira Kultur Gunean ere egongo da ikusgai.
Zineuskadi Elkarteak Zinema Euskaraz 2025 programarako bikoizketa eta kontrol teknikoaren zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen agiria plazaratu du dagoeneko.
Ikus-entzuleek Boris Lojkinek zuzendutako lana izan dute gogokoen (9,32 puntu); Amnesty International-ek Tratado de invisibilidad (Luciana Kaplan) saritu du. Aldiz, Black Scarf (Ali Reza Shah Hosseini) film labur irandarrak irabazi du Gazte Epaimahaiak ebatzitako saria, eta 16060 egun (Iñaki Alforja eta Iban Toledo) obrak Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
Zuzendariak: Carla Simon Urtea: 2017 Iraupena: 97 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa 1993ko uda. Bere gurasoak hil ondoren, Frida, sei urteko haurra, Bartzelonatik Kataluniako landa-eremura lekualdatzen da, legezko izendatu dituzten izeba-osabekin bizitzeko. Haren bizileku berrian, denbora bestela igarotzen da, eta inguruan duen natura misteriotsua eta urruna da. Baina aldaketa gehiago daude: orain, Fridak zaindu beharreko ahizpa txiki bat du. Familiak
CORTEN jardunaldia Iruñera itzuliko da maiatzaren 16an eta 17an, film laburraren inguruko emanaldiak eta hitzordu profesionalak egiteko plaza izateko xedez. Erkidego arteko ekimen honek, komunitate parte-hartzaileen katalogoetan aukeratutako film laburrak sustatzen eta zabaltzen ditu, besteak beste, Nafarroakoak.
Oier Plaza euskal zinemagileak Pragan (Txekiar Errepublika) aurkeztuko du Popel (2025) film berria, datorren apirilaren 15ean. Filmak islatzen duen istorioko protagonista diren deportatuen senideak izango dira bertan.