Txiletik datorren aldarrikapena
Aste honetan, Pepa San Martin zuzendari txiletarraren Rara pelikula estreinatuko da gure zinemetan. Filma Karen Atala epaileari gertatutako istorioan oinarritua dago. Bere alaben kustodia galdu zuen Atalak, senar ohiak, elkarrekin zituzten alabentzat, bikote lesbiana batekin bizitzea kaltegarria zela argudiatu baitzuen. Filmak egoera horren salaketa egingo du, eta bikote homosexualak guraso izan daitezkeela aldarrikatuko du. San Martinen filma Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean eskaini zuten, eta Sebastiane Latino saria jaso