Butakaren beste aldetik

Amaia Garcia

Maitasuna gaixotasunarekin nahasten denean

1990 urteko maiatzaren 17ra arte, homosexualitatea sendatu zitekeen gaixotasun bezala jasota zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Egun horretatik aurrera, ez da gehiago horrela zabaldu mundu mailan, baina oraindik badaude homosexualitatea sendatzeko terapiak egiten dituzten pertsonak. Duela hilabete, Valladolideko Seminci jaialdian, gai hori jorratzen duen film bat ikusteko aukera eduki nuen, The Miseducation of Cameron Post. Film honek AEBko 90.hamarkadara eramango gaitu, eta homosexualitatea sendatzeko terapiak egiten

By |2018-11-20T10:59:11+02:0020 azaroa, 2018|

Non daude emakume zuzendariak?

Filma amaitu egin zen, argiak itzali ziren, eta gizon batek Jennifer Kent zuzendaria iraintzeko eskubidea zuela pentsatu zuen. Bere oihu hori mundu osoan entzun zen, batez ere, Kent Veneziako jaialdiaren aurtengo edizioko Sail Ofizialeko zuzendari emakume bakarra izan delako. Hori izan da, hain zuzen, jaialdi horretako albiste garrantzitsuenetariko bat: emakume bakarra izan dela, alegia.Ez da lehen aldia datu hauetan erreparatzen dudala, izan ere, Donostiako Zinemaldian,

By |2022-11-08T17:09:35+02:0025 iraila, 2018|

Gerraren eraginak LGTBI komunitatean – Mr Gay Siria

Urtero bezala, filmak eta telesailak online ikusteko Filmin plataformak, Atlantida Film Festival*1 jaialdia egin berri du. Palman egin da ekainaren 25etik uztailaren 1a bitartean, eta Filmin.es plataforma hartu du ondoren, ekainaren 25etik uztailaren 25era arte. Aurtengo edizioak film oso interesgarriak ekarri ditu, eta Siriar errefuxiatuak diren gizonezko batzuen bizitza erakusten digun dokumentala ekarri nahi dut gaur tarte honetara: Mr Gay Siria*2.

By |2018-07-31T11:45:31+02:0031 uztaila, 2018|

Emakume lesbianentzako erreferente bila fikzioan

Asteburu honetan, bazkalondo batean, filmen eta telesailen inguruan hitz egiteko aukera eduki dut. Bertan, emakume lesbianek, fikzioan beste emakume lesbianen erreferentzia gutxi dituztenez, emakumeen arteko maitasun istorio bat dagoen edozein telesail edo film ikusten dituztela aipatu zen. Nire ondoan zegoenari arrazoi guztia eman behar izan nion, eta zer hausnartu eman zidan esaldi honek. Arrazoi garrantzitsu bat dago emakume lesbianek horrela jokatzeko: emakumeen arteko amodio istorio

By |2018-06-05T11:52:02+02:005 ekaina, 2018|

Emakumeen garaia iritsi da zinemaren industriara

Harvey Weinsteinen kasuak hautsak harrotu ditu zinemaren munduan. Salaketek bere irudia eta ekoiztetxea hondoratu dituzte, eta orain arte ikusi gabeko iraultza sortu dute zinemaren industrian. Sexu-jazarpena jasan duten emakume eta gizonek euren ahotsak jaso dituzte eta erasotzaile berrien izenak atera dira, hala nola, Kevin Spacey, Dustin Hoffman, Brett Ratner eta James Toback. Gaur egun, horren negatiboa den gertakari batetik zerbait positiboa atera dela ondoriozta genezake.

By |2018-02-13T10:32:38+02:0013 otsaila, 2018|

Mexikoko ahots bakartiaren bizitza

Chavela Vargas musika mexikarra abesten zuen kantari garrantzitsuena izan zen, baina askok ez dakitena zera da, bera ez zela Mexikon jaio, Costa Rican baizik. Bizimodu bakartia izan zuen Chavelak, gurasoek baztertu egin baitzuten “mutil” itxura eta portaera zituelako. Bere bizitzaren nondik norakoak jasotzen dituen dokumentala da Chavela, Catherine Gund eta Daresha Kyi zuzendari estatubatuarrek egindakoa. Chavela Vargas ikur bihurtu zen abesten hasi zenean, eta garaiko

By |2017-12-19T09:17:08+02:0019 abendua, 2017|

Bloga: HIESaren aurkako borrokaren bihotza

80ko eta 90eko hamarkadetan, HIESak pertsona ugari hil zituen mundu osoan, eta erakundeek ez zuten ezer egin gaitzaren prebentzioaren inguruko informazioa zabaltzeko. HIES gaitza, batez ere, homosexualek, droga kontsumitzaileek, emakume prostitutek eta baliabide gutxiko pertsonek jasaten zuten gaixotasuna zen garai hartan. 80ko hamarkadaren amaieran, HIESaren aurkako hainbat talde sortu ziren, besteak beste ACT UP, ekintza zuzenak egiten zituen nazioarteko taldea. Robin Campillo zuzendariaren 120 battements

By |2017-10-31T17:07:53+02:0024 urria, 2017|

Bloga: Zineman ere harro

Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Data hori aitzakia moduan hartuta, LGTBIQ+ pertsonen istorioak eta aldarrikapenak jasotzen dituzten film onenen zerrenda ekarri nahi izan dut txoko honetara. Homofobia eta transfobia eguneroko errealitatea dira munduko leku askotan, eta LGTBIQ+ komunitatearen eskubideen aldarrikapenak entzutea beharrezkoa da. Horregatik, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit film hauek, oso kalitate onekoak direlako eta maitatzeko modu asko daudela erakusten digutelako. La

By |2017-10-09T13:40:34+02:004 uztaila, 2017|

Palestinarra eta homosexuala Tel Aviven

Duela gutxi Brigitte Vasallo idazle, irakasle eta aktibista feministaren artikulu bat irakurri dut Pikara Magazinean, homonazionalismoaren inguruan. Bertan, besteak beste, Israelen egoera aztertu du. Gaur egun Tel Aviv LGTBI komunitatearen erreferentziazko toki bihurtu da, baina artikuluan dioen bezala, ezin dugu ahaztu Israelentzat gay israeldarrak direla soilik onargarriak; Gazan eta Zisjordanian bizi direnak, aldiz, ez. Vasalloren azterketa irakurri ostean, Netflixen Oriented dokumentala aurkitu nuen, eta Tel

By |2017-05-09T08:02:26+02:009 maiatza, 2017|
Go to Top