About Zigor Etxebeste

This author has not yet filled in any details.
So far Zigor Etxebeste has created 56 blog entries.

Kritika: ‘Soy una tumba’ / ‘New York after rain’

SOY UNA TUMBA Zuzendaria: Khris Cembe Urtea: 2018 Herrialdea: Espainia Madrilen jaiotako baina Cangas do Morrazon hazitako Khris Cembek bere bigarren film laburrarekin Goya sarietarako izendapen bat lortu du aurten, eta Clermont-Ferranden ospatzen den film laburren nazioarteko zinemaldian parte hartu du ere. Galizian errotutakoa, kontrabandoan oinarritu du Soy una tumba, baina batez ere haur baten susperraldiaz aritzen da. Hasieratik ikusiko ditugu bi protagonistak, haur txiki

By |2019-06-19T10:08:10+02:0019 ekaina, 2019|

Kritika: ‘Jiang hu er nü’ (‘Ash is Purest White’)

–Zine txinatarraren osasun sendoa– Zuzendaria: Jia Zhangke Urtea: 2018 Herrialdea: Txina Munduan film gehien ekoizten dituen herrialdea India da (Bollywoodek 2017an ia 2.000 ekoitzi zituen), ondoren Nigeria dator (Nollywooden astero 50 (!) lan ekoiztera iritsi direla dirudi) eta gaur egun hirugarren lekurako lehia bizia dago Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren artean. Horrek esan nahi du zinemaz hitz egiten dugun bakoitzean gure mendebaldeko begiradak gaur egun

By |2019-06-12T09:49:52+02:0012 ekaina, 2019|

Kritika: ‘La ciudad oculta’

Zuzendaria: Víctor Moreno Urtea: 2018 Herrialdea: Espainia –...eta behean beste mundu bat zegoen– 1864an Lurraren bihotzeraino eleberriarekin zientzia fikzioaren lehen ataletako bat idatzi zuen Julio Vernek, eta irakurleak aztertu gabeko mundu batean murgildu zituen bere irudimena agorrezinarekin. Lurraren barnealdea edo kanpo espazioa, leku ezezagunak beti izan dira erakargarri gizakiarentzat, gugan sortzen duten beldurra eta jakingura nahasketa bitxi batean uztartzen direlarik. Denok izan dugu txikitan leku

By |2019-06-05T09:49:01+02:005 ekaina, 2019|

Kritika: ‘The Sisters Brothers’

Zuzendaria: Jacques Audiard Urtea: 2018 Herrialdea: Frantzia, Belgika, Rumania, Espainia –Zein ederrak diren film batzuk!– Jacques Audiarden filmek pertsonaia oso erakargarriak eduki ohi dituzte, askotan ulergaitzak eta anbiguoak, zer egingo duten aurreikustea zaila izaten delarik (hor ditugu Un héros très discret, De battre mon cœur s'est arrêté, Un prophète edo Dheepan filmetako protagonistak). Orain arte egindako filmak lurralde oso desberdinetatik mugitzen dira, eta zaila izaten

By |2019-05-22T10:10:31+02:0022 maiatza, 2019|

Kritika: ‘Peterloo’

Zuzendaria: Mike Leigh Urtea: 2018 Herrialdea: Erresuma Batua –Liberty or Death (zinema historikoaz berriro)– Aurreko asteko kritikan film historikoei buruz jardun nuen Vitoria, 3 de marzo filmaren estreinaldia zela eta. Orduan aipatu nuen genero honen ekarpenik handiena ez dela hainbeste filmek irudikatzen duten garaira hurbiltzea, baizik eta aurkeztutako gertakariak gurera ekartzeko gaitasuna. Atzera begiratzea ondo dago, baina beti zer lurzorutan gauden konturatu behar gara. Lehenaldia

By |2019-05-15T10:07:35+02:0015 maiatza, 2019|

Kritika: ‘La pequeña Suiza’ (eta film labur bat: ‘Pil-Pil’)

Zuzendaria: Kepa Sojo Urtea: 2019 Herrialdea: Espainia –Umore zuriko komedia txikia– Euskal zinemari buruz hitzegiten dugunean badaude agertzen diren topikoak: Ama Lur filmak nola hasi zuen guztia, beti gaudela euskarazko lehen film bat aurkitu nahian (Gotzon Elortzan, edo Gure Sorlekuan, edo auskalo zein lehen harrian), 80ko eta 90eko euskal zinegileen eklosioak nola zabaldu zituen gure hegoak, XXI. mendeko loraldi berriaren garrantzia, gure animazioaren kalitate bikaina,

By |2019-05-02T09:57:04+02:002 maiatza, 2019|

Kritika: ‘Donbass’

Zuzendaria: Sergei Loznitsa Urtea: 2018 Herrialdea: Ukraina-Alemania-Frantzia-Herbeherak-Rumania –Ukraina eta Errusia, etsaitutako senideak?– Bielorrusian jaiotako Sergei Loznitsa (1964) ukrainarraren lana nahiko ezezaguna da gure artean, nahiz eta eskarmentu handiko zuzendaria den (20 dokumental eta 4 fikzio gauzatu ditu) eta nazioartean bere lanek arrakasta dezente lortu duten (Cannes, Karlovy Vary, Sevilla edo Cairoko zinemaldietan saritua izan da). Donbass da zuzendari nekaezin honen azken lana (beste fikzio bat,

By |2019-04-24T11:01:59+02:0024 apirila, 2019|

Kritika: ‘Grâce à Dieu’

–Sexu abusuek ez dute preskribatzen– Zuzendaria: François Ozon Urtea: 2018 Herrialdea: Frantzia-Belgika Nahiz eta François Ozon zuzendari frantziarraren azken lana, Grâce à Dieu, zinema aretoetara datorren ostiralean helduko den, 17. Giza Eskubideen Zinemaldian ikusteko aukera izan dugu jada, jaialdiaren amaierako filma izan baitzen. Aipatu Zinemaldian gertatu ohi den bezala, filmak gaurkotasun handiko gaia aztertzen du, Elizaren barruan eman diren (eta ematen diren) pederastia kasuak, eta are

By |2019-05-20T14:49:44+02:0017 apirila, 2019|
Go to Top