About Uxue Arzelus

This author has not yet filled in any details.
So far Uxue Arzelus has created 73 blog entries.

INDARTSU DATOZ 

Azken hilabeteetan zinemara joateko aukerarik ez, eta filmak etxetik eta ‘a la carta’ ikus ditzakezun plataforma horietako baten bazkide egin naiz. Egia esan ez nuen gehiegi espero, denbora-pasa erraz baten bila nenbilen, baina benetan harritu nau; zineetatik igarotzen ez diren altxor ezkutu ugari topatu ditut. Aukeren artean kuxkuxean ibili ostean, opera primetan jarri nuen atentzioa. Zinemagile hasiberriek eginiko filmek erabat erakartzen naute. Diotenez, lehen filman

By |2020-06-02T12:09:09+02:002 ekaina, 2020|

Oroitu gaitezen istorioekin

  Batzuetan ahaztu egiten zait zein garrantzitsuak diren istorioak. Alderdi teknikoek eta espektakulu hutsak itsututa, ez naiz oroitzen film on baten oinarrian, gidoi on bat dagoela. Bost urte igaro ondoren gogoratuko ditudanak istorioak dira; erakarri nautenak, gertukoak ditudanak, nirekin zerikusirik ez izanagatik ere maitemindu egin nautenak. Zinema munduko sari banaketen garai honetan, banatu berri diren Oscar sariek egoera apur bat leundu duten arren, ohartu naiz

By |2020-02-11T15:10:50+02:0011 otsaila, 2020|

Zinemaren indarra

Kultur ekipamendu batean egiten dut lan. Lehen solairuan adineko jendearentzako gela bat dago. Eraikuntza osoko gelarik handi eta argitsuena da. Egurrezko mahai sendoak ditu, aipatu izan digutenaren arabera, horren dira zabalak, dominora jokatzeko batere erosoak ez direla. Alderik alde zeharkatzen duten leihoek zuhaitzez inguratutako plaza erakusten dute, eta kristalezko ate batek terraza txiki batera zarama. Leku goxoa da, jendea bertan gelditu dadin gonbidatzen duen horietako

By |2019-11-13T10:26:45+02:0013 azaroa, 2019|

Aurtengoaren zain

Urtero izaten da FILM bat. Horrela, letra larriz. Zinemaldian ikusten ditudan film guztien artean gailentzen dena. Denbora pasa eta noizean behin burura etortzen zaidana. Ez da film perfektua: gidoiak zati ahulak izan ditzake, muntaiari erritmoa hartzea kostatzen zaio edo egitura aldetik nahasi samarra izan daiteke. Eta, hala ere, Zinemaldiko edizioko filma da. Nirekin gelditzen diren istorioak dira. Altxor txikiak. Eta espero ez dudanean iristen dira,

By |2019-09-24T09:35:46+02:0024 iraila, 2019|

ENTZUTEAREN GARRANTZIA

Askotan kosta egiten zaigu, niri behintzat, ikus-entzunezkoetan entzutearen alderdi horri merezi duen garrantzia ematea. ‘Soinua’ besterik ez da eta, garrantzia irudiak du. Irudiak grabatu eta muntatzeaz arduratzen direnek duten prestigioa, edo eta soinua grabatu eta muntatzeaz arduratzen direnek duten prestigio eza ere baieztapen faltsu baina oso zabaldu horren adierazpide izan daitezke. Bada irudia bezain garrantzitsua da soinua zinemaren munduan. Ez nituzke %50eko proportzioan banatuko, izan

By |2019-07-29T12:25:57+02:0024 uztaila, 2019|

Jatorrira itzuliz

Badira hainbat filme 30 bat aldiz ikusiak ditudanak. Gehiagotan beharbada. Haurra nintzenean ikusi nituen lehenbizikoz eta etxean genuen zinearekiko zaletasunak bultzatuta, ahizpa eta bion obsesio txikia bihurtzen ziren. Egun filme hauetako elkarrizketa osoak antzezteko gai gara, eta esaldi asko gure leitmotiv bilakatu dira. Filmeen kalitateari dagokionez, denetarik zegoen; zinearen historiako maisulanetatik, Disney faktoriako filmografiara, eta kultuzku zinea osatzen duten istorioetatik, aipatze hutsak lotsarazi egiten nauen

By |2019-05-29T11:35:34+02:0029 maiatza, 2019|

Fikzioa eta errealitatearen artean

Joan den astean film dokumental onenaren oscar saria irabazi zuen Free solo ikusteko aukera izan nuen. Alex Honnold eskalatzailearen istorio zirraragarria kontatzen du filmak, eta gazte estatubatuarra Yosemite parkean dagoen El Capitan pareta sokarik gabe eskalatzeko saiakeraren jarraipena egiten du.

By |2019-04-04T11:29:24+02:004 apirila, 2019|

Konfiantzaz

Film baten estreinaldian izan nintzen joan den astean. Ama-alaba baten harremana kontatzen du filmak, denbora luzez kontaktu gutxi eduki ondoren, elkarrekin egun batzuk igaro behar dituztenak.  Aktoreen lanak liluratu egin ninduen: horren naturala zirudien eta aldi berean horren gertukoa, horren identifikagarria. Filma amaitzean lan taldeari galderak egiteko aukera eduki genuen eta bertan argitu zuten bi protagonisten elkarrizketa guztiak inprobisatuak zirela. Zuzendariak eta gainontzeko aktoreek gidoia

By |2018-12-04T13:05:46+02:004 abendua, 2018|

Zine betekada

Bada astebete Donostiako Zinemaldia amaitu zela, eta utzi didan zine betekadaz errekuperatzeko astia izan dut. Ez gaizki ulertu; betekada da bai, baina betekada ona, gustoz jasaten duzuna.

By |2018-10-15T09:25:30+02:009 urria, 2018|
Load More Posts