About Uxue Arzelus eta Maialen Goñi

This author has not yet filled in any details.
So far Uxue Arzelus eta Maialen Goñi has created 11 blog entries.

Agurtzane Intxaurraga: “Ez da gauza bera aktoreak eta marrazkiak zuzentzea”

Agurtzan Intxaurraga (Orozko, 1966). Jaiotzaz bizkaitarra, eta profesional moduan, donostiarra. Arte eszenikoa da bere gune naturala, baina oraingoan animazio zuzendari modura datorkigu, Teresa eta Galtzagorri filmarekin. Dibulitoon ekoizpen etxearen lana 2017ko Goya sarirako hautagaia da, animaziozko film onenaren kategorian. 

By |2019-05-20T16:04:30+02:0030 urtarrila, 2017|

Iratxe Fresneda (‘Irrintziaren oihartzunak’): “Batzuetan, jolas moduan planteatu dut lana”

Iratxe Fresneda EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio departamentuko irakaslea eta kazetaria da. Iragan Donostia Zinemaldian Irrintziaren oihartzuna bere lehen dokumentala aurkeztu zuen, Zinemira sailean. Mirentxu Loyarte zinegilearen figuraren eta ekoizpenaren inguruko lana da.

By |2017-01-19T12:38:45+02:0023 urtarrila, 2017|

Gurutze Peñalba (Zineuskadi): “Gure helburua sektoreari laguntzea da”

Gurutze Peñalba Zineuskadi elkarteko koordinatzailea da. Bertatik Zinema Euskaraz programa kudeatzen dute, haurrentzako filmak euskaraz bikoiztu eta zinemetan estreinatzea helburu duen programa, hain zuzen. Gainera, banatzaile eta zinema aretoentzako diru-laguntzak emanten dituzte. Peñalbarekin izan gara Donostiako Tabakaleran duten bulegoan. 

By |2019-05-20T16:53:21+02:0029 abendua, 2016|

Jabi Baraiazarra (Bilbao Mendi Film Festival): “Jaialdi handi bat egiteko asmoarekin jaio ginen”

Jabi Baraiazarra (Bilbo, 1961) Bilbao Mendi Film Festivalaren sortzaileetako bat eta jaialdiaren zuzendaria da. Mendiarekin lotutako ikus-entzunezkoak biltzen dituen euskal jaialdi entzutetsuenak bederatzigarren edizioa du iragan abenduaren 9an abiatutakoa, eta hilaren 18ra bitarte, bertako zein nazioarteko ekoizpen zirraragarriez gozatzeko aukea izango da Bizkaiko hiriburuan.

By |2019-05-20T16:12:20+02:0013 abendua, 2016|

Joseba Andoni Zuberogoitia (Euskal Zine Bilera): “Euskal Hollywood-a izan nahi dugu”

Joseba Andoni Zuberogoitia Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdiaren antolaketa taldeko kidea da. Jaialdiaren 39. edizioa urriaren 16tik 22ra luzatuko da aurtengoan, eta ekimenaren berritasunez, helburuez eta ikusgai izango diren lanez mintzatu gara berarekin Lekeitiora egindako bisitan.

By |2016-10-24T15:50:48+02:0015 urria, 2016|

Eneko Sagardoy: “Sekula ez dut hanka sartzeko beldurrik izan”

Eneko Sagardoy (Durango, 1994) aktoreak Jon Garaño eta Aitor Arregiren Aundiya filmean hartu du parte, Joseba Usabiagarekin batera, Altzoko erraldoiaren eta haren anaiaren harremana islatuko duen proiektuan. Urriaren 1ean, halaber, Treblinkara Azken Trena antzerki obra estreinatuko du Vaivén konpainiarekin. Durangar gaztearekin izan gara bere sorterrian.

By |2019-05-22T12:48:14+02:0024 iraila, 2016|

Kepa Sojo: “Film laburra euskaraz egitea erronka zen niretzat”

Kepa Sojo (Laudio, 1968) zinegilearen Hileta film laburra Kimuak 2016 katalogorako hautatu dute aurten. Ordet (Carl Theodor Dreyer, 1955) danimarkarraren interpretazio librea da, eta Jose Ramon Soroiz, Kandido Uranga, Mikel Losada, Itziar Atienza, Martxelo Rubio, Josean Bengoetxea eta Asier Hormaza aktoreek, besteak beste, hartu dute parte lanean. Horrez gain, EHUko Artearen Historiako irakaslea ere bada Sojo, eta zinearen mundura nola heldu zen kontatu digu.

By |2019-05-17T11:32:19+02:0019 iraila, 2016|

Marijose Barriola (Gutik ZURA): “Egurraren balioa gizarteratu nahi dugu”

Marijose Barriola Gutik ZURA proiektuaren zuzendaria da. Berarekin ari dira lanean Jon Maia bertsolaria, Pixel ekoizpen etxea, eta Oninart komunikazio enpresa, egurraren balioa gizarteratzen lagunduko dien ikus-entzunezko dokumentala osatzen. 64. Donostia Zinemaldian estreinatzeko asmoa dute, eta crowdfunding kanpaina ere abian jarri dute, herritarren parte-hartzea sustatzeko. Proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigu.

By |2019-05-15T12:57:57+02:0016 maiatza, 2016|

Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istoria jakitera eman behar zen”

Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016k bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘IRA 26-2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.

By |2019-05-14T12:48:19+02:0013 azaroa, 2015|

Ibai Agirrebarrena: “Gazteok ez dugu berririk gure gurasoen belaunaldiak bizitakoaz”

https://youtu.be/-5Bw3cCzWkE Ibai Agirrebarrena (Bidaxune, 1989) gazteak Bisaiak, jauziaren aurpegiak izeneko dokumentala osatu du Zuzeuren Arnasa Luzea plataforma baliatuz. Jauzia proiektuaren baitan kokatzen den ikus-entzunezko lana da, 80ko eta 90eko hamarkadetako Euskal Herriko gatazka politikoaren baitan, frantziar nazionalitateko hainbat lagunek egindakoen testigantzak biltzen dituen egitasmoa. Dokumentala azaroaren 20an aurkeztuko du Hazparneko Zinegin festibalean. Agirrebarrenarekin izan gara Baionan.

By |2019-05-16T12:11:49+02:002 azaroa, 2015|
Go to Top