About Uxue Arzelus eta Ane Fernandez

This author has not yet filled in any details.
So far Uxue Arzelus eta Ane Fernandez has created 12 blog entries.

Unai Guerra eta Jorge Gil: “Zineman hasi nahi dutenentzat erreferentea da Larrotxene”.

Urteak daramatza Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatutako Larrotxene kultur etxeak bideo alorreko formakuntza eskaintzen. Ikasturte osoan zehar luzatzen diren egile ikastaroen bidez, ikus-entzunezkoen sortze prozesuan trebatzeko aukera dute ikasle hasiberriek. Gidoia, errealizazioa, produkzioa eta muntaia bezalako ikastaro trinkoak eskaintzen dituzte sektoreko aurpegi ezagunek, besteak beste, Pablo Malok, Michel Gaztambidek, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Telmo Esnalek. Halaber, asko zentruko ikasle ere izan ziren beren hastapenetan.

By |2019-05-17T16:24:24+02:0018 apirila, 2016|

‘Distantziak’ filmeko arduradunak: “Kolektibotasunean nola sentitzen garen islatu nahi izan dugu”

Premisa batzuen barruan, lau estilo eta metodori jarraiki egindako film kolektiboa da Distantziak, Zinebi jaialdiak martxan jarritako Zinergentziak egitasmoaren bigarren esperimentuaren emaitza da, eta lau zinegile gazte daude proiektuaren atzean.

By |2019-05-17T16:48:30+02:004 apirila, 2016|

Izaskun Arandia, (H)emen Her(E) elkarteko presidentea: “Sektorean berdintasuna lortzeko bidea diskriminazio positiboa da”

Ostiralean aurkeztu zuten ikus-entzunezko sektorean diharduten emakumeen ikusgarritasuna sustatu eta lan aukerak errazteko helburua duen (H)emen Her(E) proiektua. Horretarako, besteak beste, kontratatzaile eta hautagaien topaleku izango den emakumezko profesionalen datu base bat osatzen ari dira, hemen.me atarian. Aurkeztu aurretik ikusmin handia sortu du ekimenak, eta asko izan dira proiektura batu diren emakumeak. Ideiaren nondik norakoen berri izateko, Izaskun Arandia (H)emen Her(E) elkarteko presidentearekin izan gara.

By |2019-05-17T16:49:00+02:0014 martxoa, 2016|

Koldo Almandoz, zinegilea: “Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino”

Pasa den otsailean estrenatu zuen ‘Sîpo Phantasma’ (Untzi Phantasma) lan berria Rotterdameko jaialdian. Film laburretara ohituagoak gaitu Koldo Almandoz (Donostia, 1973) zinegileak, baina oraingoan 67 minutuko iraupena duen film luzea osatu du. Tamainak garrantziarik ez duela, eta nahiago duela horri ez erreparatu, horixe komentatu digu Donostiako Gros auzoko Belgrado tabernan egin dugun hitzorduan.

By |2019-05-22T12:33:21+02:007 martxoa, 2016|

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga: “’Loreak’ filmari esker Hollywoodeko industriak gure kultura eta hizkuntzaren berri izan du”

Jose Maria Goenaga (Ordizia, 1976) eta Jon Garaño (Donostia, 1974)  tandemaren Loreak filmak euskal zinearen muga guztiak gainditu ditu. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen lehen euskarazko filma izan zen, baita Goya sarietako film onenaren atalerako proposatua izan zehen lehendabizikoa ere. Urrunago iritsi ezin zitekeela uste genuenean, 88. Oscar Sarietan ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian lehiatzeko ordezkari gisa hautatu zuen Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak.

By |2019-05-17T16:49:45+02:0022 otsaila, 2016|

Iraia Elias, aktorea: “Goya sarietarako nire hautagaitza ‘Amama’ filmari errekonozimendu bat da”

‘Zergatik hegoak?’ antzerkia ikusten ari zela, Asier Altuna zinegilearen arreta piztu zuen Iraia Elias (Zarautz, 1980) aktoreak. Amama bere film berrirako protagonista bila zebilen, eta aurrean ikusi zuenak bete-betean konplitzen zituen bere petsonaiaren ezaugarriak.

By |2019-05-17T12:13:38+02:001 otsaila, 2016|

Mikel Gurrea, zinegilea: “Film laburrak froga zelai dira zinegileontzat”

Gabonetako oporraldian bere sorterrira itzuli zela probestu genuen Mikel Gurrea (Donostia, 1985) zinegile gaztearekin bildu eta bere azken proiektuez hitz egiteko. Londresen bizi den arren, datozen hilabeteetan hanka bat Ingalaterrako hiriburuan eta bestea Donostian izango dituela aitortu zigun pozik. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzako Antzerkigintza berriak proiekturako hautatu dute bere lan bat, eta horixe lantzen arituko da urteko lehen hilabeteetan.

By |2019-05-15T13:01:37+02:0025 urtarrila, 2016|

Jose Luis Rubio, REC: “Euskarazko bikoizketa oso egoera larrian dago”

Azken aldian zeresan handia ematen ari den euskarazko azpitituluen eta bikoizketaren etengabeko debatea ekarri dugu gurera. 90 hamarkadara jo behar dugu euskarazko bikoizketaren sorrera eta urrezko garaiak ezagutzeko. Garai horretan, ia 800 ordu bikoizten ziren urtean euskaraz, hein handi batean Euskal Telebistak produktuak erosi eta euskaraz eskaintzeko egindako apustuagatik. Azken urteetan berriz, irizpide aldaketak eta bestelako faktoreak tarteko, ia 100 ordu baina ez dira bideratzen euskarazko

By |2019-05-22T12:33:54+02:0012 urtarrila, 2016|

Beñat Apalategi eta Markel Ormazabal, ‘Kortxoenea, sortzea irautea delako’: “Edozeinek ikusteko esperientzia da”

2010eko ekaina zen Donostiako Gros auzoko gazte batzuek abandonatutako Kortxo fabrika zaharra okupatzea erabaki zutenean. Autogestioaren bandera hartuta, auzoaren zerbitzura egongo zen proiektu kultural, sozial, politiko eta kolektiboa sortzeari ekin zioten orduan.

By |2019-05-17T16:50:10+02:0031 abendua, 2015|

Euskal Harriaren ABDak: “Euskal zinemagintzaren mohikanoak gara”

https://youtu.be/mJ_sEtVWmK0 Ataun of the Dead (2013) eta Joxean´s Hil Eben (2014) filmen ostean, hemen da Katihotsak Logia Kultur Elkartearen proiektu berria. Lehen bi pasartei segida emango dien Napar Dead  filmaren promozioaz ari zirela bururatu zitzaien, garagardo artean, pausu bat aurrera egitea: Euskal Herri osoko 26 zinemagile amateur eta ez amateur bildu, eta film kolektibo bat sortzea. Urte eta erdi iraun zuen sekretupeko prozesuaren ostean, argitara eman zuten proiektua

By |2019-05-22T16:30:52+02:0023 abendua, 2015|
Go to Top