About Urko Ortega, Ines Arrue eta Maialen Goñi

This author has not yet filled in any details.
So far Urko Ortega, Ines Arrue eta Maialen Goñi has created 9 blog entries.

Ander Sagardoy: “Argi dugu industria honetan bidea nola egin nahi dugun”

Ander eta Eneko Sagardoy anaiek 2020ko uztailean sortu zuten Sumendi Filmak ekoiztetxea, eta ordutik bi film labur ekoitzi dituzte Galapan Productions ekoiztetxearekin elkarlanean. Lehen film luzea prestatzen ari diren honetan, nola lan egiten duten azaldu digute, eta etorkizunera begira, zein asmo dituzten. Durangoko anaiei egindako elkarrizketaren bigarren zatia.

By |2021-06-21T09:51:54+02:0021 ekaina, 2021|

Eneko Sagardoy: “Anaiak sinestarazi dit ekoizle lana eskuragarri dagoela”

Ander eta Eneko Sagardoy anaiek 2020ko uztailean sortu zuten Sumendi Filmak ekoiztetxea. Anderrena izan zen enpresa garatzeko bulkada, idazten zituzten proiektu txikiak azken bururaino eraman ahal izateko, eta orain arte bi labur garatu dituzte Galapan Productions kideekin elkarlanean. Aitor Gametxok zuzendutako Berak baleki laburra, hain zuzen, 2021eko Kimuak katalogorako hautatua izan berri da.

By |2021-06-18T13:04:09+02:0015 ekaina, 2021|

Katty Pochelu: “Ezarri dizkiguten mugak gure alde erabiltzen ditugu”

Ander Iriarte zinemagile oiartzuarra garatzen ari den Krask soinua dokumentalaren harira, zinemagilearekin berarekin eta proiektuan koproduktore gisa ari den Gastibeltza Filmak ekoiztetxeko Katty Pochelurekin izandako elkarrizketaren bigarren zatia duzue honakoa, ekoizpenari lotutakoak zein filmaren datozen urratsak aipagai dituena.

By |2021-06-07T10:13:38+02:007 ekaina, 2021|

Ander Iriarte: “Etxean torturatua genuen guk jakin gabe”

Ander Iriarte zinemagile oiartzuarrak bost urte daramatza Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak zuzendutako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco lanak agerian utzitako abusu eta jazarpen ikerketak oinarri dituen Krask soinua dokumentala prestatzen. Gastibeltza ekoiztetxeko Katty Pocheluk Arroxelako Sunny Side of the Doc dokumentalen azokan izan zuen proiektuaren berri, eta ordutik buru-belarri ari dira lanean, impact cinema deritzon generoaren baitan

By |2021-05-25T10:17:31+02:0025 maiatza, 2021|

Igor Legarreta: “Pelikula hau jada ez da gurea, publikoarena da”

Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Haizea Carneros protagonista dituen Igor Legarretaren Ilargi guztiak (2021) proposamenak otsailean ikusi behar zuen argia, baina osasun krisiak eraginda, estreinaldia data zehatzik gabe atzeratzeko erabakia hartu zuen lantaldeak. Hilabete batzuen bueltan, gaur estreinatuko da filma zinema-areto nagusietan. Banpirismoaren mitotik abiatuta, hilezkortasunaren inguruan gogoeta egingo du Legarretaren proposamen fantastikoak, pisu dramatikoa existentziaren inguruko kontaketan jarrita eta ohiko eszenatokietatik ihesi, gaiaren tratamendu naturalista

By |2021-05-21T11:58:52+02:0014 maiatza, 2021|

Xabier Amuriza: “Dokumentala opari bat izan da”

“Tunela zeharkatzea, laugarren dimentsiora pasatzea, kartzelara bueltatzea… Dokumental honek egin duen guztia guretzat memoria ariketa bat izan da”, dio Zamorako espetxean preso egon zen apaiz izandako Josu Naberanek aurkeztu berri duten Apaiz Kartzela dokumentalaz. Ritxi Lizartza, David Pallarès eta Oier Aranzabalek gidatutako lana Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten joan zen astean, apirilak 29, eta Xabier Amurizara espetxeko kidearekin eta Lizartza zuzendari eta ekoizlearekin batera

By |2021-05-04T13:01:53+02:004 maiatza, 2021|

Ritxi Lizartza: “Dokumentalak zeresana sortuko duela uste dugu”

Apirilaren 23tik 30era Donostian egiten ari diren Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren Sail Ofizialean aurkeztuko dute Apaiz kartzela dokumentala. 1968-1976 aldian Francok berak, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta, Zamoran sortu zuen apaizen kartzelan preso egon ziren 53 abadeen artean 35en testigantzak jasotzen ditu. Ritxi Lizartza, David Pallarès eta Oier Aranzabal dira filmeko zuzendariak, eta Lizartza bera arduratu da, Maluta Films ekoiztetxearen bidez, proiektua produzitzeaz.

By |2021-04-26T12:18:06+02:0026 apirila, 2021|

Marina Lameiro: “Filmak sortuko zuen espektatibak beldurtzen ninduen”

Marina Lameiro zinemagile nafarrak Berri Txarrak taldearen IKUSI ARTE agur bira oinarri duen Dardara dokumentala aurkeztu berri du Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian, bart gaueko irekiera ekitaldian. Martxoaren 18tik aurrera, Hego Euskal Herriko areto komertzialetan izango da ikusgai Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre musikariek osatutako bandaren azken hilabeteak eta haien jarraitzaileen testigantzak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa.

By |2021-03-16T11:19:51+02:0016 martxoa, 2021|

“Etorkizuneko konposatzaileentzako emakumezko erreferenteak sortzearen alde gaude”

Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Calleja musikagileek Pablo Agüeroren Akelarre filmarentzako soinu banda konposatu dute, eta asteburuan, martxoaren 6an, banatuko dituzten 35. Goya sarietarako hautagaiak dira. “Gure lanari emandako sari gisa hartu dugu. Pozten gara Akelarre lanagatik delako, baina aktibo dauden andrazkoak gara, batere erraza ez den leku batean gaude, eta honek indar handiagoz egoten laguntzen digu”, nabarmendu dute.

By |2021-03-03T13:13:39+02:002 martxoa, 2021|
Go to Top