About Txomin Lasa Manterola

This author has not yet filled in any details.
So far Txomin Lasa Manterola has created 54 blog entries.

‘The Story of Film: A new generation’: Partziala, grinatsua, politikoa

Zuzendaria: Mark Cousins Urtea: 2021 Herrialdea: Erresuma Batua Honela zioen Charles Baudelairek, 1846ko ‘Kritika, zertarako?’ entseguan: “Nire aburuz, kritika onenek entretenigarriak eta poetikoak izan behar dute; kritika onenak ez dira hotzak eta algebraikoak, den-dena txukun azaltzeko aitzakiarekin, ez dutenak ez maitasunik ezta gorrototik ere adierazten”. Eskema zehatz batekin ito nahi gabe, arte-kritikariaren lanaren askatasun poetikoa defendatuz, argi dago Baudelairek buruan zuen idazleak ez zuela obraren

By |2022-04-20T08:55:47+02:0020 apirila, 2022|

‘Paris, Distrito 13’: Tinderren garaiko arazoak Parisko periferietan

Zuzendaria: Jacques Audiard Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia Orain dela gutxi, SER irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, Jacques Audiardek Paris, Distrito 13 bere azken filmaren erreferenteen artean Eric Rohmerren Mi noche con Maud / Ma nuit chez Maud (1969) filma aipatu zuen. Bi filmek gai bezala harreman erromantikoak badituzte ere, bistakoa da bietan konprenitzen den amodioaren ikusmoldea guztiz ezberdina dela. Rohmerren klasikoa hamabost urterekin ikusi omen

By |2022-04-13T10:59:45+02:0013 apirila, 2022|

‘Camera Café: La película’: Kostunbrismoaren berezko absurdoa

Zuzendaria: Ernesto Sevilla Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia   -Kostunbrismoaren berezko absurdoa- Orain dela bi urte, Madrilgo 2 de Mayo arte-guneak erakusketa berean jarri zituen Goyaren grabatuak, Chiquito de la Calzadaren alkandora, eta Miguel Nogueraren marrazki surrealistak. Joaquin Reyes umoristak aholkatuta, esposizioak Humor absurdo. Una constelación del disparate en España zuen izena, eta horrexetan jartzen zuen fokua, espainiar kostunbrismoaren eta umore absurduaren arteko lotura intimoan. Goya

By |2022-04-06T13:15:07+02:006 apirila, 2022|

‘Introduction’: Hasteko, besarkada

Zuzendaria: Hong Sang Soo Urtea: 2021 Herrialdea: Hego Korea -Hasteko, besarkada- Hiru mugimenduko pieza xume eta polisemikoa dugu Introduction, Hong Sang Sooren azken filma. Lehen atalean, aktore bokazioa duen gazte batek aitaren kontsultara joko du eta, nahiz eta filmak bien arteko elkartzea erakusten ez duen, aitaren idazkariarekin eta aktore famatu batekin egingo du topo bertan. Horra hor filmeko lehen ‘aurkezpena’ (‘introduction’ hitzak ingelesez badu esanahi

By |2022-03-30T10:08:11+02:0030 martxoa, 2022|

‘Jackass Forever’: Zentzuzko bitartekoak, zentzugabeko helburuak

Zuzendaria: Jeff Tremaine Urtea: 2022 Herrialdea: AEB   -Zentzuzko bitartekoak, zentzugabeko helburuak- Beharbada, eguneroko ekintza askotatik nolabaiteko distantzia hartuko bagenu, asko burugabekeria hutsak irudituko litzaizkiguke. Ez da erraza izaten, ordea, ekintza horietan murgilduta gaudenean, eszenak kanpotik ikustea; esku artean dugun horretan murgilduta, ekintzaren ‘zergatia’, ‘zertarakoa’… nolabaiteko ikuspegi globala aldendu egiten zaigu bistatik. Neurri batean, horixe izan zen Theodor Adornok eta Mark Horkheimerrek 1940ko hamarkadan, gero

By |2022-03-23T10:50:39+02:0023 martxoa, 2022|

‘The worst person in the world’: Ez da erraza pertsona ona izatea…

Zuzendaria: Joaquim Trier Urtea: 2021 Herrialdea: Norvegia -Ez da erraza pertsona ona izatea millenialen garaian- Erritmo biziz hasten da Joaquim Trier norvegiarraren azken filma,  eta bi ordu inguruko istorioari aski zaizkio lehen bost minutuak Julieren bizitzako ia hamar urte txukun laburbiltzeko. Pasatu da jada hamarte bat protagonista unibertsitatera sartu zenetik, eta makina bat buelta eman ditu bere bizitzak: medikuntza ikasketatik psikologiara, psikologiatik argazkilaritzara… nola ez,

By |2022-03-16T10:29:29+02:0016 martxoa, 2022|

‘The Batman’: Dont tread on the Batman

Zuzendaria: Matt Reeves Urtea: 2022 Herrialdea: AEB “Dont tread on the Batman” Watchmenekin Alan Moorek ondo jakin zuen superheroi amerikarren logikaren atzean izkutatzen den ideal anarko-liberala agerian uzten. Watergate eskandalua eta Vietnameko gerra bizi ondoren, estatubatuarrek figura politikoenganako konfiantza osoa galduta zutela, esan liteke superheroiaren figura bidegurutze zail baten aurrean aurkitu zela. Alde batetik, aspaldi sortutako Captain America bezalako figurak, bigarren mundu gerraren testuinguruko heroi

By |2022-03-14T16:33:32+02:009 martxoa, 2022|

‘FLEE’: “Gizatasuna” deitzen diogun zerbait

Zuzendaria: Jonas Poher Rasmussen Urtea: 2021 Herrialdea: Danimarka ‘Gizatasuna’ deitzen diogun zerbait Badago animazioaren eta ilustrazioaren munduan idatzi gabeko arau bat, pertsonaien aurpegiak sinple-sinple, ia zehaztasun gabe, marraztea agintzen duena. Bai Hergék Belgikan marrazten zituen Tintinen komikietako azaletan, baita Japonian Ghibli taldearen filmetako fotograma orotan ere, bistakoa da protagonisten aurpegiak eta haien inguruneak marrazteko orduan metodo guztiz ezberdinak erabili izan direla: bada, paisaiak xehetasunez bete

By |2022-03-02T11:52:31+02:002 martxoa, 2022|

‘O Gemer’: Zarata beti inorena da

Zuzendaria: Xabier Erkizia Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria   -Zarata beti inorena da- “Zarata beti inorena da”, zioen Xabier Erkiziak pasa den ostegunean Madrilgo Cineteca aretoan, bere O gemer dokumentalaren estreinaldian. Ez ginen asko aurkeztu aretoan, eta nahiz eta esperientzia hark (nola izendatu, bestela?) ordu bete eskas iraun, ikuslegoaren erdiak bakarrik eutsi genion proiekzioaren bukaeraraino, Erkiziaren ondorengo testu eta solasaldiraino. Ez da harritzeko zerbait, ordea,

By |2022-02-23T11:33:22+02:0023 otsaila, 2022|

‘Licorice Pizza’: Ondo funtzionatzen duen nahasketa berezia

Zuzendaria: Paul Thomas Anderson Urtea: 2021 Herrialdea: AEB   -Ondo funtzionatzen duen nahasketa berezia- Sartu eta lehen astean egin omen zuen alde Paul Thomas Andersonek zine eskolatik; eta agian horrexegatik aldendu ohi dira zinemagilearen gidoiak drama aristotelikoak izan behar omen dituen hiru ekitaldien estruktura klasikotik. Horren ordez, Andersonen estiloa gehiago hurbiltzen da literatura garaikidearekin lotzen ditugun formula libreetara, kontakizun ezberdinak nahasteko duen ohitura horretan gauzatzen

By |2022-02-16T11:25:20+02:0016 otsaila, 2022|
Go to Top