About Txomin Lasa Manterola

This author has not yet filled in any details.
So far Txomin Lasa Manterola has created 54 blog entries.

‘LIGHTYEAR’: Infinitua baino honantzago

Zuzendaria: Angus MacLane Urtea: Herrialdea: AEB -Infinitua baino honantzago- 1966an, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko espazio-lehiaren garaian, Kenneth Bouldingek ekonomiaren bi kontzepzio kontrajarri konparatu zituen Etorkizuneko Lur espazio-ontziaren ekonomia izeneko testuan. Alde batetik, jada iraganekoa behar zuen eredua zegoen, cowboyaren ekonomia delakoa, planeta sistema ireki, xahutzaile eta ustiatzailetzat zuena. “Cowboyaren ekonomiak ekoizpena eta kontsumoa balio positibotzat ditu; sistema ekonomiko jakin baten arrakasta produkzio-faktoreen errendimenduaren

By |2022-06-29T09:36:34+02:0029 ekaina, 2022|

‘HUSTLE’: Sandler, erredentzio bila

Zuzendaria: Jeremiah Zagar Urtea: 2022 Herrialdea: AEB -Sandler, erredentzio bila- Beharbada munduari aktore ona ere izan daitekeela erakusteko, ospea eta aberastasuna eman dion erregistro komikotik urruntzen ari da Adam Sandler. Egia da oraindik Hubbie Halloween edo Murder Mystery bezalako perlak eskaintzen jarraitzen duela —uler dadila ironia—, baina paper serioagoetan ere ikusi dugu azken urte hauetan. Netflixek ekoitzi dituen Noah Baumbachen The Meyerowitz Storiesek edota Safdie

By |2022-06-22T09:35:55+02:0022 ekaina, 2022|

‘CRY BABY’: Arima sakonen aurka

Zuzendaria: John Waters Urtea: 1990 Herrialdea: AEB -Arima sakonen aurka- RIZOMA jaialdiaren X. edizioa dela eta, John Watersek Cry Baby filma aurkeztu zuen pasaden astean, Madrilgo mk2 Paz aretoan. Nahiz eta ‘Zaborraren Aita Santuak’ (ezin hobeto izendatu zuen William Burroughs idazleak) dagoeneko hirurogeita hamasei urte izan, badirudi dandi punki berbera izaten jarraitzen duela. Little Richarden guardia zibil bibote mehe-mehe horrekin, eta kolore bizidun traje guztiz

By |2022-06-17T09:31:08+02:0015 ekaina, 2022|

‘EVERTYTHING, EVERYWHERE, ALL THE TIME’: Errealismo modala edo errealismo kapitalista?

Zuzendaria: Dan Kwan, Daniel Scheinert Urtea: 2022 Herrialdea: AEB 'Errealismo modala edo errealismo kapitalista?' ‘Daniels bikotea’ ezizenaz ezagutzera eman diren bi zuzendarien azken komediak Everything, Everywhere, All the Time (“dena, leku guztietan, uneoro”) du izena. Iaz Stuart Jeffries idazleak postmodernitateari buruz argitaratu zuen entseguaren izan berbera jarri diote: Everything, All the time, Everywhere: How We Became Postmodern. Hasiera batean, behintzat, kasualitate hutsa dela pentsa genezake.

By |2022-06-08T08:56:36+02:008 ekaina, 2022|

‘MEMORIA’: Amnesia…

Zuzendaria: Apitchatpong Weerasethakul Urtea: 2021 Herrialdea: Kolonbia, Tailandia ‘Amnesia’ ¿Zergatik egin ote du Apitchantpong Weerasethakul-ek oroimenari buruzko film bat? Honelaxe zioen, orain dela gutxi, estreinatu berri duen Memoria filmaren inguruko elkarrizketa batean: “oso oroimen txarra dut, une oro ahazten zaizkit gauzak”. Nola ez, zinemagilea ez da arazo horrek mugatzen duen pertsona bakarra. Estres, antsietate, eta depresio kasuak goraka doaz, eta haiekin batera, memoriarekin lotutako arazoak.

By |2022-06-01T09:36:16+02:001 ekaina, 2022|

‘JFK REVISITED: Through the Looking Glass’: Xehetasunekin nahikoa

Zuzendaria: Oliver Stone Urtea: 2021 Herrialdea: AEB -Xehetasunekin nahikoa- Pasatu dira ia hirurogei urte John F. Kennedy, orduan Estatu Batuetako lehendakari, Dallasen tirokatuta erail zutenetik. Gehienok ikusita izango ditugu amerikar belaunaldi hura guztiz traumatizatu zuten irudiak, eta entzunak izango ditugu ere erasoaren ondoren berehala sortu ziren konspirazio-teoriak. Bada, bertsio ofizialaren inkongruentziak salatu zituen Oliver Stonek 1991an JFK filmean, herritarren eszeptizismoa indartuz, eta horren ondorioz, urtebeteren

By |2022-05-25T09:52:59+02:0025 maiatza, 2022|

‘ONODA, 10.000 NUITS DANS LA JUNGLE’: Bi ardi galdu

Zuzendaria: Arthur Harari Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia, Japonia -Harari eta Onoda, bi ardi galdu- Badute beren xarma soldadu galduei buruzko istorioek, gerra galduta badago ere, burugogorkeriak edo ezjakintasunak itsututa, borrokan jarraitzen duten soldadu inuzenteen istorio horiek. Ofizialen inkomunikazioak gidatuta batzuetan, porrota ezin onartu beste askotan, hainbat Robinson Crusoe garaikide eskaini dizkigute gerren gorabeherek: ‘Haudegen’ operazioko alemaniarrak, esaterako, ipar poloan aurkitu zituzten galduta, gerra amaitu eta urtebete

By |2022-05-18T09:43:50+02:0018 maiatza, 2022|

‘RED ROCKET’: “Pastel koloreek ezkutatzen dutena”

Zuzendaria: Sean Baker Urtea: 2022 Herrialdea: AEB -Pastel koloreek ezkutatzen dutena- Aski da Sean Bakerren azken filmeko lehen bizpahiru planoak ikustea, Texas City-ko bazterretan William Eggleston edota Joel Meyerowitz argazkilari amerikarrek atzeman zuten hoztasun koloretsu berbera nabaritzeko. Alde horretatik, baliteke Drew Daniels argazki-zuzendaria eta Baker bera pasaden mendeko pop art-aren eskolakoak izatea. Warholen iragarki-estetika gaur egunera itzuliz, errepide pareko gasolindegietan, donut denda koloretsuetan, eta arrosa-pastel

By |2022-05-11T08:31:45+02:0011 maiatza, 2022|

‘ALCARRÀS’: Alcarrasetik Berlinera, Berlindik Alcarrasera

Zuzendaria: Carla Simon Urtea: 2022 Herrialdea: Katalunia -Alcarrasdik Berlinera, Berlindik Alcarrasera- Argi dago Kataluniako zinemak aurrerapauso garrantzitsua eman duela. Nazioarteko onarpena edukitzea ez dago gaizki, noski, eta Berlineko Urrezko Hartzarekin bada, are hobeto. Orain dela gutxi Galiziatik irten zen ‘Novo Cinema Galego’ delako estiloak eman zuen jada europara jauzia (horra hor Lois Patiñok eta Oliver Laxek Locarnon zein Cannesen izan duten arrakasta), eta baliteke Katalunian

By |2022-05-04T09:53:15+02:004 maiatza, 2022|

‘The Northman’: Gero eta urrunago…

Zuzendaria: Robert Eggers Urtea: 2022 Herrialdea: AEB -Gero eta urrunago- Badira ia ehun urte Bertolt Brechtek, bere teatro berritzailearen eskutik, ‘urruntze efektua’ erreibindikatu zuenetik (‘alienazio efektua’ gisa ere itzuli izan da ‘verfremdungseffekt’ kontzeptua); baliteke, ordea, Brechten ideia estetiko hark gaur egun inoiz baino indar gehiago izatea. Beharbada Michael Haneke aberkide alemaniarra du egungo dizipulurik leialena, hotza eta urruna dirudien estilo baten bidez Brechten programa politikoa

By |2022-04-27T10:02:48+02:0027 apirila, 2022|
Go to Top