JOANNA HOGG: Zinema britaniarraren azken aurkikuntza
The Souvenir (2019) -Martin Scorsesek ekoitzi eta Sundanceko Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi duen filma- lanaren arrakastak merezi duen oihartzuna eman dio Joanna Hoggi. Prentsak "Zinema britainiar garaikidearen sekretu nabarmenduenetakoa" bezala aurkeztu du, eta Sevillako Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini dio azken edizioan. Baina, nor da Joanna Hogg? Zein da 60 urte dituen emakume zinemagile honen ibilbidea? Berlin, Londres, Locarno edo Sundance zinemaldietan lehiatu bada, nolatan ez