10 urteko ibilbidea
UMAP (www.umap.eus) zerrendaren arabera, aste honetan ere Zinea aurreneko lekuan ageri da Euskarazko Kulturaren zerrendan. Horrek asko pozten gaitu, ikusten dugulako, geure txikian, komunitatea sortu dugula eta jarraitzaileek interesa dutela argitaratzen ditugun edukietan. Ez da kasualitatea, gure ibilbidean maiz gaude kokatuta goi-goiko posizioetan, eta balio handia dauka horrek guretzat. Ezagutzen gaituztenek badakite zein diren gure jardunaren ardatzak: zinemaz euskaraz aritzea, batez ere Euskal Herriko zinemaz,