‘120 BATTEMENTS PAR MINUTE’: HIESak ez duelako barkatzen
Zuzendaria: Robin Campillo Urtea: 2017 Herrialdea: Frantzia Saila: GEHITU elkartearen 25. urteurrena 90eko hamarkada, HIESaren izurritea Frantziako gazteria irensten ari da, fagozitatzen, xurgatzen, banan-banan. Urte latzak dira oso, baina gizarteak ez du HIESaren egoeraren berri, berria da HIESa, eta bizilaguna izango da beti gaixotzen dena, inoiz ez etxekoa, gaixotasuna baztertuen gaitza delako, Frantzia beti aske, berdintsu eta anaiatsu honetan ez dagoelako horrelako eritasunarentzat tokirik, maritxuena delako, atzerritarrena, mari-mutil,