Asier Altuna: “Zinemaldia oso gertukoa, etxekoa dela uste dugu, baina oso garrantzitsua da”
https://youtu.be/op_g4jC5uWw Asier Altunak 25 urte baino gehiago daramatza zinemaren alorrean lanean; tekniko gisa hasi zen, eta azken urteetan zuzendari lanetan aritu da Txintxua Films ekoizpen etxetik. Telmo Esnal lagun, euskal zinemaren historiako film ikusiena den Aupa Etxebeste! zuzendu zuen 2005ean, eta beste dozena bat labur gidatu ditu geroztik. Amama da, baina, bakarka zuzendu duen lehen film luzea, eta gaur bertan abiatuko den 63. Donostia Zinemaldian estreinatuko da, Sail Ofizialean. Hona elkarrizketaren bigarren zatia.