About Maria Elorza

This author has not yet filled in any details.
So far Maria Elorza has created 9 blog entries.

Bloga: X. mina: Udarena eta hegan egitearena

https://vimeo.com/242629360 "Neure inspirazioak gorputz berrietan eraldatutako irudietaz aritzera narama. Jainkoak, izan zaitezte nire asmoen aldeko". Honela hasi zituen Ovidiok 8. urtean argitaratu zituen Metamorfosiak. Bertan, itxuraldaketak zituzten hainbat mito greko bildu eta berrinterpretatu zituen. Bazeuden izar bihurtutako izakiak; baita arrain, ugaztun, ur, jainko eta bestelakoak ere. Baina, gehienak, txori bilakatzen ziren. Esker bereziak Ignacio Bilbaori, beste behin bere musika jartzeagatik.

By |2017-11-20T12:30:20+02:0014 azaroa, 2017|

Bloga: IX. mina: Irudiak sutan

https://vimeo.com/219390448 Produktu ekologiko, biologiko, eco-firendly, bio-responsible eta antzekoen garaian, harritzekoa da irudien gainprodukzioaren aurrean gizarte hausnarketarik ez egotea. Gobernuak eskoletan eta komunikabideetan birziklatzearen aldeko kanpainak egiten dituen garai honetan, zergatik ez dago irudien jario nahasiaren inguruan hausnartzeko planik? Irudien jasangarritasunaz arduratzea premiazkoa izan beharko luke XXI. mendean. Esker bereziak Ignacio Bilbaori, pieza honi musika jartzeagatik

By |2017-10-09T14:08:37+02:0030 maiatza, 2017|

VIII. mina: Deleuze, zine modernoa eta manikiaren erronka

https://vimeo.com/210238996 1985ean Deleuzek zinema modernoaren iritsierarekin irudi mota berri bat azaldu zela zioen: denbora-irudia. Zinema berri honetan mugimenduaren aberrazioa protagonista da eta denbora mugimenduaren menpekotasunetik askatu egin da. Deleuzen garaian irudiaren iraultza ez ezik, pentsamenduaren kategoria berri baten sortzea ere suposatu zuen hori 30 urteko epean kontsumo objektu bilakatu da, bere ahalmen subertsiboa galdu duelarik. (Esker bereziak Aitor Gametxori manikiaren erronka zer den erakusteagatik)

By |2017-03-28T09:52:08+02:0028 martxoa, 2017|

VII. mina: Eadward Muybridge

https://vimeo.com/198643027 Hamaika filmetan irudikatuta ikusi badugu ere, jada ezinezkoa izango zaigu XIX. mendearen amaiera baino lehen mundua nola mugitzen zen jakitea. Aztarnak besterik ezin ditugu topatu, zinematografoaren aitzindarien lanen artean. Eadward Muybridgek (1830-1904) atera zituen ehunka akzio-argazki serieetan, adibidez, obturatzailearen eta negatiboen gaitasuna hobetzeko egin zituen ikerketei esker. Garai hartan, munduaren mugimendua zootropo, fenakistiskopio, praxinoskopio, kinetoskopio eta antzeko beste “skopio” ahoskaezinen zirrikituetatik begiztatu zitekeen soilik.

By |2017-01-16T14:40:35+02:0017 urtarrila, 2017|

V. mina: Haurtzaro beltza

https://vimeo.com/187836681 Pantaila beltza ez da nolanahiko irudia zineman: lengoaia zinematografikoan baditu bere leku espezifiko eta ezarriak; filmaren hasiera eta amaiera adierazten ditu, adibidez, pertsonaiaren heriotza edo lo hartzea, efektu espresibo ohikoa ere bada, eta abar, eta abar. Baina pantaila beltza beste ezer ere izan daiteke. Beltza zinemaren izaeran bertan dagoen irudia da. Izan ere, arrazoi teknikoengatik, fotograma baten eta haren ondorengoaren artean beti dago beltz

By |2017-03-27T14:06:20+02:0025 urria, 2016|

IV. mina: Irudiek begiratzen gintuztenekoa

https://vimeo.com/181524367 Irudiek begiratzen gaituztenaren ideiak berezko ibilbide bat du bai filosofikoki, eta baita zentzu poetiko batean ere.* Tradizio honetan sar genezake irudia pentsamendurako espazio gisa ulertzea, irudia aurrean dugun “bestea” bezala antzematea, edota erretratuen begiraden misterioaren inguruko literatura anitza. Literalki hartuta edo ez, irudiek begiratu gaitzaketenaren ideia honek irudiaren esparrua independentziarako eta zentzu-sormenerako leku bezala proposatzen du. Eta arretaz begiratzen dionari galdezka ari zaion “zerbait/norbait”

By |2017-03-27T14:06:54+02:0013 iraila, 2016|

III. mina: Urte berdeak, Peter Pan, Teresa Villaverde

https://vimeo.com/173924675 2016ko maiatzean Teresa Villaverdek Tabakalera bisitatu zuen, kultura zentroak bere lau film proiektatzen zituela eta. Bertan egindako elkarrizketan bere zinemaren hastapenez hitz egin zuen: zinemagile izateko erabakiaz, adibidez. “Zera esaten nion neure buruari: ‘25 urte bete baino lehen film bat egin behar dut. Bestela zubi batetik egingo dut salto’”. Haurtzaroan zauritzen gaituzten lehen irudiek, min ematen diguten edo min bihurtuko ditugun irudi horiek, zinemagile

By |2017-03-27T14:07:27+02:0026 uztaila, 2016|

II. mina: Pasolini, ipurtargiak, Léos Carax

https://vimeo.com/169521110 1975. urtean, Pasolinik Il vuoto del potere in Italia artikulua idatzi zuen, italiarren iruditegian ipurtargien artikulua bezala kokatuko zena. Bertan, aldaketa baten berri ematen zuen: “kontsumoaren boterea italiarren kontzientzia berregiten eta desitxuratzen ikusi dut ‘neure zentzumenekin’, atzerakorik ez duen degradazio batera iritsi den arte”. Eta mudantza horrek Italian utzitako botere hutsunearen inguruan hausnartzen zuen. XXI. mendearen hasieran, desagertutako ipurtargi horien, “desitxuratutako kontzientzia” horren eta ikuslearen

By |2016-06-17T09:30:31+02:007 ekaina, 2016|

I. mina: Maria Callas

https://vimeo.com/163587447 1969. urtean, Pier Paolo Pasolinik Medea tragedia klasikoaren moldaketa zinematografikoa egin zuen. Protagonistatzat pertsonaia hainbat aldiz antzeztu zuen Maria Callas abeslaria aukeratu zuen. Cherubiniren operatik guztiz urrun, Pasolinik ez zuen behin ere Maria abesten jarri bere filmean. Aitzitik, lengoaia zinematografiko primitiboz, bere aurpegian bildu zuen Medearen drama guztia, Callasen kontzertuen zuzeneko bideoetan sumatu daitekeen zerbait agerian jarriz: hitzetatik haratago, bere ahotsetik haratago ere, Mariaren

By |2016-08-01T11:15:30+02:0029 apirila, 2016|
Go to Top