About Malen Iruretagoiena

This author has not yet filled in any details.
So far Malen Iruretagoiena has created 66 blog entries.

Gaizka Aranguren: “Partekatzen ditugun erreferenteek osatzen dute imajinario kolektiboa”

Gaizka Arangurenek (Iruñea, 1973) 2009an sortu zuen Labrit ekoizpen etxea, aurretik, kazetari lanetan EiTBn, Pamplona TVn eta Berrian, besteak beste, aritu ondoren. Ondare inmaterialaren bilketa, kudeaketa, azterketa eta transmisioaz arduratzen dira bertan, eta dokumentalgintzan sakondu dute azken urteetan.

By |2020-08-17T14:15:19+02:0020 martxoa, 2017|

Gidoigileentzat legeen inguruko jardunaldia antolatu dute hil honetan Bilbon

Martxoaren 29an, asteazkena, ALMA Espainiako Gidoigileen Sindikatuak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak gidoigileentzako legeen gaineko jardunaldi informatiboa antolatu dute. Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan egingo dute saioa, eta gidoigile orok kontratu bat sinatzerakoan aintzat hartu beharreko kontuak aditzera emango dituzte.

By |2019-05-17T15:41:48+02:0017 martxoa, 2017|

Estreinaldiak: Martxoak 17

Beauty and the Beast (La bella y la bestia) Disney etxearen Ederra eta Piztia klasiko arrakastatsuaren hezur-haragizko egokitzapena aste honetan helduko da mundu osoko zinemetara. Bi protagonistak Emma Watson eta Dan Stevens aktore britainiarrek antzeztu dituzte, eta haiekin batera Luke Evans, Ewan McGregor, Kevin Kline eta Stanley Tucci aktoreak, besteak beste, aritu dira lanean Bill Condonen gidaritzapean. Sorginkeria baten menpe, basoko gazteluan ezkutatuta bizi da Piztia, eta

By |2017-03-24T17:22:51+02:0015 martxoa, 2017|

‘Kalebegiak’ Ipar Euskal Herrian estreinatuko dute Gabarra Filmsen eskutik

Hamabi film laburrez osatutako Kalebegiak lana Hendaian estreinatuko dute martxoaren 13an, eta ondorengo asteetan hainbat saio egingo dituzte Baiona, Nantes eta Kanbon. Euskal filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko ardura bere gain hartu duen Gabarra Films banatzailea dago zabalkundearen atzean, Baionako Atalante zinema-gelak sustatu eta egituratutako banatzailea. Zineuskadi, Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko zinema areto gehien kudeatzen dituen Cinévasion elkartea ariko dira lankidetzan.

By |2019-05-21T16:52:27+02:008 martxoa, 2017|

Balio kulturala duten film luzeak laguntzeko deialdia kaleratu du ICAAk

Martxoaren 2tik zabalik da ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutuak kultur arloko proiektuak garatzeko ematen dituen diru laguntzen deialdia. Babes ekonomikoa jasotzen duten ekoizpen etxe independenteek balio zinematografiko, kultural edo soziala duten egitasmoak gauzatu beharko dituzte.

By |2019-05-22T09:35:43+02:007 martxoa, 2017|

Hautatu dituzte Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko proiektuak

Donostia Zinemaldian egiten duten Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film luzeen ekoizpena amaitzen eta nazioartean zabaltzen laguntzeko helburua du. Cinelatino, Recontres de Toulouse festibalarekin elkarlanean antolatutzen dute, eta ekimenaren 31. edizioan ikusgai izango diren lanak aukeratu dituzte jada.

By |2017-03-06T19:20:09+02:006 martxoa, 2017|

Oskar Alegria: “Harrobia zainduz gero, harribitxiak sor daitezke”

Oskar Alegria (Iruñea, 1973). Kazetaria, zinegilea eta azken lau urteetan Punto de Vista Iruñeko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko zuzendari artistikoa izan da. Festibalaren politika jarraiki, martxoan utziko du postua, XI. edizioaren ostean, eta horren aurretik, berarekin izan gara Baluarten, jaialdiaren egoitzan.

By |2017-03-03T11:08:52+02:003 martxoa, 2017|
Go to Top