About Maialen Goñi

This author has not yet filled in any details.
So far Maialen Goñi has created 614 blog entries.

Estreinaldiak: Abenduak 15

Alanis Anahí Berneri zinegile argentinarraren bosgarren film luzea Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Sofía Gala) Zilarrezko Maskorrak irabazi zituen. Galak Alanis izeneko prostitutaren papera antzeztu du filmean. Buenos Airesko kaleetan egiten du lan, eta urte eta erdiko seme txiki bat dauka. Giselarekin partekatzen duen pisuan bizi dira biak, baina egun batean, ikuskatzaileak etorriko dira eta Gisela atxilo

By |2017-12-13T19:00:40+02:0014 abendua, 2017|

Ez da kasualitatea, euskal zinemak badu kalitatea

“Diskurtso berriak, eztabaida puntu ezezagunak ekarri izanak ematen dio balioa gure zinemagintzari”. Iratxe Fresneda kazetari, ikerlari, irakasle eta zinegilearen adierazpena izan zen euskal zinemagintzaren egoera, ezaugarriak eta lorpenak pixkanaka harilkatzeko abiapuntua, eta ondorengo ordu eta erdian, dozena bat gogoeta eta ikuspegi partekatu zituzten Santi Leoné, Angel Aldarondo, Amaia Serrulla, Zigor Etxebeste eta Fresnedak berak.

By |2019-05-22T12:46:11+02:0011 abendua, 2017|

Lara Izagirre: “Inguruan grabatzen diren filmei lagundu nahi diegu”

Lara Izagirre (Zornotza, 1985) gidoilari, zinegile eta ekoizleak, Gariza Films ekoiztetxearen bidez, Paul Urkijoren Errementari film fantastikoa koproduzitu du Kinoskopik eta Ikusgarri Films euskal ekoiztetxeekin batera. Lehen aldia izan da film baten koprodukzioan jarduten dutena, eta plazer bat izan dela aitortu du. 

By |2017-12-07T17:29:33+02:0011 abendua, 2017|

Estreinaldiak: Abenduak 8

The Journey Veneziako zinema jaialdian, lehiaketaz kanpo, aurkezu zuten iragan irailean Nick Hamm zinegilearen The Journey proiektua. Ipar Irlandako bake prozesuan, 2006an, jazotako gertaera erreal bat du oinarrian filmak. Izan ere, Sinn Feineko buru Martin McGuinnessek eta Ian Paisley unionistak bidaia bat egin behar izan zuten elkarrekin. Gertaera hark historiaren bilakaeran eragin handia izan zuen ondorengo hilabeteetan. Colm Meaney eta Timothy Spallek gorpuztu dituzte bi politikariak. https://youtu.be/18ZN_lZvL7A

By |2017-12-07T11:03:59+02:007 abendua, 2017|

Estreinaldiak: Abenduak 1

The Killing of a Sacred Deer (El sacrificio de un ciervo sagrado) 2015ean The Lobster arrakastatsua aurkezu zuen Yorgos Lanthimos zinegile greziarrak bide beretik jarraitu du Colin Farrell aktore nagusitzat duen The Killing of a Sacred Deer thriller psikologikoarekin. Steven (Farrell) zirujau ospetsua da, eta Annarekin ezkondutako dago, oftalmologo ezaguna bera ere. Kim eta Bob izeneko seme-alabak dituzte, baina egun batean, Stevenek gurasorik ez duen

By |2017-11-30T16:10:19+02:0030 azaroa, 2017|

Estreinaldiak: Azaroak 24

You Were Never Really Here (En realidad, nunca estuviste aquí) Lynne Ramsay zinegile eskoziarraren berriena, Cannesko zinema jaialdian gidoi onenaren saria (Ramsay) eta aktore onenarena (Joaquin Phoenix) jaso zituena, Donostia Zinemaldiko Perlak sailetik igaro zen irailean, eta asteburuan zinema aretoetara helduko da. Gerrako beteranoa den Joe tipo bakarti eta bortitza da; New Yorken bizi da amarekin, eta sexualki esplotatutako emakumeak askatzen ditu, sikario gisara. Ez

By |2017-11-23T11:00:16+02:0023 azaroa, 2017|

Ezagutu Irudienea guneko aurtengo egitaraua!

Abenduaren 6tik 10era luzatuko den 52. Durangoko Azokaren aurkezpenarekin batera, gune bakoitzaren programazioa ere aditzera eman dute gaur. Ikus-entzunezko urteko ekoizpen interesgarrienak biltzen dituen Irudienea gunean, halaber, dozenatik gora lan eskainiko dituzte, tartean, Estitxu (Franck Dolosor, 2017) dokumentala eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) arrakastatsua. Hilaren 8an, gainera, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia antolatuko dugu Zinea atariko kideok, eta guztiok zaudete gonbidatuta!

By |2017-11-30T12:32:40+02:0021 azaroa, 2017|

20 proiektu aurkeztu dituzte Zinebi jaialdiko Working Zinema saioan

Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian, EPE-APV Euskal Produktoreen Elkartearekin elkarlanean, Working Zinema saioaren hirugarren edizioa egin zuten atzo, azaroak 14, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. 2016ko proiektu irabazlearen aurkezpenarekin abiatu zuten jardunaldia goizeko 10:00etan, eta arratsaldean zehar, aurtengo deialdian aukeratutako hogei proiektuak aurkeztu zituzten. Irabazlea nor den jakiteko, baina, pixka bat itxaron beharko da.

By |2017-11-21T13:58:50+02:0015 azaroa, 2017|

Estreinaldiak: Azaroak 10

The Square Ruben Östlund zinegile suediarrak Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen maiatzean komedia eta drama uztartzen dituen proposamen arriskutsuarekin. Filmeko protagonista Christian da, arte garaikideari lotutako museo bateko burua. The Square izeneko instalazio bat jarriko du museoaren kanpoko aldean, ustez, museoaren izen ona sustatzeko, baina ikusleek ez diote esperotako harrerarik egingo, eta egoera surrealistak bizitzen hasiko da. Artearen kritika zorrotza egiteaz gain, politikoki zuzena denaren

By |2017-11-08T17:45:18+02:009 azaroa, 2017|

Vanesa Fernández Guerra: “Fikzioaren beherakada bizi dugula esango nuke”

Hemezortzi urtez Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdiko zuzendaria izan ostean, urte honen amaieran utziko du kargua Ernesto del Ríok. Ordezkoa, Vanesa Fernández Guerra EHUko ikerlari eta irakaslea izango da, ekimenarekin harremana duen eta azken urteetan egin dituzten berrikuntzetan parte hartu duen gazte durangarra. Azken urteotan jaialdiak bizi izandako bilakaeraz galdegin diogu Del Ríori, eta Fernández Guerrarekin jaialdiaren etorkizunaz eta bere asmoez hitz egin dugu.

By |2017-11-07T11:15:05+02:007 azaroa, 2017|
Go to Top