Zinemaldiko kritika: ‘Agur Etxebeste!’
Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Euskal Zinemaren Gala Hamalau urte igaro dira Aupa Etxebeste!-k euskara zinema areto komertzialetan arrakastaz entzunarazi zuenetik. Etxebestetarren oporraldiak porrot egin ostean, hainbat astez etxean gordeta egon ziren Patrizio, Maria Luisa, Iñaki eta Luziano, bizilagunek zer pentsatuko, eta Euskal Herriko hiri eta herrietako zinemetan ilara luzeak sortu ziren egoera komiko bezain penagarria nola konponduko