About Julen Yusta

This author has not yet filled in any details.
So far Julen Yusta has created 44 blog entries.

Estreinaldiak: Maiatzak 17

Pororoca Bere bi seme-alabekin jaiotzarekin, familia zoriontsu bat eraiki dute Cristinak eta Tudor Lonescuk. Gizonak telefono konpainia batean egiten du lan, eta emakumeak kontabilitate  lanak egiten ditu. Bizimodu lasaia daramate Errumaniako hiri bateko etxebizitza eder batean, eta ezerk ez du etortzeke dagoena iragarriko... Ederra da filma, ikustekoa. Mugituko gaituen horietakoa. Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten eta, saritua izateaz gainera, publikoaren onespena ere jaso zuen. Bi aldiz pentsatu

By |2018-05-17T10:46:00+02:0017 maiatza, 2018|

Berrehundik gora ume ‘Grufaloa’ filmaren estreinaldian

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez euskaratutako Grufaloa film arrakastatsuaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute berrehundik gora umek, datorren igandean, maiatzaren 13an, Donostiako Principe Aretoan. Goizeko 11:00etan egingo dute emanaldia, eta sarrera doakoa izango da  SADE TXIKI zein EiTBko HIRU3 kluben bazkideentzat.

By |2018-05-10T16:52:58+02:0010 maiatza, 2018|

Estreinaldiak: Maiatzak 4

Lucky Filmak 90 urte dituen agure baten bidaia espirituala azalduko digu. Bere inguruko kideek baino bizitza luzeagoa izan ondoren, bizitzako bere azkenengotan ikusiko du bere burua Lucky (Harry Dean Stanton) protagonistak. Amaiera gertu sentitze horrek, autoaurkikuntzara bideratuko du gizona, argialdia helburu. Nazioarteko aitorpena jaso eta gero iritsiko da filma gure pantailetara. Izendapenak pilatu ditu hainbat jaialditan, eta saritua izan da ere beste zenbaitetan:  Opera Prima onenaren saria, Soinu Banda

By |2018-05-03T10:04:13+02:003 maiatza, 2018|

Euskal zinemagintzaren leihoa Cannesen

Maiatzean ospatuko da Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hilaren 8tik 19ra frantziar kostaldeko hirira begira izango dira zinemagintzaren eragile eta aktore nagusiak, eta mundu mailako erakuslehioa izango dute bertatik pasako diren film eta proiektuak. Euskal zinemagintza bertan izango da ere: Another day of life eta Carmen y Lola ikus-entzunezkoen eskutik, batetik, eta Basque Audiovisual katalogoaren bidez, bestetik.

By |2018-04-26T15:34:52+02:0026 apirila, 2018|

Estreinaldiak: Apirilak 27

Avengers: Infinty War Marvel erraldoiak estreinatuko duen film honetan, 'azken gatazka' eta, bide batez, odoltsuena erakutsiko digu. Mendekatzaile eta superheroiek dena eman beharko dute Thanos boteretsua menderatzeko, unibertsoa suntsitzeko abiatuko duen plan maltzurra ekiditeko. Iritsi da unea. Urteetan eskatu dute, eta orain, lehen aldiz, batera ikusiko dituzte pertsonaia guztiak sagaren jarraitzaileek. https://www.youtube.com/watch?v=6ZfuNTqbHE8 Wajib 60 urte ditu Abe Shadik.  Nazareten bizi da, aita dibortziatua da eta eskola irakaslea. Bere

By |2018-04-27T13:28:37+02:0026 apirila, 2018|

Alex de la Iglesia sarituko du Ja! Bilbao jaialdiak

Alex de la Iglesia zinegile bilbotarra sarituko du Bilboko Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko  JA! jaialdiak. Datorren irailaren 27tik urriaren 7ra bitartean ospatuko da ekimena Bizkaiako hiriburuan, eta 20.000 euroko ordainsaria jasoko du zuzendariak. De la iglesiak bere sorkuntza lanen bitartez eratu duen "sormenezko unibertso pertsonal eta bikaina" sarituko du jaialdiak, umoreak bere lanetan izandako garrantzia hain zuzen. Honakoak topa ditzakegu, besteak beste, bilbotarraren biografian: Accion mutante (1993),

By |2018-04-19T12:15:46+02:0019 apirila, 2018|

Estreinaldiak: Apirilak 20

Jusqu’à la garde  Myriam eta Antoine Besson dibortziatu berri den bikote ohia da. Banaketa dela eta, Myriamek Julien semearen zaintza osoa eskatuko du, haurra bere aita bortitzetik babesteko. Antoinek, ordea, bere burua defendatuko du, eta epaimahaiak kustodia partekatuaren alde joko du. Julien gazteak muturreko egoera batera bultzatua ikusiko du bere burua, geroz eta handiagoa den gurasoen arteko borrokak irentsita. Filmak  Zuzendari Onenaren eta Opera Prima Onenaren

By |2018-04-19T11:06:24+02:0019 apirila, 2018|
Go to Top