About Julen Ansa

This author has not yet filled in any details.
So far Julen Ansa has created 74 blog entries.

Zinemaldiko kritika: ‘NOMADLAND’

Zuzendaria: Chloé Zhao Urtea: 2020 Herrialdea: AEB Saila: PERLAK Drama ukitua duen film hau Chloé Zhao (Marvel Studios-en ETERNALS  film berriaren zuzendari txinatarra) eta Searchlight Pictures estudioaren arteko lehen egitasmoa da. "Jessica Nomadland: Surviving America In The Twenty-First Century" liburuan oinarrituta dago eta Frances McDormand (Fern) du protagonista nagusi, aktore onenaren bi Oscar sarietako irabazlea. Aipagarria da filmean benetako nomadek hartu dutela parte, Fernen aholkulari

By |2023-02-01T17:01:25+02:0028 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘THE WORLD TO COME’

Zuzendaria: Mona Fastvold Urtea: 2020 Herrialdea: AEB Saila: PERLAK - Amaiera filma, lehiaketaz kanpo New Yorken bizi den Mona Fastvold zuzendari eta aktore norvegiarraren bigarren film luzea da The world to Come. XIX. mendearen erdialdean kokatutako drama honetan, oso baldintza gogorretan bizi diren bi emakumeren bizitza aztertu eta beren esperientzien berri ematen digu. Isolamenduari aurre egiteko, irudimenak eta gizakien arteko harremanek duten garrantzia azpimarratzen ditu

By |2023-02-01T17:04:11+02:0028 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘URTZEN’

Zuzendaria: Telmo Esnal Urtea: 2020 Herrialdea: Espainia Saila: ZINEMIRA Telmo Esnal (Dantza, Aupa Etxebeste!) euskal zuzendari ezagunak uraren garrantzia azpimarratzen duen ezohiko dokumental bat aurkeztu du. Euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaietako bat da film hau, eta Greenpeacen Lurra saria irabazi du; Dantza lanarekin irabazi zuen lehenengoa. Pablo Azkue argazkilari eta diseinatzaile grafiko zarauztarrak duela bi urte argitaratu zuen Ur, itsasoko erraldoia izeneko ipuinean oinarritutako filma

By |2023-02-01T17:04:24+02:0026 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritika: ‘Nam-mae Wui Yeo-reum-bam / Moving on’

Zuzendaria: Yoon Dan-bi Urtea: 2020 Herrialdea: Hego Korea Saila: PERLAK Yoon Dan-bi zuzendari hego korearrak familiaren gaur egungo esanahia aztertzen du bere hirugarren film luzean, oso zorrotz aukeratutako une jakin batzuetan. Aditu batzuen ustez, Kore-eda Hirokazu maisu japoniarrak jorratu izan dituen gaiak eta estiloa antzematen dira emakumezko zuzendari gaztearen azken lan honetan. Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian (IFFR) Bright Future lehiaketa irabazi zuen film honek. Gurasoen dibortzioaren

By |2023-02-01T16:44:19+02:0026 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘Never Rarely Sometimes Always’

Zuzendaria: Eliza Hittman Urtea: 2020 Herrialdea: AEB Saila: PERLAK Abortuaren inguruan gutxitan kontatzen den istorioa garatzen du Eliza Hittman zuzendariak bere ibilbideko hirugarren film luzean. Kontaketa intimoa da, autodeterminazioaren inguruko aldarrikapena egiten duena, eta nerabe baten ikuspegitik aurkezten da. Sundance zinema-jaialdian aurkeztu zuten filma, 2020ko urtarrilean. Gainera, Urrezko Hartza eskuratzeko hautatua izan zen Berlingo 70. Nazioarteko Zinemaldiko lehiaketa sail nagusian, eta Zilarrezko Hartzaren Epaimahaiaren Sari

By |2023-02-01T16:43:50+02:0025 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘SUPERNOVA’

Zuzendaria: Harry Macqueen Urtea: 2020 Herrialdea: Erresuma batua Saila: SAIL OFIZIALA Harry Macqueen (Hinterland) aktore eta zuzendari ingelesaren bigarren film luzea da, eta gizonezko bikote heldu baten istorioa kontatzen du. Obra honen mundu mailako estreinaldia Donostiako Zinemaldian izan da, eta Urrezko Maskorra eta Sebastiane saria irabazteko hautagaietako bat da. Sam (Colin Firth) eta Tuskerrek (Stanley Tucci) hogei urte daramate elkarrekin eta beti bezain grinatsu daude

By |2023-02-01T16:44:47+02:0024 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘WIFE OF A SPY’

Zuzendaria: Kiyoshi Kurosawa Urtea: 2020 Herrialdea: Japonia Saila: PERLAK - Inaugurazioa (lehiaketa barruan) Thriller ukitua duen Kiyoshi Kurosawa zuzendariaren espioitza-istorio hau 1940ko Japonian dago kokatuta, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin bezperan. 2020ko Veneziako zinemaldian saritu zuten filma, zuzendaririk onenaren saria eman zioten-eta. Yusaku Fukuhara (Issey Takahashi) merkatariak, gerraren beldur, Satoko (Yu Aoi) emaztea etxean utzi eta bere ilobarekin batera, Mantxuriara bidaiatzeko erabakia hartuko du. Han

By |2023-02-01T16:53:18+02:0023 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘ANE’

Zuzendaria: David Pérez Sañudo Urtea: 2020 Herrialdea: Espainia Saila: NEW DIRECTORS Hainbat film labur zuzendu ondoren, David Pérez Sañudok Ane izeneko lehen film luzea aurkezten du oraingoan. Donostiako Zinemaldian estreinatu da, New Directors sailaren barnean, eta Malaga WIP jaialdian hiru sari lortu zituen filmak. Euskadi, 2009. Lide, protesta ugari eragin dituen abiadura handiko treneko segurtasun-zaintzaile lanetan dabil. Ama gaztea konturatuko da bere alaba nerabea, Ane,

By |2023-02-01T16:54:11+02:0022 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritika: WE ARE WHO WE ARE

Zuzendaria: Luca Guadagnino Urtea: 2020 Herrialdeak: Italia, AEB Saila: SAIL OFIZIALA - Emanaldi berezia Luca Guadagnino (Suspiria, Call Me by Your Name) zuzendari italiarraren azken lan honetan, nerabe talde baten eta haien gurasoen bizitza kontatzen da. Donostia Zinemaldian ikusi ahal izan dira We are who we are telesailaren zortzi atalak (7 ordu eta 50 minutuko iraupena dute guztira), hori bai, berezko zinema-formatuan. Italiako Veneto hirian

By |2023-02-01T16:54:27+02:0022 iraila, 2020|

Zinemaldiko Kritikak: ‘NORA’

Zuzendaria: Lara Izagirre Urtea: 2020 Herrialdeak: Espainia-Frantzia Saila: ZINEMIRA Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren bigarren film honetako protagonista nagusia, bere lehen lanean bezalaxe, emakume bat da, Nora (Ane Pikaza) izeneko hogeita hamar urteko gaztea. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez errodatu den road-trip itxurako kontakizun honek emakumeen istorioak eta gatazkak jorratzen ditu. Pelikula hau Donostia Zinemaldiko Koprodukzio Fororako hautatu zuten 2018an. Noraren bizitzan bere aitona Nikolasek (Héctor

By |2023-02-01T16:59:41+02:0020 iraila, 2020|
Go to Top