About Ixone Santamaria Vidan

This author has not yet filled in any details.
So far Ixone Santamaria Vidan has created 60 blog entries.

‘THERE IS NO EVIL’: Borrero eta biktimen istorioa

Zuzendaria: Mohammad Rasoulof Urtea: 2020 Herrialdea: Iran -Borrero eta biktimen istorioa- Sheytan Vojud Nadarad (There Is No Evil)-ek 2020ko Berlinalen film onenaren saria irabazi zuenean, Mohammad Rasoulof zuzendariak ezin izan zuen saria jaso. Bideokonferentzia bidez eskertu zuen saria, duela urte batzuk Iranetik ezin atera baitago, bere zinemaren bitartez herrialdearen aurkako propaganda hedatzea egotzita. Hain zuzen ere, Irango biztanleek pairatzen duten jazarpenaz mintzo zaigu bere azken

By |2021-07-02T09:11:24+02:0030 ekaina, 2021|

‘MULHOLLAND DRIVE’: Har dezagun berriz zoramenerako errepidea

Zuzendaria: David Lynch Urtea: 2001 Herrialdea: AEB Ez dago David Lynchen zinemaren enbaxadore hobeagorik Lynch bera baino. Inland Empire (2006) filmean egindako antzezlanagatik Laura Dernek Oscar sarietan izendapena lortu zuenean, lagunaren aldeko kanpaina egin zuen maisu iragangaitzak, behi baten konpainiaz eta “For your consideration, Laura Dern” zioen afixa erraldoiaz. Ostera, Twin Peaks telesailaren hirugarren denboraldia promozionatzeko, 25 urte luzez itxarondako fenomenoaren trailerrean, bere burua baino

By |2021-06-23T10:46:20+02:0023 ekaina, 2021|

‘ZUMIRIKI’- Ibai hertzetik ikuskatzen den munduaz

Zuzendaria: Oskar Alegria Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Luze galdutako haurtzaroaren paradisura begira topatzen du Oskar Alegriak zumiriki, agertu eta desagertzen den irla mirakuluzkoa. Fantasia hutsetik haratago, Arga ibaiko hertz isolatuan eraikitzen du etxola Alegriak, haurtzaroko jolasen lekuko izan zen irlaren parean, inguruan presa bat eraikitzearen ondorioz, urak irentsitako lur desagertua baino ez dena gaur egun. Iraganaren, orainaren, eta bien arteko zubia den memoriaren eskutik,

By |2021-06-16T09:56:23+02:0016 ekaina, 2021|

‘KAREN’ – Posta-txartelak Afrikatik

Zuzendaria: María Pérez Sanz Urtea: 2020 Herrialdea: Espainia Zailak dira ahazten Meryl Streep eta Robert Redforden hegaldiak Kenyako  paisaien gainetik, Out of Africa (1985) arrakastatsuan, Karen Blixenek idatzitako liburu homonimoan oinarritua. Aste honetan, aretoetara estreinatu izan den Karen (2020) filmean, Blixenen pertsonaia berreskuratu izan du María Pérez Sanz zuzendariak, Afrika Extremadurako larreekin ordezkatuz, 16mmko pelikulan grabatutako idazle danimarkarraren erretratu berezia sortu duelarik. Karenen azalean, danimarkar

By |2021-06-09T10:47:03+02:009 ekaina, 2021|

‘SWEAT’: Egiozu irribarre kamerari!

Zuzendaria: Magnus von Horn Urtea: 2020 Herrialdea: Polonia Sweat (2020) filmak Sylwia Zajac izeneko fitness influencer poloniarra jarraituko du hiru egunez, hasiera batean arrosa kolorekoa zirudien munduaren argi-ilunak erakutsiz. Erreportajeen formatua antzeratuz, filmak protagonista jarraitzen du goizeko lehen entrenamendu jendetsutik, 72 ordu beranduago, telebistako fokuei begira, malkoei eutsi eta irribarre ederra eskaintzen digun arte. Sare sozialetan gehiegizko agerpenari egiten zaion kritika agerikoaz haraindi, emakume arrakastatsu

By |2021-06-02T10:48:02+02:002 ekaina, 2021|

FIRST COW: ‘Mito fundatzaileen atzealde gizatiarra’

Zuzendaria: Kelly Reichardt Urtea: 2019 Herrialdea: AEB   -Mito fundatzaileen atzealde gizatiarra- Zelai idor amaigabeak, zaldunen esetsaldiak, tiro hotsak, biziraupenaren bortizkeria, uniformedun soldadu zintzoak versus lumadun gerlari basatiak… Westernek irmotasunez iltzatu izan dituzte aurreko topiko guztiak geure iruditegian, historiaren interpretazio hegemonikoen islatzat. Alabaina, bada garaia irudiok birpentsatzen hasteko eta, xede horri begira, zinemak badu onartu beharreko ardura. Nork zaintzen du cowboy mitikoen etxea? Nork josten

By |2021-05-28T09:31:59+02:0026 maiatza, 2021|

‘EL OLVIDO QUE SEREMOS’ – Oroimenaren besarkada estua

Zuzendaria: Fernando Trueba Urtea: 2020 Herrialdea: Kolonbia -Oroimenaren besarkada estua- Film Iberoamerikar Onenaren Goya saria, Zinemaldiko zigilua, Fernando Truebaren sinadura eta Javier Cámararen karisma. Aste honetan, zergatik ez dastatu El olvido que seremos (2020)? Hautua eginda, humanismo gatzgabe dosi altua jasotzeko prest abiatu naiz aretora; non, egiari zor, azkenaldian ohikoa den baino ikusle gehiago elkartu garen. Argiak itzaltzean, Gasteizko aretotik beste areto batera egin dugu

By |2021-05-19T10:30:39+02:0019 maiatza, 2021|

‘ILARGI GUZTIAK’: Beti denbora gehiegi da

Zuzendaria: Igor Legarreta Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Hasieran iluna zen, 1876an, Hirugarren Karlistaldiaren amaiera gertu dagoelarik, emakume misteriotsu batek salbatuko du umezurztegiko birrintzearen ondorioz larriki zauritua dagoen neskatoa. Umeak aurki deskubrituko duen moduan, ordea, aingeruen antza har zezakeen emakumeak itzaletara kateatutako bizitza oparitu egin dio, hilezkortasunaren kondena; gaueko ilunpetan, ilargi guztiak elkarrekin ikusteko promesa. ondoren etorri ziren argiak Basoko iluntasunean hamar urtez biziko da

By |2021-05-12T10:03:52+02:0012 maiatza, 2021|

‘FUNCIÓN DE NOCHE’: Ordu eta erdi Lolarekin

Zuzendaria: Josefina Molina Urtea: 1981 Herrialdea: Espainia   -Ordu eta erdi Lolarekin- 2018an, Alice Guyren Madame a des envies (1907) film laburrak ireki zuen “Hasieratik. Zinema feministaren historiak” izeneko zikloa Tabakaleran, “emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta” zinemaren historia hegemonikoak izkiriatutako obrak berreskuratu eta tentuz baliosteko proposamena luzatzen ziguna. Dagoeneko Tabakaleran fokuaren hirugarren edizioa martxan den bitartean, Gasteizko Artium Museoan proposamenaren ahizpa txikiak bigarren

By |2021-05-05T10:25:59+02:005 maiatza, 2021|

‘CROCK OF GOLD. A FEW ROUNDS WITH SHANE MACGOWAN’: Jainkoa irlandarra izan balitz

Zuzendaria: Julien Temple Urtea: 2020 Herrialdea: Erresuma Batua   -Jainkoa irlandarra izan balitz- Esatera noana ez da inolako berritasuna, ezta harritzeko baieztapena ere: Crock of Gold (2020) dokumentalak sorrarazten duen interesa zuzenean proportzionala da The Pogues taldeak edo Shane MacGowan taldeko abeslariak berak ikuslean pizten duen interesarekiko. Nire kasuan, eskas samarra; filmari Epaimahairen Sari Berezia eman zion Zinemaldiko epaimahaiaren kasuan, dirudienez, altua. Dena dela, egin

By |2021-04-28T09:27:19+02:0028 apirila, 2021|
Go to Top