About Irati Cano Alkain

This author has not yet filled in any details.
So far Irati Cano Alkain has created 7 blog entries.

Artxibozainak

Zinema ondarearen hilabetea da eta Elias Querejeta Zine Eskolako Artxiboko ibilbidea egiten nagoenetik, geroz eta kontzienteago naiz honen inguruan. Azken asteetan laborategi ‘’lehorrean’’ pasa dugu denbora gehien, bertan irudi edo hotsak euskarri magnetiko, fotokimiko eta digitaletan identifikatzen aritu gara. Honetan ibiltzen garenok ‘’artxibozainak’’ gara.   https://www.youtube.com/watch?v=fyKsNOTIwJk

By |2018-11-05T14:31:42+02:0030 urria, 2018|

Yours Truly

Aspalditik nire proiektu propioak korrespondentzien inguruan izan dira beti eta aurreko astean, Punto de Vistan (Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia), sekzio ofizialean alegia, Maddi Barber naparraren pelikula bat estrenatu zen. Nola ez, posta-trukea filmaren ildoarekin. Yours Truly filma Manchesterreko Unibertsitatean burutu zuen beste bi klasekideekin, Christopher Murray y Charlotte Hoskinsekin alegia, Ikus-Antropologia Masterrean.

By |2018-10-18T14:04:20+02:0020 martxoa, 2018|

Réponse de femmes

Zer da emakumea? Rèponse de femmes film laburrean Vardak kontatu nahi digun hori oso argi ikusiko dugu. Izan ere, galdera hori abiapuntutzat hartuta, zenbait erantzun posible jorratuko ditu. Gizarte heteropatriarkal honetan emakumea etengabe epaitua da: zer garen, zer jantzi behar dugun eta nola, zeinekin ibili, eta baita nola pentsatu behar dugun ere. Tamalgarria da gero, film laburra 1975an filmatu arren, egun errodatutako pieza dirudielako, bertan

By |2018-01-23T09:25:49+02:0023 urtarrila, 2018|

Bloga: Bendita Tú

Pasa den hilean zinema jaialdi berri bat abiatu zuten Madrilen, Bendita Tú izenekoa. Paloma Navarro Nicoletti zuzendariak (1987, Neuquén, Argentina) Kazetaritza ikasi zuen, eta Buenos Airesen aritu zen lanean. Beste arlo batzuk lantzeko gogoz, baina, Madrilera joan zen bizitzera, eta bertan bideo-artean eta zinema esperimentalan oinarritutako masterra egin zuen. Hura amaitutakoan, feminismoaren inguruan oinarritutako zenbait lan egin zituen. Bendita Tú jaialdiaren lehen edizioa urriaren 10ean

By |2017-11-21T09:19:38+02:0021 azaroa, 2017|

Itzalen argiak

Gabonak Donostian igaro nituen, eta hiriko gabon-argietan izan nuen begirada une oro. Bi egun besterik ez nituen behar izan, behar hori zergatik izan nuen asmatzeko. Memoriak berak Marie Menkenen Lights (1966) lanera eraman ninduen. Menkenen filmatze moduak, nik mundua ikusteko dudan moduarekin antza handia duela esan nezake. Lan hartan New Yorkeko gabonetako argiak filmatu zituen Super8 batekin. Bere lanak motzak izan ohi dira, bost minutu ingurukoak. Mugimenduz

By |2017-03-27T14:05:15+02:0024 urtarrila, 2017|

Gela bat norberarena

Gizonezkoen beharrak asetzeko sorturiko kultura menperatzaile honetan, zenbait emakume zinegilek gure behar eta eskubideak aldarrikatu dituzte. Badira, beraz, hori aldarrikatu duten zenbait sortzaile, baina badira beste asko egunerokotasun hori filmatu dutenak. Horietako bat dugu Chantal Akerman. Akermanen filmetako gai nagusiak gorputza, sexualitatea eta harremanak dira. Lan gehienak espazio itxietan filmatu ditu, emakumea giltzapeturik balego bezala. Horma biluziei zentzua eman nahian, oinordetzan jasotako zama kaltetuari eta

By |2018-03-20T10:22:32+02:0011 urria, 2016|
Go to Top