About Ines Arrue eta Maialen Goñi

This author has not yet filled in any details.
So far Ines Arrue eta Maialen Goñi has created 35 blog entries.

Samara Velte: “Egunkariaren itxieraren ardura hartzea ez zaio inori interesatzen”

Samara Velte kazetari eta ikerlariak, eta Josu Martinez ikerlari eta zinemagileak Euskaldunon Egunkariaren itxiera lehen pertsonan bizi izan zutenen testigantzak bildu dituzte Paperezko Hegoak dokumentalean. Gertaeren hemezortzigarren urteurrenean ikusi zuen argia proiektuak EiTBn, iragan otsailean, eta orain, 69. Donostia Zinemaldian eskaintzeko hautatu dute.

By |2023-02-01T17:56:28+02:0024 iraila, 2021|

Sarama Velte: “Egunkariaren itxiera trauma koletibo bat da”

Samara Veltek eta Josu Martinezek Euskaldunon Egunkariaren itxiera lehen pertsonan bizi izan zutenen testigantzak bildu zituzten Paperezko Hegoak dokumentalean. Gertaeren hemezortzigarren urteurrenean ikusi zuen argia proiektuak EiTBn, iragan otsailean, alegia; eta orain, Donostia Zinemaldian eskaintzeko hautatua izan da.

By |2023-02-01T17:57:12+02:0022 iraila, 2021|

Aitor Merino: “Oraindik ez naiz gai filmak zer sentiarazten didan esateko”

Aitor Merino aktore eta zinemagileak iragan udaberrian, Malagako zinema jaialdian, aurkeztu zuen Fantasia bigarren dokumental luzea (2014an estreinatu zuen Asier ETA biok), eta Euskal Zinemaren Irizar saria erdietsi zuen proiektu hura bexalaxe, Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean izango da ikusgai, lehiaz kanpo, oraingoan. Gaur eta bihar, irailak 21 eta 22, egingo dituzte emanaldiak.

By |2023-02-01T17:57:18+02:0021 iraila, 2021|

Lara Izagirre: “Zinemaldian berdintasun efektiboa lortzea dugu helburu”

Iazko Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Lara Izagirrek Nora bere bigarren film luzea, eta irail hasieran heldu da Ipar eta Hego Euskal Herriko aretoetara; historiako aurreneko lana da lurralde osoan aldi berean estreinatu dena. (H)emen elkarteko presidente den aldetik, gainera, 69. Donostia Zinemaldian egingo duten genero-berdintasunari lotutako gaiak lantzeko barne-bileran izango da, jaialdiaren berdintasun efektiboa jomugan.

By |2023-02-01T17:57:53+02:0020 iraila, 2021|

Mel Arranz: “Ez dut uste lan guztiek mezu bat izan behar dutenik”

Mel Arranz gasteiztar gaztearen lehen laburra da Azaletik azalera, Kalakalab laborategiaren babesarekin ekoitzitako animazioa. Kimuak 2021 katalogorako hautatua izan da filma, eta pixkanaka nazioarteko jaialdietan hartuko du parte. Filmaren sortze prozesuaz, izandako kontraesanez eta jasotako babesaz mintzatu zaigu Arranz.

By |2021-08-06T08:43:59+02:006 abuztua, 2021|

Iñigo Aranburu: “Laburrarentzat ere oso garrantzitsua izan da ‘Handia'”

Iñigo Aranburu (Donostia, 1971) aktoreak kameraren gidaritza hartu du aurrenekoz Oihartzunak proiektu pertsonalari forma emateko, eta goi mailako profesional eta adiskideen laguntzarekin osatu du ama omentzen duen lau minutuko laburra. 30 urterekin abiatu zuen aktore ibilbideaz aritu zaigu, ordea, elkarrizketaren bigarren zati honetan.

By |2021-07-21T12:57:22+02:0023 uztaila, 2021|

Iñigo Aranburu: “Eroso sentitu naiz zuzentzen alboan nuen lantalde potenteari esker”

Iñigo Aranburu (Donostia, 1971) aktoreak kameraren gidaritza hartu du aurrenekoz Oihartzunak proiektu pertsonalari forma emateko, eta goi mailako profesional eta adiskideen laguntzarekin osatu du ama omentzen duen lau minutuko labur samurra. 2021eko Kimuak katalogorako hautatu zuten filma ekainean, eta datozen hiletan nazioarteko jaialdietan entzungo da amaren barre algara.

By |2021-07-13T12:47:35+02:0012 uztaila, 2021|

Lur Olaizola: “Tabakaleraren sorrerak zerikusia du hemen ikusten ez zen zinema batekin”

Lur Olaizola (Donostia, 1988) Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezkoen atalaren koordinatzailea da egun. Victor Iriarte eta Sara Hernandez lankideekin batera osatzen du taldea, eta zentroko ikus-entzunezko programazioa atontzeaz eta eskaintzeaz arduratzen dira egunerokoan. Horrez gain, hainbat entitaterekin elkarlanean osatutako programetan hartzen dute parte, hala nola, Zinema (h)abian edota Ikusmira Berriak ekimenetan. Ez dute egiteko makala! Tabakaleraren helburua "beste zinema mota bat" eskaintzea dela dio,

By |2020-01-14T12:57:04+02:0014 urtarrila, 2020|

Pablo La Parra (EQZE): “Euskal testuinguruan, zinema amateurrak aparteko garrantzia izan du”

Pablo La Parra (Gandia, 1987) Elias Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza saileko koordinatzailea da. Frankismoaren amaieran eta Trantsizio garaian Espainiar estatuan garatutako kultura zinematografiko militantearen inguruko ikerketa tesia egiten ari da New Yorkeko unibertsitatean, eta horrez gain, dozenaka artikulu argitaratu ditu tokiko zein nazioarteko hedabideetan. Elkarrizketaren bigarren atal honetan EZQEn lantzen ari diren ikerketa-proiektuetako bi aletu dizkigu, batetik, Cinenova zinema banatzaile feministaren bildumaren ingurukoa, eta bestetik,

By |2019-12-17T13:07:13+02:0017 abendua, 2019|

Pablo la Parra (EQZE): “Pentsamendu kritikoaren tresnak funtsezkoak dira eskolako hiru adarrentzat”

Pablo La Parra (Gandia, 1987) Elias Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza saileko koordinatzailea da. Frankismoaren amaieran eta Trantsizio garaian Espainiar estatuan garatutako kultura zinematografiko militantearen inguruko ikerketa tesia egiten ari da New Yorkeko unibertsitatean, eta horrez gain, dozenaka artikulu argitaratu ditu tokiko zein nazioarteko hedabideetan. 2018ko udazkenean ateak zabaldu zituenetik, eskolaren ardatzetako bat izan da ikerkuntza: “Ikerkuntza ohitura naturala da Elias Querejeta Zine Eskolarentzat”. Bada, atal

By |2019-11-26T12:02:04+02:0026 azaroa, 2019|
Go to Top