Zinemaldiko kritikak: ‘LIMBO’
Zuzendaria: Ben Sharrock Urtea: 2020 Herrialdea: Erresuma Batua Saila: NEW DIRECTORS Zoragarria da zuzendari batek kontatu nahi duen istorioari tonu perfektua ematen asmatzen duenean. Bere gordintasunean, baina film ederra, orekatua eta delikatua da LIMBO. Sail Ofizialeko zenbait lan baino maila bat gorago, indartsuago, zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen –ekoitzi diren herrialdean estreinatuek soilik har dezakete parte– nazioarteko lehiaketan, Zuzendari Berriak atalean, parte