‘TETUÁN’: Denok gara hangoak eta hemengoak
Zuzendaria: Iratxe Fresneda Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria -Denok gara hangoak eta hemengoak- Iratxe Fresneda irakasle, ikerlari eta zuzendariak bere erregistroaren trilogiaren borobiltzea aurkeztu du Bilboko Zinebi jaialdian, Irrintziaren oihartzunak eta Lurralde hotzak-en osagarri den Tetuán dokumentalarekin, eta hala, beste hainbat ezaugarri eta lurralde komunen artean, foko jeneralistaren idatzietatik aparte geratzen diren istorioen arrastoa pantailaratzea lortu du egile bizkaitarrak. Tetuán-en bitartez migrazioen inguruko hausnarketa