About Iker Zabala

This author has not yet filled in any details.
So far Iker Zabala has created 65 blog entries.

‘UNA VIDA NO TAN SIMPLE’: Pentsatzen dut (eta zahartzen naiz), beraz banaiz

Zuzendaria: Felix Viscarret Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Una vida no tan simple-ren lehen irudia pantaila beltza da. Tira, ez erabat beltza, kredituak plazaratzen baitira beltz absolutu horretan. Baina edonola, indargunea entzuten dugun horretan dago, Isaias Idoate (Miki Esparbé) arkitektura sari bat ari da onartzen, bere diskurtso alaian ibilbide distiratsuko gizona dela somatzen dugu, eta bere hitzetan etorkizunari erreferentzia zuzena egiten zaio, aita

By |2023-09-29T23:06:09+02:0030 iraila, 2023|

‘MEMORY’: Oroitzen jakin, ahazten ikasi

Zuzendaria: Michel Franco Urtea: 2023 Herrialdea: Mexiko, AEB Saila: PERLAK Michel Franco mexikarrak bere aurretiazko lanetan, Nuevo Orden-en kasu, bortizkeriaren inguruko tratamenduak plazaratu izan ditu, hertsiki arrazionala den hortatik ihes egiten duten jokabideak aztergai dituela. Memory bere azken pelikula honekin inkonszientearen oihartzun hori mantentzen bada ere, biolentziaren alorra eremuz kanpo geratuko da uneoro, zalantzakor eta iheskor den espazio abstraktu horretan, iraganaren mamu harrapaezin (baina beti

By |2023-10-02T15:36:17+02:0030 iraila, 2023|

‘MATRIA’: Duintasunaren lurraldea

Zuzendaria: Álvaro Gago Urtea: 2022 Herrialdea: Galizia Saila: MADE IN SPAIN 'Patria' horrenbestetan aipatzen dugun garai hauetan, Álvaro Gagok konbentzio mediatikoen paradigmen iraulketa proposatzen du Matria filmean. Hitzaren jatorri etimologikoarekin jolas eginez (aitari dagokiona / amari dagokiona?) patriarkatuaren eredu horietatik fokoa aldentzen du eta emakumeen bizitza xehearen analisi zehatza proposatuko digu. Emakumeen baino 'emakumearen' bizitza esatea zuzenagoa litzateke, Matria pelikula Ramona baita. Erdiguneko pertsonaia honen

By |2023-10-02T15:38:01+02:0028 iraila, 2023|

‘EX HUSBANDS’: Gizonak noraezean

Zuzendaria: Noah Pritzker Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Saila:  SAIL OFIZIALA Ex Husbandsek komedia erabat maskulino baten zurrunbiloan sartuko gaitu, tonu pisutsu eta arina etengabe tartekatuz, eta oro har, ezegonkortasun eta garraztasun osagaiek tonu goxoa erabat desitxuratu ez dezaten neurtuz. Sendi bereko hiru belaunalditako gizonek maitasunaren eta batez ere maitasunaren agortzearen bideak zeharkatuko dituzte, eta oro har, aldaketaren ondorengo munduan birkokatzeko zailtasunak dira filmaren ildoa. Zalantzaz

By |2023-09-27T10:37:59+02:0027 iraila, 2023|

‘TETUÁN’: Denok gara hangoak eta hemengoak

Zuzendaria: Iratxe Fresneda Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Iratxe Fresneda irakasle, ikerlari eta zuzendariak bere erregistroaren trilogiaren borobiltzea aurkeztu zuen Bilboko 64.ZINEBI jaialdian, Irrintziaren oihartzunak eta Lurralde hotzak-en osagarri den Tetuán dokumentalarekin, eta hala, beste hainbat ezaugarri eta lurralde komunen artean, foku jeneralistaren idatzietatik aparte geratzen diren istorioen arrastoa pantailaratzea lortu du egile bizkaitarrak. Tetuán-en bitartez migrazioen inguruko hausnarketa irmo eta boteretsua eraikitzen

By |2023-10-02T15:41:10+02:0024 iraila, 2023|

‘IRATI’: Euskal kondairen lurraldea

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Duela bost urte Paul Urkijok Errementari aurkeztu zuenean harrigarria izan zen euskal zinemaren eremu txikian fantasiaren inguruko kontaketa hura ikustea. Euskal zinemagintzako (animaziotik kanpo, behinik behin) narratibek oinak lurrean izatearen osagaia dute, oro har, errealitatearekiko hertsirik dauden istorioak dira garatu ohi ditugunak. Hala, gustagarria izan zen fantasia jorratzeko gailuak eraikitzeko gaitasuna bazegoela behatzea, gainera

By |2023-10-02T15:41:59+02:0023 iraila, 2023|

‘UNA VIDA NO TAN SIMPLE’: Pentsatzen dut (eta zahartzen naiz), beraz banaiz

Zuzendaria: Felix Viscarret Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria   Una vida no tan simple lanaren lehen irudia pantaila beltza da. Tira, ez erabat beltza, kredituak plazaratzen baitira beltz absolutu horretan. Baina edonola, indargunea entzuten dugun horretan dago, Isaias Idoate (Miki Esparbé) arkitektura sari bat ari da onartzen, bere diskurtso alaian ibilbide distiratsuko gizona dela somatzen dugu, eta bere hitzetan etorkizunari erreferentzia zuzena egiten zaio, aita

By |2023-06-28T10:25:52+02:0028 ekaina, 2023|

‘ASTEROID CITY’: Unibertso propioa

Zuzendaria: Wes Anderson Urtea: 2023 Herrialdea: AEB   -Unibertso propioa- Egungo panorama garaikidean nekez aurki daiteke Wes Anderson baino egile identifikagarriagorik. Bere pelikula baten segundo bakar batzuk  nahikoa dira zuzendari estatubatuarraren sinadura harrapatzeko, berehala sartuko gara Grand Hotel Budapest edo The French Dispachten unibertsoan. Eta hamar bat pelikulak osatzen duten ibilbidean zenbat eta gehiago aurrera egin, orduan eta nabarmenagoa da bere 'estilo' horren presentzia, Asteroid

By |2023-06-21T09:24:46+02:0021 ekaina, 2023|

‘MASTER GARDENER’: Bizitzako bigarren aukerak

Zuzendaria: Paul Schrader Urtea: 2023 Herrialdea: AEB   -Bizitzako bigarren aukerak- Pelikularen hastapen kredituetan jada soma dezakegu lorea dela Master gardener honetako iparrorratz sinboliko nagusiena. Filmaren sinatzaileak pantailaren erdi batean aurkezten dira, eta beste ondoan, lore koloretsuak lerrokatzen dira, kolore eta forma anitzetakoak. Lore hauek pantailaratzean, edonola, bi gauza nabarmendu litezke: lehenik eta behin, denek antzeko mugimendua egiten dute, irekitzen ari dira, normalean izaten duten

By |2023-06-14T09:48:05+02:0014 ekaina, 2023|

‘NO BEARS’: Labirinto amaigabea

Zuzendaria: Jafar Panahi Urtea: 2022 Herrialdea: Iran   -Labirinto amaigabea- Egiaren eta gezurraren arteko mugak ezartzea zaila dela sobera jakina da. Erabatekoak ez diren egitateak faltsutasunez beteta egon litezke, fantasiarik handienek egiarik sendoena izan dezakete bere bihotzaren sakonenean. Hausnarketa hau artearen eremura eramanda... pinturak, eskulturak edo arkitekturak 'faltsutasuna' izan dezakete bere baitan? Literaturak bai, jakina, baina barneratua dugu kontatzen den oro idazten duenaren subjektibitatepean sortzen

By |2023-06-07T09:44:31+02:007 ekaina, 2023|
Go to Top