About Cliff De Hory

This author has not yet filled in any details.
So far Cliff De Hory has created 23 blog entries.

‘La línea invisible’ eta ikus-entzunezko fikzioa

Joan den apirilean estreinatu zen La linea invisible (Marra ikusezina) telesaila; sei atal guztira, Movistar telefonia-operadoreak ekoitzita (lehenengoa hementxe ikusgai). Mariano Barroso zuzendari prestigiotsuak zuzendu du eta gure historia hurreko pasarte garrantzitsu bat du kontagai: ETAren V. Biltzarra; bertan erakundeko kideek indarkeria erabiltzea erabaki zuten (bortxa ere esan liteke, segun nondik begiratzen diogun). Gustura ikusten da telesaila. Castinga, antzezpenak, girotzea, irazkia, errealizazioa, argazkia bikain gauzatuta

By |2020-06-30T10:14:43+02:0030 ekaina, 2020|

Maisulan bat

Robert Eggersen (The Witch, 2015) bigarren film luzea pertsonaia biko pelikula bat da. Bi farozainek, itsasargia zaintzen duten bitartean, lau astez bizi beharko dute elkarrekin Ingalaterra Berriko ugarte urruti batean; handik hilabetera, beste batzuek hartuko diete lekukoa. Kontakizunak aurrera egin ahala, aldiz, behargin bien arteko harremana zeharo bihurritzen joango da. Hori erakuste aldera, artisau-lan bikaina egin dute Eggerstarrek (zuzendariaren anaia gaztearen film labur batetik abiatu

By |2020-03-10T11:49:05+02:0010 martxoa, 2020|

Mendifilm festival

Euskal ekoizpenak Aurtengo Mendifilmen aurkeztutako euskal ekoizpenen artean, zalantzarik gabe, Josu Veneroren Artiko azpimarratu beharra dago. Bertan, Xabi Payaren off-ahots eder iradokitzaile batez, Jesus Mari Lazkano margolari handiak Svalbard uhartedira (Norvegia) egindako ikerkuntza-bidaiaren irudi telurikoak ikusiko ditugu 17 minutuan zehar. Orobat, aipagarria izan da Garazi Sanchezek eta Iker Elorrietak ondutako Vergüenza (Lotsa) film laburra. Getxoko surflariak, modu pertsonalean, Ama Lurrari ematen diogun tratu kezkagarria du

By |2019-12-19T09:51:52+02:0019 abendua, 2019|

Gerra ostean (II)

Sarrera hau, ezinbestean, bikoitza suertatu da; izan ere, gerra ostean egin du Amenabarrek filma, eta gerra osteko ikuspegi batekin begietsi behar dugu bere lana. Halaxe dio berak ere. Mientras dure la guerraren berri izan nuen lehenengoz Radio Nacional de Españaren zati den Radio3eko Hoy empieza todo irratsaioan egin zioten elkarrizketa batean. Bertan hainbat gauzaz hitz egiten zuen Amenabarrek, besteak beste, Millan Astray militarrarekin arrazaren egunean

By |2019-10-15T09:16:52+02:0015 urria, 2019|

Gerrak iraun bitartean (I)

Alejandro Amenabar, zuzendari ona izateaz gain, ausarta ere bada; oraingoan, nori-eta Unamunori heldu dio. Gibelak behar dira gero. Horri lotuta, lehenik, argi eta garbi utzi behar da film honek —bilbotarraren  itzala baldarki patrimonializatzen saiatu diren beste ikuskizun askok ez bezala (azkena hemen)— aintzat hartzen duela, hasieratik, Unamuno kontraesanaren txapelduna zela eta, ondorioz, trabeseko pael guztiek bezalaxe, nekez onartuko duela inork bere sorora ekartzea. Hala ere

By |2019-10-15T09:29:59+02:0014 urria, 2019|

Zinegoak 2019

Aurtengo Zinegoak amaitu berri da eta berehalaxe hasiko da haren hedapena erakusten Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan zehar (kontsulta ezazu hemen ea zeure herrira ere hedatuko duten).

By |2019-03-05T12:22:33+02:005 martxoa, 2019|

Mendi Film Festival 2018

Mendi Film Festivalek XI. edizioa ospatu du abenduaren bigarren astea bitartean. Esan behar da zinemaldi hau, urtero-urtero, goraka ari dela eskalatzaile bat balitz bezala. Ildo horretan, duela edizio batzuetatik hona, mendi zinema ezezik, abentura, ingurumena eta muturreko kirolak ere besarkatzen ditu. Aurten, besteak beste, Kepa Acero protagonista duen En ningún sitio bitakora-kaiera ikusgarria aurkeztu da. Orobat, talde horretan (eta, betiere, nik ikusitakoen artean) Wonderful losers

By |2018-12-18T10:39:58+02:0018 abendua, 2018|

Jainkoak ez dit barkatzen

Aurtengo Donostiako zinemaldian, jakina, film aipagarri bat baino gehiago erakutsi dute. Besteak beste —eta nik ikusitakoen artean— gogora etortzen zait guztiz gomendagarria den Pajaros de verano kolonbiarra. Izan ere, maisuki kontatzen du nola kalamuaren salmentak astindu egin zuen komunitate indigenen gizarte tradizionala duela 40 bat urte; beraz, kartel ospetsuak sortu aurretik.

By |2018-10-10T10:34:56+02:0010 urria, 2018|

Scorseseren bikoiztasunaz

  Iaz jakin genuen nork eta Netflixek ekoitziko zuela The Irishman, Martin Scorseseren hurrengo lana. Agerian dago Scorsese zuzendari handienetako bat dela; aitzitik, Silencek —hark zuzendutako azken lanak— artistikoki porrota izan gabe ere, sekulako diru-galera eragin zion Paramount etxeari.

By |2018-05-22T15:27:39+02:0022 maiatza, 2018|
Load More Posts