Estreinaldiak: Maiatzak 6
K2, zerua ukitzen Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinistak zuzendutako filmak 1986an K2 mendira ibilbide zailenetik igotzeko elkartu ziren bederatzi espedizioen historia gogorra ekarriko digu, hamahiru alpinista hil baitziren “uda beltza” bezala ezagutzen den gertaeran. Filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz zikloaren baitan estreinatuko dute larunbatean Ordizian, eta maiatzean zehar Elorrio, Bilbon, Gasteiz eta Villabonako aretoetan ere eskainiko dute. https://youtu.be/F-S73c0vQYk Plemya (The Tribe) Cannesko Kritikaren Astean film onenaren