About Biarritz Fernandez

This author has not yet filled in any details.
So far Biarritz Fernandez has created 44 blog entries.

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Shan he gu ren (Mountains May Depart) Txinatik datorkigu Jia Zhangke zinegilearen drama berria. 1999ko Txinan girotuta dago, eta haurrak zirenetik Tao maite duten Zang eta Liang lagunen istorioa kontatuko digu. Zang gasolindegi baten jabea da eta etorkizun oparoa du aurretik; Liangek, aldiz, ikatz-meatze batean egiten du lan. Taoren bihotza erdibituta egongo da, baina bere eta familiaren etorkizuna babestu aldera, erabaki gogor bat hartu beharko

By |2016-05-19T08:17:29+02:0019 maiatza, 2016|

Zinema Ikasleen XV. Topaketan izena emateko epea ekainean zabalduko dute

Nazioarteko zinema talentu gazteak biltzeko helburuarekin, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa antolatzen dute 2002az geroztik Donostia Zinemaldian. Haien lanak erakusteko eta esperientzia eta ezagutzak trukatzeko aukera izaten dute bertan. XV. edizioa irailaren 20tik 23ra egingo dute Tabakaleran, eta izena emateko epea ekainaren 1ean zabalduko dute. Donostia 2016ren helburua elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzea da, hortaz, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak elkarlanean Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa antolatu

By |2019-05-17T15:44:41+02:0017 maiatza, 2016|

Agifesek Zinea eta Buru Osasuna zikloa egingo du maiatzean Eibarren

Angifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, Mintzatuz osatu sentsibilizazio kanpainaren baitan, buru osasuna jorratzen duten filmen zikloa antolatu du Eibarren. Helburuak buru osasun arazoak dituzten lagunekiko enpatia sortzea eta gizartearen babesa sustatzea dira. Gaur bertan, maiatzak 16, bigarren saioa egingo dute.

By |2016-05-27T12:12:24+02:0016 maiatza, 2016|

Estreinaldiak: Maiatzak 13

High-Rise J.G. Ballardek 70eko hamarkadan idatzitako eleberrian oinarritutako bertsio librea aurkeztu digu Ben Wheatley zuzendari britainiarrak. Robert Laing doktorea Torre Elysium etxe-orratzera iristen den unea kontatuko digu. Dorreko bizilagunak gizarte perfektu utopikoa irudikatzen dute, Laingek lasaitasun horren atzean zerbait ezkutatzen dela susmatuko du. Zientzia fikziozko thrillerra Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten iaz. https://youtu.be/1g6izQcDNNA Mississippi Grind Bolada txar baten ostean, Gerry poker jokalariak zuen diru guztia galduko

By |2016-05-12T14:20:28+02:0012 maiatza, 2016|

XII. Lau Haizetara Forora lanak aurkezteko epea zabalik

Dokumentalen generoari lotuta dauden produktoreen arteko harremanak sustatzeko topagunea da IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industry Clubek, Zinemaldiko egitarauaren baitan, urtero antolatzen duten Lau Haizetara foroa. Aurtengo edizioa irailaren 20an, 21ean eta 22an egingo dute, eta bertan aztergai izango diren lanak aurkezteko epea zabalik izango da uztailaren 15era arte.

By |2019-05-15T12:58:45+02:0011 maiatza, 2016|

Etxepareren zinema eta literatura sortzaileak nazioarteratzeko laguntza-deialdia zabalik

Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaritza Orokorrak euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloetako sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko xedearekin, bidaia poltsetarako aurtengo bigarren diru-laguntza deialdia zabaldu du. 2016an egindako lanak hartuko dituzten kontuan.

By |2019-05-20T16:50:27+02:0010 maiatza, 2016|

Optical Printer efektu-berezien laborategia egingo dute Tabakaleran maiatz amaieran

Zinema independentea lantzen duen Bartzelonako Crater-Lab kolektiboak Optical Printer inprimagailu optikoaren inguruko lantegia eskainiko du maiatz amaieran Tabakaleran, eta taldeko Luis Macias artista eta zinegilea arduratuko da saioez. 16mmko filmetako efektu bereziak nola egiten diren ezagutzeko aukera paregabea izango da.

By |2016-05-19T14:53:55+02:009 maiatza, 2016|
Go to Top