‘Spotlight’ eta ‘Saul fia’, 88. Oscar sarietako film onenak
Kiniela guztiak hautsi ditu ikerketa kazetaritza oinarri duen Spotlight filmak, urteko lan onenaren Oscar saria irabazi ostean. Faborito nagusia zen The Revenantek berriz, hiru eskuratu ditu, besteak beste, zuzendari onenarena Alejandro Gonzalez Iñarriturentzat; eta gizonezkoen aktore onenarena, Leonardo DiCapriorentzat. Emakumezko aktore onenaren kategorian Brie Larson saritu dute, The room filmagatik, eta kontzentrazio esparru batean kokatutako Saul fia hungariarrari eman diote ingelesez besteko hizkuntzetan errodatutako filmen kategoriako