About Ane Fernandez

This author has not yet filled in any details.
So far Ane Fernandez has created 109 blog entries.

Ostiralean estreinatuko dute ‘Iparraldeko Norman’, Zinema Euskaraz-en film berria

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak primerako plana dakar udaberri sasoiko oporraldiaren azken egunei etekina ateratzeko. Oraingoan, Trevor Wallen Iparraldeko Norman animaziozko ekoizpen estatubatuarra euskaratu dute, eta asteburutik aurrera, apirilak 1, Hego Euskal Herriko hainbat herritako zinema aretoetan izango da ikusgai.

By |2019-05-20T16:23:04+02:0030 martxoa, 2016|

‘Patxi Errementaria’ ipuinean oinarritutako filma aurre-ekoizpen fasean dago

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira, Kinoskopik zine ekoiztetxearen bidez, eta Gariza Filmsek lagundurik.  Errementari filma euskaraz errodatuko da, 2016ko udazken-negu partean, eta ahal den heinean irudi errealekin, gutxieneko babes digitalaz lagundurik behar denean.

By |2016-04-12T10:05:20+02:0029 martxoa, 2016|

Leire Apellanizen lehen luzea Uruguayko zine jaialdian estreinatuko dute

Zinegile bilbotarrak El Último Verano izeneko opera prima estreinatuko du 34 FCIU – Festival Cinematográfico Internacional de Uruguay jaialdian. Zinemaldia, martxoaren 22tik apirilaren 1era izango da, eta Apellanizen lana Nuevos Realizadores eta Ojo con el cine, bi sailetan lehiatuko da .

By |2016-03-29T16:47:58+02:0011 martxoa, 2016|

Estreinaldiak: Martxoak 11

Mustang Turquia iparraldeko herri txiki batean, hamabi eta hamasei urte bitarteko bost ahizpa umezurtzek Itsaso Beltzeko kostaldean igaroko dute uda, beren eskolako mutilekin, jolas eta irri artean. Hala ere, herrialdeak emakumeentzat antolatua duen etorkizunarentzat prestatu beharko dira gaztetxoak. Osabak eta amonak hartuko dute horren ardura. Gamze Ergüvenen lehen film luzeak hainbat sari jaso ditu nazioarteko zinemaldietan; otsailean banatu ziren Oscar sarietarako, ingelesaz besteko hizkuntzan errodatutako

By |2016-04-27T17:59:19+02:0010 martxoa, 2016|

Euskarazko zinegintza berria erakusgai Madrilen, martxoaren 10tik 16ra

SGAE Fundazioak ‘Euskal Zinegile Berrien’ zikloa ospatuko du bihartik hasi eta datorren asteko asteazkenarte bitarte. Ekimenak azken urteetan Euskal Herriko zinegile berriek egin dituzten lanak erakustea du helburu. Guztira, zazpi zinegilek egindako genero ezberdinetako filmak proiektatuko dira. Besteak beste, Roberto Castónen Ander (2009), Mikel Ruedaren Izarren argia (2010), edota Asier Altuna zuzendariaren Amama (2015) ikusi ahal izango dira. Horretaz gain, euskal zinegileek egindako film labur

By |2019-05-22T09:40:38+02:0010 martxoa, 2016|

‘Pikadero’ euskarazko komedia, gaurtik aurrera zinema aretoetan

63. Donostiako Zinemalditik eta beste hamaika jaialditik igaro ostean, iritsi da azkenean Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga protagonista dituen Pikadero filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Ben Sharrock zinegile eskoziarra zuzendari eta gidoigile lanetan, eta Irune Gurtubai bizkaitarra ekoizle izan dituen zinta “ausart” honek, euskal zinemara joera berriak iritsi direla iragartzen digu.

By |2016-03-22T10:27:54+02:004 martxoa, 2016|

Estreinaldiak: Martxoak 4

Pikadero Anek (Barbara Goenaga) eta Gorkak (Joseba Usabiaga) gau batean elkar ezagutu den bikote gaztea osatzen dute. 30 urte inguru dituzten arren, gurasoen etxean bizi dira biak ala biak, eta intimitate pixka bat lortzeko elkargune publikoez baliatu beharko dira, txortalekuez alegia. Ben Sharocken lehen luzea, Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean lehiatu zen. Beste herrien artean, Bilboko Multicines aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Floridan estreinatuko da,

By |2016-04-27T17:59:36+02:003 martxoa, 2016|
Go to Top